“Oso oso pozik jaso dugu berria, eta izugarri harro gaude”

2012/01/19
Nork

Familiako negozioa aurrera darama Iban Muñoak. 2009ko udan, Bidegoianen ireki zuen Iriarte Jauregia hotela Lorena Arco emaztearekin batera.  Gaur goizean jakin dute Traveller’s Choice Hotels sarietan seigarren postua eskuratu dutela. Ezustean jaso dute berria, eta «oso pozik» agertu da.  Bihar Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango da.

Iriarte Jauregia hotela

TripAdvisor taldeak ematen dituen Traveller’s Choice Hotels sarietan 6. postua eskuratu duzue. Nola jaso duzue albistea?
Egia esan gaur goizean enteratu gara, eta oso oso pozik hartu dugu albistea. Hotel bat eguneroko azterketa da, eta sari honek duen berezitasunik onena ez dela komite txiki baten iritzia da, baizik eta, bozkatzen dutenak bisitariak beraiek direla da. Izugarri harro gaude.
Bisitariek emandako saria izateak garrantzi berezia izango du, ezta?
Garrantzi oso berezia du. Sari batzuk aldizkariek edo erakunde pribatuek ematen dituzte, eta azkenean hori subjektu pribatu batek asmatu dezake. Baina hau ezberdina da. Ehunka lagun pasa dira hemendik, eta iritziak eman ondoren, Estatu mailako ia 3.000 hoteletatik gurea seigarrena izatea izugarrizko lorpena da. Gainera, TripAdvisor mundu mailakoa da, eta webguneak berak duen oihartzuna guztiz internazionala da.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.