Herriarteko Pilota Txapelketan final zortzirenetako neurketak jokatzen ari dira eskualdeko hiru herri. Bidegoian eta Albiztur aurretik doaz kanporaketan, eta Alegia, berriz, atzetik. Asteburuan jokatuko dituzte itzuliko partidak. Bidegoianek 3-0 irabazi zion Lasarteri eta ia ziurra du kanporaketa gainditzea. Kadeteetan 22-5, jubeniletan 22-9, eta nagusietan 22-14 irabazi zuten. Luis Galarraga taldeko arduradunak dioenez, «hiru partidak irabazteaz [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, Alegia, Bidegoian, Herriarteko Pilota Txapelketa, Kirola, pilota
Bidalita Albiztur, Alegia, Bidegoian, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Aste Kulturalaren baitan bideo emanaldia izango da bihar, 10:00etan, udaletxeko hitzaldien aretoan. Bideo honetan eguneko zentrora joaten diren adineko eta ezinduek iragana eta egungo errealitatea azalduko dute, beraien ingurunean bizitzen mantentzeak duen garrantzia azpimarratuz.
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, aste kulturala, bideo emanaldia
Bidalita Albiztur, Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Haurreskolan ate irekiera egingo dute maiatzaren 3an. 15:00etatik 17:00ak ingurura, hitzaldi txiki bat emango da, antolaketa eta irudiekin. 2010 eta 2011 urteetan guraso izan diren edo izango direnentzat da, eta inskripzioak maiatzaren 2tik 13ra egin beharko dira. Hala ere, ikusi nahi duenak, posible izango du asteazken eta ostiral arratsaldetan 16:00etatik 19:00etara.
Irakurri gehiago
Bidalita Albiztur, Gizartea, Hezkuntza, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Iragana eta oraina bideoaren emanaldia «zoragarria» izan zela azaldu dute Saiaz Mankomunitateko gizarte zerbitzuetatik. Albiztur, Bidegoian, Beizama eta Errezilgo adinekoen egunerokotasuna azaltzen da bertan. Emanaldian «adineko denek parte hartu zuten eta beraien burua bertan ikusteak poza eman zien», azaldu dute, eta gaineratu: «Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik etorritako politikari eta teknikariek ere eskertu zuten bideoa».
Irakurri gehiago
Etiketak:'Iragana eta oraina', adinekoak, albiztur, Bidegoian, gizartea, Saiaz Mankomunitatea
Bidalita Albiztur, Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Landa eremuan adinekoen egunerokotasuna nolakoa den erakusteko, bideo bat grabatu dute Saiaz Mankomunitateko gizarte zerbitzuek bultzatuta. Bidegoian, Albiztur, Errezil eta Beizama herriak hartzen ditu mankomunitateak. Bihar egingo dute bideoaren lehenengo emanaldia, Bidegoiango Iriarte jauregian. Emanaldia itxia izango da: bertan izango dira grabaketan azaltzen direnak, gizarte zerbitzuetako langileak, udal ordezkariak eta Foru Aldundiko teknikariak. Aurrerago eskoletan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:'Iragana eta oraina', adinekoak, albiztur, Bidegoian, eguneko zentroa, gizarte zerbitzuak, gizartea, grabaketa, Saiaz Mankomunitatea
Bidalita Albiztur, Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Bigarren herri batzarra egingo dute ostiralean, hilak 18, Albizturren, udal hauteskundeetarako zerrenda osatzeko. Bilera 21:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Lehenengo bileran ez zuen inork izena eman.
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, hauteskunde zerrenda, politika
Bidalita Albiztur, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Herri batzarra egingo dute bihar, hilak 25, Albizturren, 21:00etan udaletxean. Bertan azken lau urte hauen balantzea egingo dute udaleko kideek. Bestalde, hurrengo udal hauteskundeetara aurkezteko asmoa duten herritarrek izena emateko aukera izango dute. Aurrerago beste bilera bat egingo dute zerrenda osatzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Albiztur, Politika | Ez dago iruzkinik »
Euskal Herriko Mus Txapelketaren kanporaketa jokatuko dute gaur Albizturren. Herriko Ostatuan egingo da lehiaketa, 22:00etan hasita. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu eta izena lehiaketa hasi aurretik eman daiteke. Irabazleek ardo botilak jasoko dituzte sari bezala eta Gipuzkoako finalerako sailkatuko dira. Finala Seguran jokatuko da hilaren 23an, Elorri elkartean.
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, Euskal Herriko Mus Txapelketa
Bidalita Aisia, Albiztur | Ez dago iruzkinik »
Albizturrek webgune berria du. Tolomendi elkartearen laguntzarekin egokitu du eta aurrerantzean udalarekin egin beharreko izapide guztiak bertatik bideratzeko aukera emango du www.albiztur.com helbidean. Brixi Arrue alkateak azaltzen duenez, «aurreko webgunea zaharkituta zegoen eta gainera aldatu beharra zegoen. Orain udalari egindako eskaerak egin ahal izango dira udaletxera joan gabe». Alkateak gaineratu duenez, «informazioa ere eskuragarri izango da [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, webgunea
Bidalita Albiztur, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Egun hauetan prestaketak burutu ondoren, bihar goizean Albizturko Herri Ostatuko kudeatzaile berriek ateak irekiko dituzte. Aimar Martinez eta Tamara Larrea dira ostatuaz arduratuko direnak. 11:00etatik aurrera zenbait pintxo banatuko dituzte herritarren artean eta 13:00etatik aurrera menua ematen hasiko dira. Herri Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera zuen Albizturko Udalak eta Aimar Martinezi ematea erabaki zuen. Tamara Larrea [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Albztur, gizartea, Herri Ostatua, ostalaritza
Bidalita Albiztur, Gizartea | Ez dago iruzkinik »