Alegiako Jubilatuen tabernak Sara Gomez amezketarraren argazkiak, Maxux Arsuaga anoetarraren margolanengatik aldatu ditu. Larunbatean jarri zituzten koadroak, eta otsailaren 13a bitartean egongo dira Jubilatuen tabernan zintzilik.
Duela hamar urte hasi zen Maxux Arsuaga margotzen, eta bigarren aldiz jarri ditu bere lanak ikusgai. Margotzea «gustuko» duela azaldu du, eta «ia lan guztiak olio pinturarekin margotzen ditut». Margolanak erakusteaz gain, erosteko aukera ere ematen du anoetarrak.











