«Espainiako Txapelketa da nire aurtengo helburua»

Maddi Amiano, Judoka
Altzoko gaztea 8 urte besterik ez zituela hasi zen judoan; harrezkero sari asko irabazi ditu, eta orain gutxi bere kirol ibilbide oparoarengatik saria eman diote. Tolosan egindako XIV. Elkartasun Krosean lortu du azken saria Maddi Amianok (Altzo, 1993).  Sari berezia da, kirol ibilbideagatik emandakoa baita. Izan ere, 10 urtez judoan egindako kirol ibilbideagatik saritu dute. Gasteiz eta Altzo artean dabil azken hilabeteetan ikasketak eta judoa uztartuz, denboraldi berrirako prestaketan ari den bitartean.

 

Maddi Amiano

Beste sari bat duzu eskuartean, urteari amaiera emateko sari polita, ezta?
San Silvestre krosean eman zidaten Samaniego eta Orixe ikastetxeek nire kirol ibilbideagatik. Eta oso pozik jaso ere, espero ez nuen saria izan da eta. Zortzi urte nituenetik egiten dut judoa, gustuko kirola dut eta polita da egindako lana aitortzea.
2012. urteko denboraldiari begira egongo zara. Zeintzuk dira zure helburuak aurtengoan?
Aurten lesio luze batetik nator eta gogotsu nago. Espainiako Txapelketan egotea da helburu nagusia. Horretarako, urtarrilean jokatuko den Gipuzkoakoa irabazi beharko nuke lehenengo eta gero, otsailean Euskadiko Txapelketan ere garaipena lortu beharko nuke. Maiatzean jokatuko da Espainiakoa. Hemen irabaziz gero, Europako ateak irekiko zaizkit, baina Espainiakoan lehenengo postua lortzea zaila izango da. Judoka onak baitaude estatuan.
10 urte daramatzazu judoan, zenbat sari lortu dituzu urte hauetan?
Hogeitik gora sari ditut etxean. 2006. urtean Espainiako Txapelketan banakakoan eta binakakoan irabazi nuen. Sari horiek ate asko ireki zizkidaten. Harrezkero, lau aldiz izan naiz Espainiako Txapelketan. 2009. urtean brontzea lortu nuen, eta ni baino maila bat altuagokoen aurka lehiatu nintzela nabarmendu behar da.
Gerriko beltza zara, judoan gorengo maila.
16 urte betetzean azterketa egiteko aukera dago eta gainditu nuen.  Gerriko beltzarekin lehiatzen dut orain.
Ikasketak direla-eta Gasteizen zaude orain, nola antolatzen dituzu entrenamenduak?
Astean 5-6 ordu entrenatzen ditut. Gasteizen bi egunez eta Tolosan betiko entrenatzailearekin ostiraletan. Horrez gain, ostiraletan Amezketako umeak entrenatzen ditut, 38 umeko bi talde ditut.
Kirolarekin lotutako ikasketak aukeratu dituzu…
Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien fakultatean ikasten hasi naiz, hauxe dut lehen urtea. Argi nuen, kirolarekin zerikusia zuen zerbait ikasi nahi nuela. Judotik bakarrik bizitzea ia ezinezkoa da eta ateak ireki behar dira.
Nola ikusten duzu judoka moduan zure etorkizuna?
Judotik bizitzeko hoberenen artean egon behar da eta dedikazio osoa ekaini, gainera. Ziurrenik aurtengoa izango da nire azken urtean txapelketetan. Datorren urtean junior maila atzean utzi eta 48 kiloz gorakoetan aritu beharko nuke, orain arte 44 kilo azpikoan lehiatu dut-eta. Hala ere, urteak berak esango dit noraino iritsiko naizen. Pixkanaka gutxituz goaz eta geratuko direnak onenak dira.
Emakume askok praktikatzen al du judoa?
Neska askok praktikatzen dugu judoa, esaterako, Tolosan neska gehiago gara entrenamenduetan. Hori bai, lehian gutxiago garela esan behar da.
8 urte besterik ez zenituela hasi zinen judoa egiten. Zergatik aukeratu zenuen kirol hori?
Denek egiten didate galdera bera, nire anaia txikitan oso mugitua zen eta medikuren batek gomendatu zion. Ni ere bere aitzakian hasi nintzen eta oso gustukoa dudan kirola da. Kirol bortitza dela dirudi, baina ez da horrela. Jendeak karatearekin nahasten du eta judoan giltzak egitea da kontua, behin ere ez da aurkaria jipoitzen.

Etiketak: , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 4 minutu · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 46 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 46 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 46 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.