Alegia

Intxurre elkartekoen partidak asteburuan

2011/02/11
Nork

Intxurreko jubenil mailako pilotariek Euskal Ligaren baitan Amurrion jokatuko dute partida igandean, hilak 13, 11:30ean. Bestalde Udaberri txapelketako partidak izango dira gaur ostirala Ikaztegietan eta Alegian 19:00etan eta Altzon bihar larunbata 16:30ean.

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Herri kiroletan trebatu dira San Juan eskolakoak

2011/02/08
Nork
Herri kiroletan trebatu dira San Juan eskolakoak

Alegiako San Juan eskolako  haurrek herri kiroletan trebatzeko aukera izan dute orain gutxi. Hezkuntzako egitasmo baten bitartez Herri Kirolen euskal federazioarekin harremanetan jarri zen eskola eta ostiralean izan zuten teknikari baten bisita. Elorri frontoian aritu ziren LH 3. eta 4. mailakoak herri kirolekin lotura duten hainbat joko eginez. Jolastokiko jokoak berrituta San Juan eskolako guraso batzuk elkartu zen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Alegiako San Juan eskolakoak Agate Deuna bezperako koplak abesten

2011/02/04
Nork

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Alegia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Aralar institutuak Eskolako Agenda 21eko konpromisoa sinatu du

2011/02/04
Nork
Aralar institutuak Eskolako Agenda 21eko konpromisoa sinatu du

Alegiako Aralar institutuak Eskolako Agenda 21eko konpromisoa sinatu du, udalaren babesarekin, gaur kultur etxean egindako ekitaldian. Institututik azaldu dutenez, “Agenda 21 proiektuaren eskutik iraunkortasunaren alde lan egin nahi dugu”. Ikasleen lanetik eta hausnarketetatik sortzen diren ekarpenak aintzat hartzeko prestutasuna azaldu du udalak. Modu horretara, ikasleek ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen-kalitatean eragina duten faktorek aztertzeko, erabakiak hartzeko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Berria Txapelketatik kanpo geratu da Intxurre tanto kopuruengatik

2011/02/02
Nork

Ez du lortu Intxurre pilota elkarteak Berria Txapelketan aurrera egitea. Alegiako Elorri frontoian jokatutako norgehiagokan Zornotzako Lagun Onak elkartearen aurka galdu zuen tanto kopuruengatik. Hiru partidetatik bi irabazi bazituen ere, kadete eta jubenil mailan, tanto kopuruak kontuan hartuta 49-55 galdu zuten Alegialdekoek. Kadete mailan 22-21 irabazi zuten Larrea-Mujika bikoteak Iturbe-Rekagorriri. Jubeniletan 22-12 gailendu ziren Artola-Murua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak iazko urtearen balantze “baikorra” egin du

2011/02/02
Nork

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzar nagusia egin berri du. Azken urtean egindako jardueren balantzea egin zuten bazkideek eta urte berrirako aurreikuspenak aurkeztu zituzten. Helduen abesbatzaren 50. urteurrena izan zen hizpide nagusia. Urteurreneko ekitaldien balantze «baikorra» egin zuten. Atera duten ondorioetako bat abesbatzak «herriarengana gehiago hurbiltzeko urrats sendoa» eman duela da. Koru musika zenbait sektorerengana [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Santa eskean kantari ateratzeko deia egin du Txintxarri Abesbatzak

2011/01/31
Nork

Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzak eta Zazpi Astoren Gainean Bertso Taldea santa eskean kalean kantari ibiliko dira aurten ere Agate Deunaren bezperan. Koplak eta Siziliako martiriari eskainitako doinuak uztartuko dituzte bertsolariek eta kantariek, kalez kale egingo duten ibilaldian. Herritar guztiei dei egiten diete eurekin batera santa eskean ibil daitezen. Datorren ostiralean, otsailaren 4an santa-eske [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Intxurre Zornotzaren aurka ariko da igandean Berria Txapelketan

2011/01/27
Nork
Intxurre Zornotzaren aurka ariko da igandean Berria Txapelketan

Intxurre Pilota Eskolak Berria Txapelketako kanporaketa izango du igandean, Alegian. Usurbilen aurka lortu zuen txapelketan parte hartzeko txartela eta orain Zornotzako Lagun Onak elkartekoei aurre egin beharko dio. Elorri frontoian 17:00etan hasiko da neurketa eta hiru partida jokatuko dira: kadeteak, jubenilak eta nagusiak. Intxurretik kadete mailan Larrea eta Mujika ariko dira, jubenil mailan Artola eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

«Lurretik ateratzen dutena ez da nahikoa bizitzeko»

2011/01/24
Nork
«Lurretik ateratzen dutena ez da nahikoa bizitzeko»

Joseba Llamas (Alegia, 1963) misiolari klaretiarra da Bolivian, Proclade gobernuz kanpoko elkarteak dituen proiektuak bideratzen. Etxera aste batzuetarako itzuli da, etxekoak ikusi, ahal den dirua lortu proiektuentzat eta sentsibilizazioa egiteko. Hain justu, hilaren 25an hitzaldia emango du jaioterrian, Alegian, 19:30ean kultur etxean. Ipar Potosiarekin bat izenburua du solasaldiak. Alegiako Udalak dirua ematen du klaretiarrek duten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzarra du hilaren 25ean

2011/01/19
Nork

Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzar nagusia egitekoa zuen hilaren 18an, baina astebetez atzeratu da, eta honenbestez, urtarrilaren 25ean egingo da Alegiako kultur etxean. Lehen deialdia 20:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 21:00etan. 2010. urtean elkarteak izan duen jardunaren balantzea egingo da batzarrean. Hasteko, pasa den urtean egin ziren ekitaldi eta kantu emanaldien berri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 29 segundo · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso