Albiztur

Albizturgo Gomaiztegi baserria erre da

2012/01/27
Nork

Bart Albizturgo baserri bat erre da. Herrizaingo sailak eta suhiltzaileek azaldu dutenez, sutean pertsona bat zauritu da. Pertsona honek eskuetan erredurak izan ditu eta Tolosako Asuncion klinikan dago. Antza denez sutea atzo 22:30ean hasi zen, eta baserria erabat kiskalita geratu da.  

Irakurri gehiago

Bidalita Albiztur | Ez dago iruzkinik »

Santa Marina auzorako bidea itxiko dute, bihar

2012/01/18
Nork

Albizturko udal barrutiko GI-3042 Argisaingo Santa Marina auzora sartzeko errepidea erabat itxiko dute. Bihar, hilak 19, 09:00etatik 12:00etara izango da. Zeharretarako sekzioa hobetzeko eta bionda hesia jarri behar dute. Lan horiek egiteko auzoko sarreran tamaina ertaineko makineria jarri behar dute, eta errepidea itxi behar dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Albiztur, Azpiegiturak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herri batzarra egingo dute Albizturren

2011/12/15
Nork

Albizturgo Udalak Herri Batzarra egingo du, bihar, hilak 16. 21:00etan izango da udaletxeko balio anitzeko gelan. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. Gaur egunera arte, udal gobernu berriak landu dituen gaiak eta herriko ondarearen gain hartu diren erabakien berri emango du; Talde ezberdinen osaketa, erabaki potoloak diren gaietan herritarren parte hartzea bultzatuz; Frontoiaren pintaketaren kostua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Albiztur, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Zortzi alkate eskolaz hizketan

2011/11/24
Nork

  Gaur arratsaldean Albizturgo Herri Eskolako haurrak, zazpi alkate ohiekin eta gaur egungoarekin elkartu dira udaletxean.  Herri eskolaz hizketan ari dira, eta alkateek, ikasleek egindako galderei erantzuten diete. Garai ezberdinetako kontuak entzuten dituzte ikasleek, gurasoek eta irakasleek. Eskolaren beharraz, obrez, harremanez, ikasle kopuruaz, jangelaz,… hitz egiten dute garaian garaiko pasadizoak gogoratuz. Elkarrizketa guztia grabatzen ari [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Albiztur, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Tolosaldeko osasun publikoaz hitz egingo dute

2011/11/23
Nork

Tolosaldeko Osasun publikoaren aldeko plataformak hitzaldia eskainiko du. Albizturko udaletxeko aretoan izango da, hilaren 25ean, 20:00etan hasita. Osakidetzak etorkizunera begira egin nahi dituen aldaketen berri emango dute.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Albiztur, Gizartea, Hitzaldiak, Nabarmenak, Osasuna | Ez dago iruzkinik »

Kontsumobideren hitzaldia, Albizturren

2011/11/17
Nork

Astelehenean, hilaren 21eaan, Eusko Jaurlaritzako Kontsumobide sailak sustatutako ekimenak, 5 zentzumenekin kontsumitu kanpainaren barruan Gutxiago gastatzea gutxiago erosi gabe hitzaldia eskainiko du. 18:00etan izango da, udaletxeko hitzaldi aretoan.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Albiztur, Ekitaldiak, Hitzaldiak | Ez dago iruzkinik »

Santamaña auzoko festetan herri kirolariak eta herri afaria izango dira

2011/07/14
Nork

Santamañako festak ospatuko dituzte igandean, izen bereko Albizturko auzoan. Herri kirolen erakustaldia eta herri afaria dira ekitaldi nabarmenenak. 12:30ean meza izango dute eta ondoren Malbadi trikitilariek girotuko dute goiza. Arratsaldean herri kirolen tartea izango da. 18:00etan hasiko da ekitaldia, eta Unai Otaño eta Joseba Otaegi aizkolariak eta Juan Mari Beliziosoro harri-jasotzailea ariko dira. Herri kirolarien [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Albiztur, Festak | Ez dago iruzkinik »

Frontoia pintatzen ari dira

2011/07/14
Nork
Frontoia pintatzen ari dira

Albizturko frontoiaren pintatze lanak bukatzear daude. Gregorio Iraola alkateak azaldu duenez, «egoera nahiko aldebresean zegon. 1993an egin zen, eta ordudanik ez da berrikuntzarik egin». Ezker paretak pintura harrotuta zuen.

Irakurri gehiago

Bidalita Albiztur, Azpiegiturak, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

«Proiektu bat dugu oso garbia, hau da, herrigintza proiektua»

2011/07/13
Nork
«Proiektu bat dugu oso garbia, hau da, herrigintza proiektua»

Gregorio Iraola (Albiztur, 1965) da Albizturko alkatea. Lehenengo aldiz hartu du kargu publiko bat. Aralar alderditik aurkeztu da, independente moduan. Albizturren herri zerrendak aurkeztu izan dira. Zuek Aralar bezala aurkeztu zarete. Gai honetan bi puntu daude argitu behar direnak. Alde batetik, herri plataforma erregistratu ahal izateko epe bat dagoela. Epe horretatik aurrera, alderdi politikoa behar du izan. Zerrenda osatu ezinik egon ginen, eta azkeneko unean osatu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Albiztur, Politika | 2 Iruzkinak »

Jose Luis Korta, Kultur Asteari amaiera emateko

2011/05/30
Nork

Kultur Asteari  amaiera emateko, asteazkenean, Jose Luis Korta arraun entrenatzaile oriotarra izango da Albizturren. Saioa 19:30ean hasiko da eta berarekin hitz aspertu bat egiteko aukera izango da, tartean arraunari eta telebista munduari buruz.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Albiztur, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]