2012/04/23
Hirigintza, kultura, ekonomi-kontu berezien eta ingurumena batzordeen bilera egingo dute datorren astelehenean, hilaren 23an, 20:30etik aurrera, Amezketako udaletxeko batzar aretoan.
Bertan, besteak beste, ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku txartela arautzen duen udal ordenantzaren eta osasun publikoari buruzko mozioaren berri emango dute.
2012/01/27
Ikaztegietako Kultura Batzordeak, hilaren 27rako Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia antolatu du. 21:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.
2012/01/20
Ikaztegietako udaletxeko areto nagusian Euskal Herriaren historia hitzaldia izango da. Hilaren 20ean, ostiralean, 21:00etan hasiko da.
2012/01/13
Sri Lanka bizikletaz ikus-entzunezkoa izango da Ikaztegietako udaletxeko areto nagusian. Urtarrilaren13an, ostiralean, 21:00etan hasiko da.
2011/12/01
Gipuzkoaren sorrera hitzaldia eskainiko du Nabarralde Taldeak Alegiako Kultur
2011/11/30
Julian Bereziartua medikua izango da hitzaldia ematen.
2011/11/25
Birakabareta antzezlana Intujai antzerki taldearen eskutik izango da: Suyanema, Tic-Tac,
Berastegiko Antzerki Taldea eta Jon Magic izango dira.
2011/11/19
Loatzo musika eskolak Xexili eguna ospatuko du larunbatean, hilaren 19an, Alegian. Aurten hirugarrenez antolatuko dute egun osoko jaia.
Goizean goizetik hasiko dira ekitaldiak, eta alegiarrei horren berri emango diete herrian zehar egingo duten kalejirarekin. Aurtengo berrikuntza pianogunea izango da. Bertan pianoko ikasleak txandaka ariko dira pianoa jotzen.
Dantza gunean, berriz, herritarrek, gurasoek eta ikasleek dantza egiteko. Jaiaren aurkezpena, 11:30ean izango da. Bertan udal ordezkariak eta beste herrietako ordezkariak izango dira. Izan ere, jai hau zortzi udalerrien artean antolatzen da: Aduna, Alegia, Altzo, Anoeta, Ibarra, Irura, Villabona eta Zizurkil. Urtero herri hauetako batean ospatzen da Xexili eguna.
Ondoren, Kale beheran sokazko talde batek lau abesti joko dituzte. Taldea zortzi urtetik gorako ikasleek osatuko dituzte. Eguerdian, Loatzo eta Txintxarri abesbatzak elkarlanean prestatu duten emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Emanaldi honetan, Alegiako ereserkia ere entzun ahal izango da.
«Parte hartze handia»
Alegiako udaleko ordezkariek eta udalerri ezberdinetako musika eskoletako ordezkariek gaur goizean egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez, 600 ikasle inguruk parte hartuko dute Xexili eguneko ekitaldietan. Bazkaria kultur etxean egingo dute, eta bertan 200 pertsona inguru elkartuko dira.
Antolatzaileek «parte hartze handia» izatea espero dute; iaz Anoetan egin zuten festan ere parte hartze handia izan baitzen tailerretan, kalejiratan… Gainera, «eguraldia lagun» izango dutenez, jende gehiago animatuko duela uste dute. Alegiako udal ordezkariek ere beraien «babesa» eskaini zieten Loatzo musika eskolako jaiari. Eta, eskualdeko jendea gonbidatu zuten «larunbatean, Alegian izango den festa handi horretan parte hartzera». Festarako behar den guztia prestatzen ari dira egun hauetan.
Egitaraua
azaroak 19, larunbata
09:30. Kalejirak herrian zehar.
10:15. Piano gunea, plazan.
11:00. Dantza gunea, plazan.
11:30. Aurkezpena.
11:30. Tailerretako haurren emanaldia.
12:00. Soka gunea, Kale beheran.
13:00. Haizezko eta abesbatzen saioa, plazan.
14:30. Bazkaria. Ondoren, katu gunea.
Abaltzisketako eta Amezketako hirugarren adineko pertsonek, beraien eguna ospatuko dute asteburu honetan.
Abaltzisketan, larunbatean izango da jubilatuen eguna. Urtero bezala, Larraitzeko ermitako meza eta ondoren bazkaria izango dira. Bazkalostea trikitilariekin alaituko dute Aurtengoan hogeita hamar lagun inguru dira elkartzekoak.
Amezketan, berriz, igandean ospatuko dute jubilatuen eguna. Bertan Amezketan erroldatuta dauden eta 60 urtetik gora dituzten herritarrak parte hartuko dute. Urteroko ohiturari jarraituz meza nagusia eta bazkaria izango dituzte. Ondoren, Bixente Gorostidi eta Unai Muñoa bertsolariak eta trikitilariak ere izango dira. Oraindik bazkarirako txartelak eskura daitezke, udaletxean. Hala ere, epea bihar amaitzen da.
Jubilatu egunak
Abaltzisketa
Azaroak 19, larunbata
13:00. Meza, Larraitzeko ermitan.
Ondoren. Bazkaria Ñañarri Jatetxean. Bazkalostean, trikitilariak.
Amezketa
Azaroak 20, igandea
11:15. Meza nagusia.
13:30. Bazkaria Beartzana Jatetxean. Ondoren, Gorostidi eta Muñoa bertsolariak eta trikitilariak izango dira
2011/11/18
Ostiralean Intxurre taldeko pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte Ikaztegietako eta Alegiako pilotalekuetan.
Batetik Ikaztegietan 19:30ean, bi partida jokatuko dira. Lehenik paleta goma modalitatean, Intxurre taldeko Senperena eta Arteaga, Hernaniren aurka jokatu dute. Bigarren partida, Intxurreko Urretabizkaia eta Esnaolak jokatuko dute, Ilunperen aurka. Hauek eskuz ariko dira senior mailako binakako txapelketako finalerdietan.
Alegian ere beste bi partida jokatuko dira. Lehenengoan Intxurreko Goikoetxea eta Garin, Bergarako bikote baten aurka ariko dira. Eskuz binaka, kadete mailako lehenengo faseko partida jokatuko dute. Gero, Intxurreko bi bikote ariko dira elkarren aurka: Oria eta Murua, Nazabal eta Mujikaren aurka. Hauek, eskuz binaka ariko dira, jubenil mailan.