Talai dantzaren ohiturarekin jarraitzen dute herriko gazteek. Gaur, atzo bezala, baserriz baserri dabiltza dantza eskainiz. Baserrikoek bere aldetik ere ematen dute: gastuei aurre egiteko dirua, jatekoa, kafea eta, noski, anis pixka bat, hotzari aurre egiteko. Talai dantzariek goiza Zugastibarrena baserrian hasi dute, Bedaiorako bidean. Ohitura ere horixe da: bertan gosaltzen dute; kafea, txokolatea eta tarta [...]
Ohiturari jarraituz, Amezketan inauterietako igandean eta larunbatean talai dantza egiten dute. Auzoz auzo, baserriz baserri eta kalez kale animatzen dituzte bazterrak. Edonork parte har dezake, eta antolatzaileek herritarrei animatzeko deia egin diete. Aurten bereziki herriko neskei parte hartzeko joateko deia egiten diete: «Dantza oso erraza da. Hasi aurretik entsegu txiki bat egiten dugu eta horrekin [...]
Euskarazko tokiko prentsa sustatzeko, Orendaingo Udalak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak akordioa adostu dute. Hitzarmen horren arabera, Hitzaren edizio bakoitzaren aleak banatuko dira Orendainen ogia jasotzen duten etxe guztietan. Udalak, Tolosa Herria Hedabideak SMri, komunikazio proiektuagatik, 2012. urterako laguntza emango dio. Hitzarmena sinatzeko, herritarren babesa izan zuten udal ordezkariek. Guztiak udaletxeko batzar aretoan elkartu [...]
Hamabi etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, Altzon. Altzoko Udalak urtarrilaren 31ean egindako Osoko Bilkuran, Altzo Muñon eraikiko diren etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza arautzailea onartu zuen. Hamabi etxebizitza tasaturen jabe izan daitezkeen interesatuen lehenengo zerrenda osatua du Altzoko Udalak. Zerrenda horretan izena emana dutenek, lehentasuna izango dute. Hala ere, udal ordezkariek, bigarren zerrenda bat osatu nahi dute, [...]
Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei dei egiten diete ekarpenak eginez bileran parte hartzera gerturatzeko.
Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
Amezketako udaletxean, gaur, 14:00etan ohiko osoko bilkura egingo dute. Abenduaren 29an eginiko ohiko bilkuraren akta agiria onartzea; alkatetzaren ebazpenen berri ematea; Kutxako Gobernu Organoan Udalen ordezkaritza eramango duen Kontseilari Orokorren izendapenerako agrupazioaren osaketa; Kutxako Administrazio Kontseiluari buruzko mozioa; batzordeen informazioa eta galdera eta erreguak jorratuko dituzte.
Orendaingo Udalak, udaletxearen atzeko aldean erabilera anitza izango duen eraikina egin du. Ia bukatu dute, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan. Azpiko solairuan kokatu duten haur eskola esaterako, astelehenean jarri zuten martxan. Behe solairuan, momentuz, hirugarren adinekoentzako egokitu dute gela bat, eta helburua beraien kabuz ibiltzeko gai diren adinekoak bertan elkartzeko aukera izatea da. Helduek [...]
Urola Erdialdeko Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailarekin batera abian jarri nahi du etxean konposta egiteko seigarren kanpaina. Eta Bidegoiango Udalak ere bat egin du kanpainarekin. Norberak bere etxean sortutako materia organikoa konpostatu eta berrerabiltzea da helburua. Bertan parte hartzeko lorategi txikia edo baratza izatea nahikoa da. Ondoren lortutako konposta bertan berrerabiliko da. [...]
Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta ikastetxeak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute. Tolosaldea Sahararekin elkartearekin batera urtero egiten dute janari bilketa, baina azken urteetan jendearen ekarpena beherantz joan dela ikusita, ekimena indartu nahi dute. Udal ordezkariekin batera, gizarte zerbitzuetako langilea eta ikastetxeko irakaslea elkartu dira. Saharar herriarekiko elkartasuna lortzeko, herritarrei deia luzatu nahi diete. Bakoitzak [...]
Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei [...]
Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
Alegiako Jubilatuen tabernak ostiralean egin zuen Gabonetako saskiaren zozketa. Zenbaki saritua 907a izan da. Jubilatuen tabernara gerturatu beharko du txartela duenak.
Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.
Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.
Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.
Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]
Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]