Bart Albizturgo baserri bat erre da. Herrizaingo sailak eta suhiltzaileek azaldu dutenez, sutean pertsona bat zauritu da. Pertsona honek eskuetan erredurak izan ditu eta Tolosako Asuncion klinikan dago.
Antza denez sutea atzo 22:30ean hasi zen, eta baserria erabat kiskalita geratu da.










