Ekonomia

2012ko aurrekontua aurkeztuko du Udalak gaur 20:30ean

2012/01/18
Nork

Ikaztegietako udal ordezkariek 2012. urteari dagokion aurrekontua prestatu dute. Batzar orokorrera eraman aurretik, ordea, herritarrei aurkeztu nahi diete. Horretarako bilera antolatu dute gaur, hilak 18, 20:30ean. Udaletxeko aretoan izango da. Atalez atal, sail bakoitzerako egin duten diru banaketa aurkeztuko dute. Bileran parte hartzeko deia eginez, herritar guztiei luzatu diete gonbidapena. Herritarrek zalantzak argitu, eta 2012. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ikaztegieta, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Egunez enpresako 24 langileek “lanik gabe” geratu direla salatu dute

2011/12/17
Nork
Egunez enpresako 24 langileek “lanik gabe” geratu direla salatu dute

  Abaltzisketako festa eguna aprobetxatu dute Egunez eraikuntza enpresako langileek protesta egiteko. “24 langile lanik gabe” geratu direla salatu dute. Eta “bi aparteko paga, eta ordu osagarri batzuk” kobratu gabe dituztela azpimarratu dute; aparteko paga bata 2010eko abendukoa da, eta bestea 2011ko ekainekoa. Abiadura Handiko Trenaren obretan ari ziren lanean Legorreta UTE zatian batzuk, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Udalaren diru kontuak azalduko dituzte Bidegoianen

2011/12/13
Nork

Bidegoiango Udalak, ostegunean, hilaren 15ean, batzarra egingo du. 21:00etan emango diote hasiera, eta bertan diru kontuen berri emango dute. Hau da, Udalak gaur egun duen egoera zein den azalduko dute: 2011. urteko diru kontuak argituko dituzte, 2012. urteko aurrekontua itxiko dute, eta Udalak gaur egun dituen maileguen berri emango dute. Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bidegoian, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ibiurrek hiru hilabetez hornitzeko ura baino ez luke, euri gehiago egin ezean

2011/10/20
Nork
Ibiurrek hiru hilabetez hornitzeko ura baino ez luke, euri gehiago egin ezean

Udaz geroztik Ibiur urtegia baxu dago. Lehor doa udazkena, eta euri gutxi ari da egiten. Atzo euria egin bazuen ere, euri tanta horiek ez dira ezer Ibiur bezalako urtegia betetzeko. Tolosaldeko 52.105 biztanleri iristen zaio bertako ura, eta gaur egun, bere edukieraren %22,65an dago. Tolosaldeko eta Leitzaldeko hitzak, Gipuzkoako Urak kontsortzioko Josetxo Saizarrekin hitz egin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azpiegiturak, Baliarrain, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

«Tolosako jende asko bidegorritik etortzen da, eta babarrun asko erosten dute»

2011/09/21
Nork
«Tolosako jende asko bidegorritik etortzen da, eta babarrun asko erosten dute»

Baratzea eta fruitu zuhaitzak ditu Eusebio Etxeberriak (Alegia, 1941). Gustura aritzen da, baratzea eta arbolak oso zainduta baititu. Igandean herrian egingo den V. Nekazal Azokan parte hartuko du. Lehenengo urtetik jartzen du postua Etxeberriak. Zer produktu eramango dituzu azokara? Babarrunak, porruak, letxugak, zerbak, kalabazinak, kiwiak… Iaz lekak eraman nituen, baina aurten gutxi dago, herdoilak hartu ditu eta. Kalabazak eramaten ditut, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Alegia, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Kultura batzordeak herritarrak V. Nekazal Azokan parte hartzera animatzen ditu

2011/09/16
Nork

Alegiako V. Nekazal Azoka antolatzen ari da Alegiako kultur batzordea. Datorren irailaren 25ean, igandea, egingo dute. Dagoeneko hamar bat postu daude izena emanda azokarako. Postua jartzen interesatuta daudenak datorren astean zehar oraindik izena emateko aukera izango dute Alegiako Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxean. Kultura batzordetik herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera bai ikusle edota [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Alegia, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Maizter bila dabil udala Goibegi eraikineko enpresa gunearentzako

2011/09/12
Nork
Maizter bila dabil udala Goibegi eraikineko enpresa gunearentzako

Abaltzisketako Udala maizter bila dabil. Otsailean inauguratu zuten Goibegi eraikineko solairuetako bat enpresentzako egokituta dago, eta errentan jarri nahi dute. Jon Zubizarreta alkateak azaldu duenez, «pentsatzen dugu inguruko enpresa bat, Tolosaldekoa edo Goierrialdekoa, bertan egotea dela onena». Horregatik deialdia zabaldu nahi dute eskualdeko enpresei, interesa dutenek udaletxera jotzeko eta bertatik bertara lekua ezagutzeko. Eraikin berriaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Abaltzisketa, Azpiegiturak, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Ahuntzak erretiratzeko deia egin du udalak

2011/06/02
Nork

Beratzaga, Anduitz eta hortik Larrondo azpialde inguruan ahuntzak dabiltzala jakinik, hauen jabeei deia luzatu die Amezketako Udalak berehala ahuntzak erretiratzeko, gehienez ere 15 eguneko epean, Gipuzkoako Mendietako Ordenantza edo Arautegiaren arabera debekaturik daudelako.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amezketa, Ekonomia, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Dirua bideratzeko alternatibak badaude

2011/05/31
Nork
Dirua bideratzeko alternatibak badaude

Aste Berdearen barruan Banka etikoa, dirua gizakien zerbitzura erakusketa ikusgai dago gaur eta bihar Amezketako kultur etxean. Datorren astean Anoetan ere erakusketa berdina ikusgai izango da, kiroldegian. Setem Hegoaizea erakundeak osatu duen erakusketa da. Bertako sentsibilizazio teknikaria den Edurne Pujanak azaltzen duenez,  «ikusi genuen oso garrantzitsua zela horrelako panel informatiboak sortzea». Pujanak zehazten duenez, «garbi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amezketa, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Olako industrialdearen berpartzelazioa aurkeztuko dute hurrengo bilkuran

2011/05/11
Nork

Olako industrialdea izenez ezagutzen den 9. sektorearen garapenaren azken pausoa falta da udalaren aldetik, hau da, berpartzelazioa. Datorren astean egingo den osoko bilkuran, legealdiko azkena izango dena, aurkeztuko dute berpartzelazioa udalbatzak onartu dezan. Berpartzelazioa burutu ondoren, Olako industrialdearen %15a udalarena izango da, eta beste %85a egungo jabeena. Modu horretara, enpresaren batek interesa izanez gero, industrialdea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amezketa, Azpiegiturak, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]