Santa Marina auzorako bidea itxiko dute, bihar

Albizturko udal barrutiko GI-3042 Argisaingo Santa Marina auzora sartzeko errepidea erabat itxiko dute. Bihar, hilak 19, 09:00etatik 12:00etara izango da.

Zeharretarako sekzioa hobetzeko eta bionda hesia jarri behar dute. Lan horiek egiteko auzoko sarreran tamaina ertaineko makineria jarri behar dute, eta errepidea itxi behar dute.

Etiketak: , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 minutu · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 43 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.