Urola Erdialdeko Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailarekin batera abian jarri nahi du etxean konposta egiteko seigarren kanpaina. Eta Bidegoiango Udalak ere bat egin du kanpainarekin.
Norberak bere etxean sortutako materia organikoa konpostatu eta berrerabiltzea da helburua. Bertan parte hartzeko lorategi txikia edo baratza izatea nahikoa da. Ondoren lortutako konposta bertan berrerabiliko da.
Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenei konpostagailua, horren erabilpenerako ikastaroa eta liburuxka dohain emango zaizkie. Baita aholkularitza zerbitzua ere, sortzen diren zalantzak telefonoz edo posta elektronikoz argitzeko. Izena eman nahi dutenek Urola Erdialdeko Udal Elkarteko 943 85 73 19 telefono zenbakira deitu edo ueue@udal.gipuzkoa.net helbide elektronikora idatzi dezakete, hilaren 31a baino lehen.
Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei [...]
Irakurri gehiago






