Gizartea

Inoizko betetzerik handiena

2012/03/01
Nork
Inoizko betetzerik handiena

Hamar urte bete berri dira,  otsailean, Baliarrain herriak urtegia egiteko baimena eman zuenetik. Hamaika gorabehera pasa ostean, udalak, 2002ko otsaileko udalbatzan onartu zuen baimena ematea. Baimena eman eta obrak iraun zuten bitartean ere, ez zen gorabeherarik faltatu. Obra guztiek bezala, Ibiurkoek ere luze jo zuten. Ibiur urtegiak urte gutxiko bizia du. 2010. urtean jarri zuten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Baliarrain, Gizartea, Ingurumena, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Txintxarri abesbatza Igeldon izango da, etzi

2012/03/01
Nork
Txintxarri abesbatza Igeldon izango da, etzi

Alegiako Txintxarri abesbatzak emanaldia eskainiko du, larunbatean, Igeldoko Pedro Deunaren elizan, 20:00etan. Igeldoko Lezkarri abesbatzarekin duen hartu-emanetik sortu da kontzertua. Igeldoarrek joan den urteko maiatzean abestu zuten, Alegian. Hamar bat kantu abestuko ditu Txintxarri abesbatzak Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean. Mariaje Rekondo herritarrak pianoarekin lagunduko die. XVI. Mendeko kantu batekin hasiko dira. Enriquez de Valderrabano musikagile espainiarrak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hilaren 9ko afarirako izena udaletxean eman behar da

2012/03/01
Nork

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta,  afaria egingo dute albizturtarrek Tolosako Jubilatuen zentroan. Hilaren 9an izango da, 21:00etan,  eta izena udaletxera deituz eman beharko da hilaren 7a, osteguna, baino lehen. Honako menua izango da: langostinoen entsalada epela eta zainzuri eta ganben hojaldrea; legatza labean edo entrekota; postrerako, pantxineta eta kafea eta edariak barne izango dira. 25 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Albiztur, Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ibilgailuen zergak ordaintzeko epea zabalik

2012/03/01
Nork

Ikaztegietako Udalak, 2012ko apirilaren 4a bitarteko lanegunetan, 2012. urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen zergari dagozkion ordainagiriak borondatezko epean ordaintzeko epea zabaldu duela jakinarazi du. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio. Ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekargua izango dute, eta berandutze interesekin eta kostuekin kobratuko dira.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Ikaztegieta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen inguruko hitzaldia izango da, bihar

2012/02/29
Nork

Hondakinen inguruko hitzaldia antolatu dute Amezketako herritarrek. Bihar, hilak 1, 20:00etan izango da gela polibalentean. Hizlaria, berriz, Usoa Cuende izango da. Amezketarrek,  gaur egun, zaborrak eta hondakinak sortzen ari diren buruhausteei buruz hitz egiteko aukera izango dute. Hala nola, zaborren faktura nola gutxitu dezaketen, edota gai honek sortzen dituen zalantzak argitzeko eta galderak egiteko aukera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amezketa, Gizartea, Hondakinak, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Altzon eta Ugarten lapurretak izan dira larunbat gauean

2012/02/27
Nork

Hainbat lapurreta izan dira asteburuan eskualdean. Altzoko jatetxean eta Amezketako Ugarte auzoko elkartean, esaterako, larunbatetik iganderako goizaldean lapurretak izan direla salatu dute. Altzoko jatetxeko arduradunek larunbat gauean lapurrak sartu zirela adierazi dute. Lapurtutakoaren inguruko xehetasunik ez dute eman, baina taberna, jatetxe, denda edota etxeetako jabeak ohartarazi nahi izan dituzte. Bestalde, Amezketako Ugarte auzoan ere gau [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Altzo, Amezketa, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Herritarren aitorpen bila

2012/02/24
Nork
Herritarren aitorpen bila

Alegiako Garaialdetarrek badute hogeita hamar urtetan kendu ezin izan duten arantza. Triple A taldeak aita, Paulo Garaialde, hil zuen 1982an, eta ordutik, aitaren hutsunearekin batera, begirune eza jasan behar izan dute. hitza Paulo Garaialderen zazpi seme-alabetako bostekin bildu da, eta urte hauetan guztietan bizitako saminaren lekuko izan da. «Gure aita, biktima batek behar duen errespetu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Dantza, kafea eta anis pixka bat

2012/02/20
Nork

Talai dantzaren ohiturarekin jarraitzen dute herriko gazteek. Gaur, atzo bezala, baserriz baserri dabiltza dantza eskainiz. Baserrikoek bere aldetik ere ematen dute: gastuei aurre egiteko dirua, jatekoa, kafea eta, noski, anis pixka bat, hotzari aurre egiteko. Talai dantzariek goiza Zugastibarrena baserrian hasi dute, Bedaiorako bidean. Ohitura ere horixe da: bertan gosaltzen dute; kafea, txokolatea eta tarta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Amezketa, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Igandeko eta asteleheneko talai dantzan edonork parte har dezake

2012/02/15
Nork
Igandeko eta asteleheneko talai dantzan  edonork parte har dezake

Ohiturari jarraituz, Amezketan inauterietako igandean eta larunbatean talai dantza egiten dute. Auzoz auzo, baserriz baserri eta kalez kale animatzen dituzte bazterrak. Edonork parte har dezake, eta antolatzaileek herritarrei animatzeko deia egin diete. Aurten bereziki herriko neskei parte hartzeko joateko deia egiten diete: «Dantza oso erraza da. Hasi aurretik entsegu txiki bat egiten dugu eta horrekin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amezketa, Gizartea, Inauteriak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

HITZA egunkariak eta Orendaingo Udalak hitzarmena sinatu dute

HITZA egunkariak eta Orendaingo Udalak hitzarmena sinatu dute

Euskarazko tokiko prentsa sustatzeko, Orendaingo Udalak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak akordioa adostu dute. Hitzarmen horren arabera, Hitzaren edizio bakoitzaren aleak banatuko dira Orendainen ogia jasotzen duten etxe guztietan. Udalak, Tolosa Herria Hedabideak SMri, komunikazio proiektuagatik, 2012. urterako  laguntza emango dio.  Hitzarmena sinatzeko, herritarren babesa izan zuten udal ordezkariek. Guztiak udaletxeko batzar aretoan elkartu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Euskara, Gizartea, Komunikabideak, Orendain, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 23 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan