Alegiako Gaztetxeak aurten 24. urteurrena ospatuko du larunbatean, eta egun batera mugatu dute ospakizuna. Egun osoko festa antolatu dute, eta 14:00etan babarrun jatea egingo dute. Ondoren, nahi duenak mus txapelketan parte hartzeko aukera izango du. 19:00etan Manillares taldeak arratsaldeko pasea egingo du. 20:00etan, berriz, eta ohiturak ez galtzeko, zahagiardoa egingo dute. 22:00etatik aurrera musika izango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, festa, gaztetxea, gizartea, Urteurrena
Bidalita Alegia, Festak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Udazken Kulturala azken ondarrera iristen ari da. Azaroko lehen egunetatik ekitaldiz betetako asteak izan dituzte alegiarrek. Azkenetarikoa igande eguerdian izan zuten. Loreto Aramendi organo jolearen kontzertua entzuteko aukera izan zuten elizan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, kontzertua, Kultura, musika
Bidalita Aisia, Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzak Eguberrietako emanaldiaren prestakizunetan murgilduta daude. Datorren hilaren 17an, arratsaldez egingo dute aurtengo Gabonetako kontzertua, ohi baino astebete lehenago izango da. Emanaldiaren amaieran, eta urteroko ohiturari jarraituz, Haendelen Alleluia kantatuko du Txintxarri abesbatzak. Aurten ere, musikagile alemaniarraren obra handi hori eskainiko dute. Obra hori abesteko, ordea, Txintxarri abesbatzan kantari ibilitakoak elkartu [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, kontzertua, Kultura, musika, Txintxarri Abesbatza
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertso eskolak atea zabalik ditu edonorentzat. Asteartetan hasi dira elkartzen Intxurre Elkartean, 20:30ean. Irekita dago lagunen artean elkartu, eta bertsoak, bertsotan eta bertsoekin ikasi nahi duen jende guztiarentzat. Animatzen den edonor harremanetan jarri daiteke, edo bertso eskola egunean bertara azaldu. Bertsozale asko mugitzen da batera eta bestera Gpuntuko saioetara joateko. Horien [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, bertsolaritza, euskara, gizartea, Kultura
Bidalita Aisia, Alegia, Euskara, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Gazte Asanbladak hilaren 17an, larunbatean, ospatuko du Gaztetxearen urteurrena. Aurten urteurreneko egitaraua egun batera mugatu dute. Gazte Asanbladak babarrun jatea prestatuko du, eta txartelak jada betiko lekuetan jarri dituzte salgai. Txartelak erosteko azken eguna hilaren 13a, asteartea, izango da. Gauean berriz, herriko taldea den Manillares Iturriagaren kontzertua izango da Gaztetxean.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, gaztetxea, Urteurrena
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Igandean, hilaren 4ean, Alegian Dantzari Txikien eguna ospatuko dute. Alegiako Sutarri Dantza Taldeak antolatzen du, udalaren laguntzarekin. Altzo, Andoain, Anoeta, Irura, Lizartza, Tolosa, Urnieta eta Amasa-Villabona herrietako dantzariak izango dira Alegiakoez gain. 250 dantzari inguru izango dira. Goizeko 10:00etan eskolako jolaslekuan elkartuko dira dantzari guztiak. 10:30ean, kalejira egingo dute Larraitz auzoan zehar. Bertako plazan, herri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, dantzari txiki eguna, gizartea, Kultura, Sutarri dantza taldea
Bidalita Aisia, Alegia, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Finlandiatik etorri dira hiru irakasle Alegiako ikastetxera. Helsinkiko eskola publikoko hiru irakasle dira, eta Alegiako irakasleekin elkartu dira. Ezaugarri berdintsuak dituzten eskolak dira biak, eta elkar lanean hasi nahi dute. Atzo, Alegiako udaletxean harrera egin zieten. Udal ordezkariek, udalak eta eskolak elkarlanerako dituzten proiektuak zeintzuk diren ere kontatu zizkieten. Genero indarkeriaren aurkako gaia jorratuko dute [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, gizartea, Helsinki, hezkuntza, udala
Bidalita Alegia, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Alegiako kultur astearen baitan, asteazkenean, 19:30ean, Julian Bereziartua medikuaren hitzaldia izango da. Gaitz arrunten inguruan hitz egingo du kultur etxean. Ostegunean, berriz, ordu eta leku berean, Gipuzkoaren sorrera hitzaldia izango da Nabarralde taldearen eskutik.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, hitzaldiak, Kultura
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Hitzaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Amaitu da aurtengo Gipuzkoako Kantu Txapelketa. Igandean izan zen finala Donostian, eta hiru sari alegiarrek eskuratu dituzte. Bikoteka Nora Salvador eta Marta Olea izan ziren onenak, Izana, dena, geroa abestiarekin. Taldearen saria, Alegiako Keiran taldearentzat izan zen, eta sormen lanaren saria ere, Keiran taldekoen Arnasten abestiarentzat izan zen. Bakarkako lehen saria, berriz, Jon Anza donostiarrak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Alegia, Gizartea, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Bertsolari txapelketako finalerako sarrerak salgai jarri dituzte Alegiako Jubilatuen tabernan. Finalera joateko, herriko bertso eskolak autobusa antolatu du, eta bertan eros daitezke joan-etorriko txartelak. Helduek 10 euro, eta 16 urtez azpikoek 5 euro ordaindu beharko dute autobusa. Sarrerak eta txartelak erosteko azken aukera datorren astea izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, bertsolaritza, euskara, gpuntua, Kultura
Bidalita Aisia, Alegia, Bertsolaritza, Euskara, Gizartea, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »