Alegia

Alegiako Udalak eta eskolak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute

2012/01/24
Nork
Alegiako Udalak eta eskolak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute

Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta ikastetxeak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute. Tolosaldea Sahararekin elkartearekin batera urtero egiten dute janari bilketa, baina azken urteetan jendearen ekarpena beherantz joan dela ikusita, ekimena indartu nahi dute. Udal ordezkariekin batera, gizarte zerbitzuetako langilea eta ikastetxeko irakaslea elkartu dira. Saharar herriarekiko elkartasuna lortzeko, herritarrei deia luzatu nahi diete. Bakoitzak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Maxux Arsuagaren margolanak jarri dituzte

2012/01/18
Nork

Alegiako Jubilatuen tabernak  Sara Gomez amezketarraren argazkiak, Maxux Arsuaga anoetarraren margolanengatik aldatu ditu. Larunbatean jarri zituzten koadroak, eta otsailaren 13a bitartean egongo dira Jubilatuen tabernan zintzilik. Duela hamar urte hasi zen Maxux Arsuaga margotzen, eta bigarren aldiz jarri ditu bere lanak ikusgai. Margotzea «gustuko» duela azaldu du, eta «ia lan guztiak olio pinturarekin margotzen ditut». [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jubilatuen tabernako zenbaki saritua 907 da

2012/01/17
Nork

Alegiako Jubilatuen tabernak ostiralean egin zuen Gabonetako saskiaren zozketa. Zenbaki saritua 907a izan da. Jubilatuen tabernara gerturatu beharko du txartela duenak.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia, Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Muñoa eta Lizarralderekin bertso afaria, bihar

2012/01/12
Nork

Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertsozale taldeak bertso afaria antolatu du. Bihar, hilak 13, izango da, eta Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariak izango dira. Apuntatzeko zerrendak herriko tabernetan jarri dituzte, eta izena bihar azken momentura arte eman ahalko da. Afaria 10 euro inguru kostako da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Alegia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartearen batzar nagusia, gaur

2012/01/10
Nork

Urte hasiera guztietan egin ohi duen legez, urteko batzar nagusia egingo du Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak. Gaur, hilak 10, herriko kultur etxean izango da, eta bi deialdi luzatu dituzte. Lehen deialdia 20:00etan izango da, eta bigarrena 21:00etan. 2011. urtean Elkarteko bi abesbatzek –Txintxarri Txikik eta Txintxarrik– egin dituzten ekitaldiak, eta diru kontuak aztertuko dira, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Etorkinek euskara doan ikasteko aukera izango dute

2012/01/04
Nork
Etorkinek euskara doan ikasteko aukera izango dute

Alegian bizi diren etorkinek euskara doan ikasteko aukera izango dute, herrian bertan. Alegiako Udalak gizarte zerbitzuen laguntzarekin batera, euskara ikasteko  eta alfabetatzeko eskolak antolatu ditu. Otsailetik maiatzera izango dira, eta esperientzia pilotu bezala baliatuko dute lehen ekimen hau. Eskolak otsailean hasiko dituzte, eta etorkinek izena hilaren 13a baino lehen eman beharko dute, kultur etxean edo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Euskara, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eibar eta Intxurre lagun artean

2012/01/03
Nork

Urteari amaiera emateko, larunbat goizean, lagunarteko futbol partida jokatu zuten Alegiako Elorri futbol zelaian. Intxurrek, Bigarren B mailan jokatzen duen Eibar taldea hartu zuen etxean. Ezin hobeto moldatu ziren bi taldeak zelaian, eta partidako emaitza izan zen gutxienekoa. Ondoren, lagun artean bazkari ederra egin zuten bi taldeetako kideek.

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Futbola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ikusle asko izan da X. Pilota Topaketako finaletan

2012/01/03
Nork

Gabonetako X. Pilota Topaketako finalak ostiralean izan ziren Alegiako pilotalekuan. Harmailak jendez bete ziren finaleko bost partidak ikusteko, eta «giro oso ona» izan zela adierazi dute antolatzaileek. 92 pilotarik abiatu zuten txapelketa, eta horietatik 20 iritsi dira finalera. Ikusmin handia sortu zuten finaleko partidek. Aurrebenjaminen partida izan zen orekatuena. Hamaikanako berdinketaren ostean, Adur Irastorza eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako X. Pilota Topaketako biharko finalak erabakita daude

2011/12/29
Nork

Asteartean eta asteazkenean jokatu zituzten binakako pilota partidak, eta erabakita geratu dira finalera pasa diren bikoteen izenak. Finaleko partidak bihar, hilak 30, jokatu dituzte, 16:00etatik aurrera. Aurre-benjaminen mailan, finalera iritsi dira Joseba Rojas eta Aiur Benaventek osatzen duen bikoa, eta Adur Irastorza eta Jon Mikel Artolak osatzen dutena.  Benjaminetan, aldiz, Iker Zubeldia eta Peru Azurtzak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Eibarren aurka jokatuko dute Intxurrekoek, Alegian

2011/12/29
Nork
Eibarren aurka jokatuko dute Intxurrekoek, Alegian

Alegiako Intxurre futbol taldeko jokalariek Bigarren B mailako Eibar futbol taldearen aurka jokatuko dute partida. Etzi, hilak 31, Urte Zahar egunean izango da, Alegiako Elorri futbol zelaian. Eibartarrak Alegiara etorriko dira, eta 11:00etan emango zaio hasiera futbol partidari. Gabon egun hauetako atseden egunak aprobetxatuko dituzte lagunarteko partida jokatzeko.     Entrenatzaileak, adiskide Manix Mandiola Eibarko entrenatzailea [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Futbola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 30 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 31 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]