Abaltzisketa

Abaltzisketan eta Amezketan makil hotsak entzungo dira gaur

2012/02/19
Nork

Gerra garaian galdutako ohiturari irmo eusten diote Abaltzisketan eta Amezketan, eta batean zein bestean, baserriz baserri ariko dira gaur txantxoak eta talaiak euren dantzaren ordainetan mokadutxo ederrak hartuz. Abaltzisketan gaur ospatuko dituzte inauteriak. 08:00etan egiten dute hitzordua txantxoek baserrietako ibilbideari ekiteko. Zortzi dantzari, akordeoi jotzailea, saskia daramana eta nagusiak osatu ohi du taldea. Baserrira iritsi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Amezketa, Festak, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida

2012/01/05
Nork
Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida

Futbol partida berezia jokatu zuten atzo, Ikaztegietako frontoian, Abaltzisketako Txalburuk taldeko eta Ikaztegietako gazteek. Norgehiagoka lagunartekoa bazen ere, futbolariek serio hartu zuten eta jokaldi ederrak ikusi ahal izan ziren. Partida 1-7 amaitu zen, eta ondoren, askaria egin zuten. Antolatzaileen hitzetan, Tolosako Shanti Txapelketa aprobetxatu dute partida hau antolatzeko, izan ere, taldeak osatu dituzte aipatu lehiaketarako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Futbola, Ikaztegieta, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketa eta Ikaztegieta nor baino nor, futbolean

2012/01/04
Nork

Ikaztegietako eta Abaltzisketako neska-mutilek lagunarteko futbol partida jokatuko dute, gaur. Abaltzisketako Txalburu taldeko gazteak ariko dira Ikaztegietako jokalarien aurka. Partida Ikaztegietako frontoian jokatuko dute, eta 16:30etik aurrera ikusi ahal izango da. Partida ikustera gerturatzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek, eta baita giro onean bi taldeak animatzeko ere.

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Futbola, Ikaztegieta, Kirola, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

‘Ametsen fabrika’ antzerkia izango da Abaltzisketan

2011/12/28
Nork

Guraso Elkarteak antolatuta, etzi, hilak 30, Ametsen fabrika izeneko antzerkia izango da. Abaltzisketako Kultur Etxean  17:00etan hasiko da. Antzezlana, 2-12 urte arteko haurrei zuzendua dago. Antzerki emanaldiaren aurretik, 16:00etan, gerturatzen diren guztientzat merienda emango dute Larrunarri Elkartean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Gizartea, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketako Txalburu eskolako zozketaren irabazleak

2011/12/26
Nork

Txalburu eskolak gabonetako antolatu duen zozketako zenbaki sarituak hauek dira: 2.172aren jabeak saskia irabazi du, eta 1.238 zenbakiarenak afaria.

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gasolina usainak erakarrita

2011/12/22
Nork
Gasolina usainak erakarrita

Aritz Murua Agirreri (Abaltzisketa, 2001)  txiki-txikitatik gustatzen zaio gasolina usaina eta abiadura. Hamar urte ditu, eta Abaltzisketako Txalburu eskolan ari da ikasketak egiten. Futbolean eta pilotan jolastea gustatzen zaio, baina bere adineko haurrengandik bereizten duen afizio bat du: iaztik hasita, kart edo auto txikien lasterketetan parte hartzen du. Lehen denboraldia izan badu ere, emaitza bikainak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Abaltzisketa, Kart, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Egunez enpresako 24 langileek “lanik gabe” geratu direla salatu dute

2011/12/17
Nork
Egunez enpresako 24 langileek “lanik gabe” geratu direla salatu dute

  Abaltzisketako festa eguna aprobetxatu dute Egunez eraikuntza enpresako langileek protesta egiteko. “24 langile lanik gabe” geratu direla salatu dute. Eta “bi aparteko paga, eta ordu osagarri batzuk” kobratu gabe dituztela azpimarratu dute; aparteko paga bata 2010eko abendukoa da, eta bestea 2011ko ekainekoa. Abiadura Handiko Trenaren obretan ari ziren lanean Legorreta UTE zatian batzuk, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

San Tomas Eguna ospatu dute Abaltzisketan

2011/12/17
Nork

Negua iritsi da, eta Txindoki zurita esnatu da Abaltzisketa. Hala ere, eta egun batzuk aurreratuta bada ere, San Tomas Eguna ospatu dute.   10:00ak aldera txerriaren bueltan festa izan da herriko plazan. Beste aldetik, urtero bezala, Txalburu Eskolak antolatuta San Tomas azoka egin dute:barazkiak eta frutak; baserriko animaliak; eskulanak eta etxeko postreak izan dira. Eguraldi txarrari aurre egin, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Hirugarren adinekoak mahaiaren bueltan elkartu dira

2011/11/21
Nork
Hirugarren adinekoak mahaiaren bueltan elkartu dira

Igandean Amezketan eta larunbatean Abaltzisketan hirugarren adinekoek beraien eguna izan zuten. Abaltzisketan, Larraitzeko ermitako meza ondoren, bazkaria izan zuten. Amezketan, berriz, urteroko ohiturari jarraituz meza nagusia eta bazkaria izan zituzten. Gorostidi eta Muñoa bertsolariez gain trikitilariak ere izan zituzten giroa alaitzeko.

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Amezketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Ehunmilak Lasterketako arropa salgai

2011/11/17
Nork

Ehunmilak Mendiko Lasterketako arropa salgai egongo da, etzi, larunbata, 16:30etatik aurrera, Larraitz-Gain jatetxean. Bertan txalekoak, kamisetak eta sudaderak egongo dira salgai. Kalitate onekoak eta erdi prezioan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Abaltzisketa, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]