Jon Zubizarreta (Abaltzisketa, 1977) lehenengo aldiz izango da alkate, azken lau urteak zinegotzi gisa jardun eta gero. Gehienbat nekazaritza, landa garapena eta turismo gaiak eraman ditu aurreko legealdian. Nolatan sortu zen zu alkate posturako aurkeztea? Orain dela lau urtetik dator. Beti arazoak izaten ziren herrian, inor aurkezten ez zelako. Herri barruan bozketa bat egiten dugu aukeraketa egiteko. Orain lau urte herritar talde [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, alkate, Jon Zubizarreta
Bidalita Abaltzisketa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Bihar gaueko San Joan suak emango die hasiera Abaltzisketako jaiei. Azken urteko gauza txarrak sutan erre ondoren, asto lasterketa egingo dute. Ez da festetan egingo duten lehiaketa bakarra. Etzi, San Joan eguna, toka lehiaketa izango da, eta larunbatean plater tiroketa eta mus txapelketa izango dira. Igandean, zaldi lasterketaz gozatzeko aukera egongo da. Horrez gain, erromeriak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, gizartea, jaiak, San Juan jaiak
Bidalita Abaltzisketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Abaltzisketako Txalburu eskolakoak «oso pozik» daude igandean ospatu zuten Eskola Txikien Festarekin. Joxe Ramon Mujika festaren koordinatzaileak azaldu duenez, «balantze oso positiboa egin dugu, jende asko etorri baita. Herri mailan ere oso gustura gaude, ikusita nola aritu diren lanean herritarrak. Esker ona besterik ez dugu lanean aritu zirenentzako eta etorri zirenentzako». Guztira 3.200 lagun inguru [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, Eskola Txikien Festa, gizartea, hezkuntza, Txalburu eskola
Bidalita Abaltzisketa, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Abaltzisketan egingo dute datorren igandean, hilak 12, Eskola Txikien Festa, eta bertako Txalburu eskolakoek gonbitea luzatu dute herrira joateko. “Dena antolatuta dago, orain eguraldi ona izatea bakarrik falta zaigu”, azaldu dute Joxe Ramon Mujika eta Iñaki Gorostidi gurasoek. Hiru mila lagun inguru espero dituzte Abaltzisketan eta “aspertzeko betarik utziko ez duen egitaraua” prestatu dute. Jaiaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, Eskola Txikien Festa, Txalburu eskola
Bidalita Abaltzisketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Aurten berriz animatu dira Abaltzisketako lagun talde bat Txindoki Bertikala proba antolatzen. Ekainaren 19an izango da eta dagoeneko izena eman daiteke www.blogak.com.txindokibertikala webgunean. Orain hiru bat urte Txindokira igotzeko apustu giroa izan zen Abaltzisketa inguruan, eta horretan zebiltzanak elkartu ziren egun batean atera zen lasterketa antolatzeko ideia. Iaz 152 gizonezkok eta 8 emakumezkok eman zuten izena. Aurtengo probarako, atzo bitartean 72 lagunek eman dute izena. Antolaketa lanak egiteko, Euskal Mendi Federazioarekin zein beste igoera bertikaletako antolatzaileekin hitz [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, igoera, II. Txindoki Bertikala, Kirola, Larraitz, Txindoki
Bidalita Abaltzisketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Alegialdeako Abaltzisketako, Albizturko, Alegiako, Altzoko, Amezketako, Baliarraingo, Bidegoiango, Ikaztegietako eta Orendaingo herritarrak udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko aukera izango dute gaur, 20:00ak arte. Hauek dira herri bakoitzean aurkeztu diren alderdiak: Abaltzisketa: PP eta Herritarrak. Albiztur: PP, PSE-EE eta Aralar. Alegia: PP, PSE-EE, Bildu eta EAJ. Altzo: PP, PSE-EE, eta Bildu. Amezketa: PP, Amezketarron Elkar Lanean, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bidegoian, Herriak, Ikaztegieta, Orendain, Politika | Ez dago iruzkinik »
Realeko Mikel Labaka eta Eñaut Zubikarai futbolariak egon dira Abaltzisketako Txalburu eskolan. Bisita zela eta, haur guztiak taldeko elastikoak jarrita joan dira eskolara. Solasaldia izan dute, eta lehen hezkuntzako ikasleek galderak egin dizkiete jokalariei. Aurten, jakina denez, Abaltzisketan ospatuko da Eskola Txikien Festa ekainaren 12an, eta horregatik Txalburu eskolako haurrek festarako atera dituzten elastiko bana [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, Eñaut Zubikarai, Eskola Txikien Festa, Mikel Labaka, reala, Txalburu eskola
Bidalita Abaltzisketa, Hezkuntza, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Eskola Txikien Festaren aurkezpena egin dute, gaur, Donostian. Festa Abaltzisketan izango da, ekainaren 12an, eta horren berri eman dute bertako Txalburu Eskolako ordezkariek zein EHIGE gurasoen elkarteko eta Eskola Txikien gurasoen elkarteko ordezkariek. Txalburu Eskolako gurasoa den Joxe Ramon Mujikak azaldu duenez, “jaia eta ospakizuna uztartu nahi ditugu etorkizuneko erronkekin. Ez baitugu ulertzen Abaltzisketarik eskola [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, aurkezpena, Eskola Txikien Festa, hezkuntza
Bidalita Abaltzisketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Igandetik aurrera, Aralarko larreek milaka abere jasoko dituzte. Larre Irekiera Festa ospatuko dute Larraitzen etzi, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen dituen mendikatera animaliak igotzeko baimena ematen dela zabaltzeko. Guztira, larre preziatu horietara, zehazki Enirio-Aralar Mankomunitatearenak direnetara, 18.000 ardi, 800 behi eta 750 behor eramango dituzte. Larraitzetik ez dira, noski, igandean milaka abere horiek igoko. Egun horretan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abeltzaintza, Aralar, artzaintza, Enirio-Aralar Mankomunitatea, Larraitz, Larre Irekiera Festa
Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Amezketa, Baliarrain, Ekonomia, Ikaztegieta, Orendain | Ez dago iruzkinik »
Asteburuan jokatu zen bertsolari gazteen 40. Osinalde Sariketaren bigarren kanporaketa Ordiziako Argi-Berri elkartean. Epaileen arabera, Adur Gorostidi abaltzisketarrak eta Endika Igartzabalek eskuratu zuten Gabirian, hilaren 16an izango den finalerako txartela. Entzuleentzat ere, bertsolaririk gustukoena eta ondorioz, XIV. Argi Berri saria eskuratu zuena, Gorostidi izan zen. Sei bertsolari aritu ziren finalerako txartelaren bila: Ainhoa Mujika (Beasain), [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Abaltzisketa, Bertsolaritza, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »