Sri Lanka bizikletaz ikus-entzunezkoa izango da Ikaztegietako udaletxeko areto nagusian. Urtarrilaren13an, ostiralean, 21:00etan hasiko da.
Irakurri gehiagoSri Lanka bizikletaz ikus-entzunezkoa izango da Ikaztegietako udaletxeko areto nagusian. Urtarrilaren13an, ostiralean, 21:00etan hasiko da.
Irakurri gehiagoAlegiako Jubilatuen tabernan argazki erakusketa berria jarri dute. Sara Gomez amezketar gaztearen Margarita erakusketa da. Urtarrileko lehen egunak bitartean bertan egongo da ikusgai. Amona Margaritari begira jarri, eta etxe barruan era guztietako argazkiak atera dizkio. Argazki erakusketa honekin, adinekoen egoera islatu nahi izan du. Hori irudikatzeko, bere amona hartu du oinarri: «89 urte ditu, eta zahartzaroaren [...]
Irakurri gehiago
Gabontako kontzertua eskaini zuen larunbatean Txintxarri abesbatzak. Txintxarri Txikiri tokatu zitzaion ohi bezala kantuan hastea, eta hala, hiru doinu eskaini zituzten, hirurak euskaraz. Hiruren artean nabarmentzekoa The New Seekers talde britaniarrak 70eko hamarkadan ezagun egin zuen kantua. Txintxarri Txiki taldea sendotuta dagoela nabarmen geratu zen larunbateko emanaldiarekin, eta hor azpimarratzekoa aspaldidanik koruaren zuzendari den Idoia [...]
Irakurri gehiagoNegua iritsi da, eta Txindoki zurita esnatu da Abaltzisketa. Hala ere, eta egun batzuk aurreratuta bada ere, San Tomas Eguna ospatu dute. 10:00ak aldera txerriaren bueltan festa izan da herriko plazan. Beste aldetik, urtero bezala, Txalburu Eskolak antolatuta San Tomas azoka egin dute:barazkiak eta frutak; baserriko animaliak; eskulanak eta etxeko postreak izan dira. Eguraldi txarrari aurre egin, [...]
Irakurri gehiagoIkaztegietako Udazken kulturalaren barruan, antzezlana izango da, etzi, hilak 16. 21:00etan hasiko da Edurne Agirrezabalaren bakarrizketa saioa. Kasu honetan, Horratx! Antzerki taldearen eskutik Sarean Zintzilikatua antzerkia egingo du. 60 minutu inguruko luzapena duen komedia da. Teknologia berrien aurrean Olatzek dituen erreakzio ezberdinekin egingo dugu topo. Oso zaila egingo zaio guztiak ulertzea, eta are gehiago, inposatzen zaizkion abiadura [...]
Irakurri gehiago
Alegiako Udazken Kulturala azken ondarrera iristen ari da. Azaroko lehen egunetatik ekitaldiz betetako asteak izan dituzte alegiarrek. Azkenetarikoa igande eguerdian izan zuten. Loreto Aramendi organo jolearen kontzertua entzuteko aukera izan zuten elizan.
Irakurri gehiagoAlegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzak Eguberrietako emanaldiaren prestakizunetan murgilduta daude. Datorren hilaren 17an, arratsaldez egingo dute aurtengo Gabonetako kontzertua, ohi baino astebete lehenago izango da. Emanaldiaren amaieran, eta urteroko ohiturari jarraituz, Haendelen Alleluia kantatuko du Txintxarri abesbatzak. Aurten ere, musikagile alemaniarraren obra handi hori eskainiko dute. Obra hori abesteko, ordea, Txintxarri abesbatzan kantari ibilitakoak elkartu [...]
Irakurri gehiagoAlegiako Zazpi Astoren Gainean bertso eskolak atea zabalik ditu edonorentzat. Asteartetan hasi dira elkartzen Intxurre Elkartean, 20:30ean. Irekita dago lagunen artean elkartu, eta bertsoak, bertsotan eta bertsoekin ikasi nahi duen jende guztiarentzat. Animatzen den edonor harremanetan jarri daiteke, edo bertso eskola egunean bertara azaldu. Bertsozale asko mugitzen da batera eta bestera Gpuntuko saioetara joateko. Horien [...]
Irakurri gehiago