Erabilera anitzeko eraikina bukatu dute, eta barrutik hornitzea baino ez da falta

Orendaingo Udalak, udaletxearen atzeko aldean erabilera anitza izango duen eraikina egin du. Ia bukatu dute, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan. Azpiko solairuan kokatu duten haur eskola esaterako, astelehenean jarri zuten martxan.


Behe solairuan, momentuz, hirugarren adinekoentzako egokitu dute gela bat, eta helburua beraien kabuz ibiltzeko gai diren adinekoak bertan elkartzeko aukera izatea da. Helduek egiten duten mantentzeko gimnasia ere bertan ematen dute.
Lehen solairuan, momentuz, gela batean spinning klaseak ematen dituzte. Eta beste guztiaren erabilera zehaztu gabe dute. Herri galdeketa egin du udalak, eta herritarren oniritzia eman ostean, bertan proposatutako bi proiektu dituzte buruan. Gorka Egia alkatearen hitzetan, alde batetik, 5-7 urte arteko eskola jartzen ahaleginduko dira, eta bestetik, helduen topagunea izan dadin, egokitzen saiatuko dira.
Azken solairuak erabilera anitza izango du. Liburutegia kokatuko dute bertan, eta espazio handia duenez hainbat kultur ekitaldi ere bertan antolatuko dituztela jakinarazi du udalak.
Alkateak Erein programako diru laguntza zertan den ez jakitea salatu du: «Urtea amaitzerako bukatu behar genituen lanak, eta haur eskola egokitzeko eskatutako 2011ri dagokion diru laguntza izango dugun edo ez, oraindik ez dakigu».
Orendaingo Udalak, 761.000 euro inguruko inbertsioa egin du eraikina egiten, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik 600.000 euroko diru laguntza jaso zuen.
Orain barrutik hornitzea falta zaie, eta horretarako diru laguntzak eskatuko dituzte. Lehentasuna, goiko solairuari emango diote.
Erabilera anitza duen eraikinaren ondoan etxebizitzak egiten ari dira, eta urte honen amaierarako bukatuta egotea aurreikusten dute. Udalarekin elkar lanean egin dituzte urbanizazio lanak ere ia amaituta daude.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.