Aisia

Abaltzisketan eta Amezketan makil hotsak entzungo dira gaur

2012/02/19
Nork

Gerra garaian galdutako ohiturari irmo eusten diote Abaltzisketan eta Amezketan, eta batean zein bestean, baserriz baserri ariko dira gaur txantxoak eta talaiak euren dantzaren ordainetan mokadutxo ederrak hartuz. Abaltzisketan gaur ospatuko dituzte inauteriak. 08:00etan egiten dute hitzordua txantxoek baserrietako ibilbideari ekiteko. Zortzi dantzari, akordeoi jotzailea, saskia daramana eta nagusiak osatu ohi du taldea. Baserrira iritsi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Amezketa, Festak, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Igandeko eta asteleheneko talai dantzan edonork parte har dezake

2012/02/15
Nork
Igandeko eta asteleheneko talai dantzan  edonork parte har dezake

Ohiturari jarraituz, Amezketan inauterietako igandean eta larunbatean talai dantza egiten dute. Auzoz auzo, baserriz baserri eta kalez kale animatzen dituzte bazterrak. Edonork parte har dezake, eta antolatzaileek herritarrei animatzeko deia egin diete. Aurten bereziki herriko neskei parte hartzeko joateko deia egiten diete: «Dantza oso erraza da. Hasi aurretik entsegu txiki bat egiten dugu eta horrekin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amezketa, Gizartea, Inauteriak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Festak antolatzen hasteko lehen bilera bihar izango da

2012/01/30
Nork

Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei dei egiten diete ekarpenak eginez bileran parte hartzera gerturatzeko.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Festak, Gizartea, Ikaztegieta, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia

2012/01/26
Nork

Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Nabarmenak, Osasuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Pirinioak gure herriaren bizkarrezurra izan dira»

2012/01/19
Nork
«Pirinioak gure herriaren bizkarrezurra izan dira»

Iosu Curiel Iartza, Historia irakaslea Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historia irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Bihar, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian. Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu? Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, aldiz,  gure herri edo nazioaren historiaz hitz egin nahi ote dugun. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Elkarrizketa, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agate Deuna bezperan kantuan ateratzeko entseguak deitu dituzte

2012/01/19
Nork

Ikaztegietan eta Bidegoianen Agate Deuna bezperarako eztarriak berotzen hasi dira. Otsailaren 4ean, larunbatean, izango da. Bidegoianen dagoeneko lehen entsegua egina dute. Beste bi entsegu deitu dituzte,  eta hilaren  23an eta 30ean  egingo dituzte Goiazko eskolan, 21:00etatik aurrera. Iaz bezala, otsailaren 4ean arratsaldez aterako dira kantuan. Etxez etxe kantuan ibiliko dira, eta afariarekin emango diote amaiera [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bidegoian, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Maxux Arsuagaren margolanak jarri dituzte

2012/01/18
Nork

Alegiako Jubilatuen tabernak  Sara Gomez amezketarraren argazkiak, Maxux Arsuaga anoetarraren margolanengatik aldatu ditu. Larunbatean jarri zituzten koadroak, eta otsailaren 13a bitartean egongo dira Jubilatuen tabernan zintzilik. Duela hamar urte hasi zen Maxux Arsuaga margotzen, eta bigarren aldiz jarri ditu bere lanak ikusgai. Margotzea «gustuko» duela azaldu du, eta «ia lan guztiak olio pinturarekin margotzen ditut». [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Muñoa eta Lizarralderekin bertso afaria, bihar

2012/01/12
Nork

Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertsozale taldeak bertso afaria antolatu du. Bihar, hilak 13, izango da, eta Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariak izango dira. Apuntatzeko zerrendak herriko tabernetan jarri dituzte, eta izena bihar azken momentura arte eman ahalko da. Afaria 10 euro inguru kostako da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Alegia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herrigintza elkarteak batzarra egingo du, bihar

2012/01/12
Nork

Herrigintza Elkarteak urteko batzarra egingo du, bihar. 20:30ean da deialdia, eta honako gai zerrenda jorratuko dute: urteko diru kontuen balantzea, bazkide berriak eta bajak, zuzendaritzaren aldaketa eta bukatzeko galde eta erreguen txanda zabalduko dute. Bazkide guztiei bertara joateko deia luzatzen diete.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Sri Lanka bizikletaz’ ikus entzunezkoa, bihar

2012/01/12
Nork

Ikaztegietako udazkeneko kultur ekitaldiek, Gabonetako atsedenaren ostean, jarraipena izango dute. Bihar, Sri Lanka bizikletaz ikus entzunezko emanaldia izango da, 21:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 39 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]