Herriak

Dantza, kafea eta anis pixka bat

2012/02/20
Nork

Talai dantzaren ohiturarekin jarraitzen dute herriko gazteek. Gaur, atzo bezala, baserriz baserri dabiltza dantza eskainiz. Baserrikoek bere aldetik ere ematen dute: gastuei aurre egiteko dirua, jatekoa, kafea eta, noski, anis pixka bat, hotzari aurre egiteko. Talai dantzariek goiza Zugastibarrena baserrian hasi dute, Bedaiorako bidean. Ohitura ere horixe da: bertan gosaltzen dute; kafea, txokolatea eta tarta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Amezketa, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Amezketako udalbatzaren ohiko bilkura, hilaren 23an

Udalbatzak ohiko bilkura hilaren 23an, ostegunean, egingo du udaletxean. 20:00etan hasiko den batzarrean, besteak beste, ondorengo gaiak jorratu eta bozkatuko dituzte: Naturgas eta Union Fenosa Gas enpresen likidazioak, eta alkatearen ordainsariak

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketan eta Amezketan makil hotsak entzungo dira gaur

2012/02/19
Nork

Gerra garaian galdutako ohiturari irmo eusten diote Abaltzisketan eta Amezketan, eta batean zein bestean, baserriz baserri ariko dira gaur txantxoak eta talaiak euren dantzaren ordainetan mokadutxo ederrak hartuz. Abaltzisketan gaur ospatuko dituzte inauteriak. 08:00etan egiten dute hitzordua txantxoek baserrietako ibilbideari ekiteko. Zortzi dantzari, akordeoi jotzailea, saskia daramana eta nagusiak osatu ohi du taldea. Baserrira iritsi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Amezketa, Festak, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Igandeko eta asteleheneko talai dantzan edonork parte har dezake

2012/02/15
Nork
Igandeko eta asteleheneko talai dantzan  edonork parte har dezake

Ohiturari jarraituz, Amezketan inauterietako igandean eta larunbatean talai dantza egiten dute. Auzoz auzo, baserriz baserri eta kalez kale animatzen dituzte bazterrak. Edonork parte har dezake, eta antolatzaileek herritarrei animatzeko deia egin diete. Aurten bereziki herriko neskei parte hartzeko joateko deia egiten diete: «Dantza oso erraza da. Hasi aurretik entsegu txiki bat egiten dugu eta horrekin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amezketa, Gizartea, Inauteriak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

HITZA egunkariak eta Orendaingo Udalak hitzarmena sinatu dute

HITZA egunkariak eta Orendaingo Udalak hitzarmena sinatu dute

Euskarazko tokiko prentsa sustatzeko, Orendaingo Udalak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak akordioa adostu dute. Hitzarmen horren arabera, Hitzaren edizio bakoitzaren aleak banatuko dira Orendainen ogia jasotzen duten etxe guztietan. Udalak, Tolosa Herria Hedabideak SMri, komunikazio proiektuagatik, 2012. urterako  laguntza emango dio.  Hitzarmena sinatzeko, herritarren babesa izan zuten udal ordezkariek. Guztiak udaletxeko batzar aretoan elkartu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Euskara, Gizartea, Komunikabideak, Orendain, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Etxebizitza tasatuak egin nahi ditu udalak, eta izena emateko deia egin du

2012/02/10
Nork
Etxebizitza tasatuak egin nahi ditu udalak, eta izena  emateko deia egin du

Hamabi etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, Altzon. Altzoko Udalak urtarrilaren 31ean egindako Osoko Bilkuran, Altzo Muñon eraikiko diren etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza arautzailea onartu zuen. Hamabi etxebizitza tasaturen jabe izan daitezkeen interesatuen lehenengo zerrenda osatua du Altzoko Udalak. Zerrenda horretan izena emana dutenek, lehentasuna izango dute. Hala ere, udal ordezkariek, bigarren zerrenda bat osatu nahi dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Altzo, Azpiegiturak, Gizartea, Hirigintza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bidegoian Berria Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu da

2012/02/07
Nork
Bidegoian Berria Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu da

Bidegoiango pilotariek garaipen erraza lortu zuten iragan ostiralean Lizarraren aurka, IX. Berria Txapelketako kanporaketan. Final laurdenetara sailkatu diren lehenak izan dira Aurrera Saiazekoak, eta hurrengo aurkaria, Huarte eta Zaramagaren arteko lehiatik irtengo zaie. Kanporaketa Asteasun jokatu zen, eta eguraldia aurka izan arren, jende ugari elkartu zen frontoian. Kadeteetan Chiapuso-Aburuzak erraz lortu zuten garaipena, aurkariak 6 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bidegoian, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Festak antolatzen hasteko lehen bilera bihar izango da

2012/01/30
Nork

Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei dei egiten diete ekarpenak eginez bileran parte hartzera gerturatzeko.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Festak, Gizartea, Ikaztegieta, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Albizturgo Gomaiztegi baserria erre da

2012/01/27
Nork

Bart Albizturgo baserri bat erre da. Herrizaingo sailak eta suhiltzaileek azaldu dutenez, sutean pertsona bat zauritu da. Pertsona honek eskuetan erredurak izan ditu eta Tolosako Asuncion klinikan dago. Antza denez sutea atzo 22:30ean hasi zen, eta baserria erabat kiskalita geratu da.  

Irakurri gehiago

Bidalita Albiztur | Ez dago iruzkinik »

Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia

2012/01/26
Nork

Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Nabarmenak, Osasuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]