Gizartea

Haurreskolak ate irekiera egingo du asteartean

2011/04/28
Nork

Haurreskolan ate irekiera egingo dute maiatzaren 3an. 15:00etatik 17:00ak ingurura, hitzaldi txiki bat emango da, antolaketa eta irudiekin. 2010 eta 2011 urteetan guraso izan diren edo izango direnentzat da, eta inskripzioak maiatzaren 2tik 13ra egin beharko dira.  Hala ere, ikusi nahi duenak, posible izango du asteazken eta ostiral arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara.

Irakurri gehiago

Bidalita Albiztur, Gizartea, Hezkuntza, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Etxeek eraikitako historia

2011/04/20
Nork
Etxeek eraikitako historia

Joxe Mari Otermin bere jaioterria den Amezketaren historiari buruzko liburuak argitaratzen ari da. Azkena, Amezketa etxez etxe izenekoa. Liburuaren jendaurreko aurkezpena egin berri dute. Lan mardula egin du Oterminek: 620 orrialde, 220 fitxa inguru, 500 argazki inguru… «Etxeen historia egitea, herria nola osatzen joan den poliki-poliki ikustea ere bada», dio historia arakatzaileak. «Etxeen historia egitea, herriaren historia egitea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amezketa, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Joxe Mari Oterminen ‘Amezketa etxez etxe’ liburua aurkeztuko dute

Joxe Mari Otermin amezketarrak azken aldi honetan landu duen Amezketa etxez etxe liburuaren aurkezpena egingo dute, apirilaren 15ean, 20:00etan, Juanlopezenea etxeko areto nagusian. Liburuak 620 orrialde ditu eta 220 fitxa inguru.  Etxe bakoitzari buruzko zertzeladez gain, argazki sorta oparoa erakusten du liburuak, 500 inguru baitaude. Argazki hauetatik batzuk zaharrak dira eta beste asko azken boladan eginak. Liburuak gaur [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Amezketa, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘Iragana eta oraina’ bideoaren emanaldi «zoragarria»

2011/04/13
Nork
‘Iragana eta oraina’ bideoaren emanaldi «zoragarria»

Iragana eta oraina bideoaren emanaldia «zoragarria» izan zela azaldu dute Saiaz Mankomunitateko gizarte zerbitzuetatik. Albiztur, Bidegoian, Beizama eta Errezilgo adinekoen egunerokotasuna azaltzen da bertan. Emanaldian «adineko denek parte hartu zuten eta beraien burua bertan ikusteak poza eman zien», azaldu dute, eta gaineratu: «Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik etorritako politikari eta teknikariek ere eskertu zuten bideoa».

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Albiztur, Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Zazpiturriko zentralak bere burua ordaintzea lortu du zazpi urte baino lehen

Amezketako Zazpiturriko zentrala berriz martxan jartzeko egindako inbertsioa amortizatu ahal izan da zazpi urte baino lehen. Aurreko urtean ere arazorik gabe funtzionatu zuen eta 174.000 euroko etekina izan zuen. Amezketako Udalak 25.000 eurotik gorako diru sarrerak jaso zituen iazko produkzio horregatik. Behin inbertsioa amortizatuta, Amezketak Zazpiturrin duen parte-hartzea handitu egin da. Horrela, Amezketak %45a izango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Amezketa, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Saiaz Mankomunitateko adinekoen eguneroko bizitza jaso dute bideo batean

2011/04/06
Nork
Saiaz Mankomunitateko adinekoen eguneroko bizitza jaso dute bideo batean

Landa eremuan adinekoen egunerokotasuna nolakoa den erakusteko, bideo bat grabatu dute Saiaz Mankomunitateko gizarte zerbitzuek bultzatuta. Bidegoian, Albiztur, Errezil eta Beizama herriak hartzen ditu mankomunitateak.  Bihar egingo dute bideoaren lehenengo emanaldia, Bidegoiango Iriarte jauregian. Emanaldia itxia izango da: bertan izango dira grabaketan azaltzen direnak, gizarte zerbitzuetako langileak, udal ordezkariak eta Foru Aldundiko teknikariak. Aurrerago eskoletan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Albiztur, Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gurasoak ipuin kontalari Alegiako San Juan eskolan

2011/04/01
Nork
Gurasoak ipuin kontalari Alegiako San Juan eskolan

Biharko Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Alegiako San Juan eskolako hainbat gurasok ipuinak kontatu dituzte gaur ikasgeletan. Kontaketak lau hizkuntzetan egin dira: euskaraz, gaztelaniaz, arabieraz eta errumanieraz. “Haurrak oso pozik eta adi egon dira ipuin hauek entzuten”, azaldu dute San Juan eskolatik, eta gaineratu: “Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guraso guztiei. Ea gehiagotan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Saharako haurrentzat arropa eta material bilketa

2011/04/01
Nork

Alegiako Udalak Saharako haurrentzat arropa eta eskolako materialaren bilketa egingo du. Gaur hasi eta hilaren 15ean amaituko da. Asteartetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegoan egingo da bilketa. Bildutako arropa eta materiala Alegiako familia batek Saharara eramango du.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia, Ekitaldiak, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Haur Koruen tailerrera doaz, Txintxarri Txikikoak

2011/03/24
Nork
Haur Koruen tailerrera doaz, Txintxarri Txikikoak

Alegiako abeslari gazteenak, Haur Koruen V. Tailerrean parte hartuko dute asteburu honetan. Hondarribian izango dira. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako ekimena da, eta Gipuzkoako 100 abeslari elkartuko ditu Hondarribiko aterpetxean. Abestiak prestatuko dituzte, eta etxerako buelta egin aurretik,  kontzertu bat eskainiko dute. Txintxarri Txiki abesbatza, tailerreko kantuak prestatzen murgilduta egon da eguberriak pasaz geroztik Idoia Iraola [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Ikastaroak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Txalburuko eskolakoek Pirritx eta Porrotxen saioan parte hartuko dute

2011/03/23
Nork
Txalburuko eskolakoek Pirritx eta Porrotxen saioan parte hartuko dute

Abaltzisketako Txalburu eskolako ikasleak, eta horiekin batera zenbait guraso eta irakasle, Pirritx eta Porrotx pailazoek Tolosan larunbatean emango dituzten bi saioetan parte hartuko dute. Izan ere, aurtengo Eskola Txikien Festa Abaltzisketan ospatuko da, ekainaren 12an. Pirritx eta Porrotxek egin zuten festa horretako abestia, eta Tolosan saioa emango dutela aprobetxatuz, bultzada eman nahi diote. Zehazki, Txalburu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Abaltzisketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen