Alegialdeko Hitza » Altzo

Etxebizitza tasatuak egin nahi ditu udalak, eta izena emateko deia egin du
Hamabi etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, Altzon. Altzoko Udalak urtarrilaren 31ean egindako Osoko Bilkuran, Altzo Muñon eraikiko diren etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza arautzailea onartu zuen.

Altzo Muñoko etxeen ondoko zelaian egingo dira

Hamabi etxebizitza tasaturen jabe izan daitezkeen interesatuen lehenengo zerrenda osatua du Altzoko Udalak. Zerrenda horretan izena emana dutenek, lehentasuna izango dute. Hala ere, udal ordezkariek, bigarren zerrenda bat osatu nahi dute, baina hala eta guztiz ere, interesa dutenei izena emateko deia luzatzea erabaki dute. Kepa Uzkudun hirigintza zinegotziak azaldu du, «lehenengo zerrendaren itxaron zerrenda gisa erabiliko dugu. Hamabi lagunek eman zuten izena, baina bateren bat atzera botatzeko arriskua ere egon daiteke».

Halaber, osoko bilkuran onartutako ordenantza hogeita hamar eguneko epean jendaurreko erakusketan jarrita egongo da. Interesatuek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten.

Honenbestez, eta hilaren 29a arte etxebizitza tasatuetan interesa dutenek izena emateko aukera izango dute. Altzotarrei eta altzotarrak ez direnei egiten diete izena emateko deia, hau da, Altzon eraikiko diren etxebizitza tasatuetan interesa duen edonork izango du aukera. Udaletxean eman beharko dute izena: bertara bulego orduetan joanez edo 943 65 24 13 telefono zenbakira deituz.

Onartu berri duten udal ordenantzan, lehentasuna altzotarrek izango dute edota lotura izan dutenek, baina ondoren eskualdekoek izango lukete lehentasuna.

Aurreko legealdian ia onartuta utzi zituzten herriko arauak. Bilduko hautetsiek, udaletxera sartu eta hilabete gutxira azken onarpena eman zieten. Udalak hitz egin du lur jabeekin, eta «ados agertu da etxebizitzak herritarren beharrak beteko dituztelako», nabarmendu du Uzkudunek. Bi lur sail daude araututa elizaren azpiko aldeko lurretan, Altzo Muñoko etxeen jarraipena izango dira. Arauen arabera, etxebizitza tasatuez gain, libreak egitea ere aurreikusten da.

Herriaren beharretara

Kepa Uzkudun zinegotziak dio: «Maileguak ez dituzte erraz ematen, baina espero dugu arazorik ez izatea. Eta herritarrei  animatzeko deia luzatu nahi diegu».

Herritarrei zerbitzua eman nahi die, «etxebizitzak ez ditugu egiteagatik egin nahi. Herritarrei herrian bertan etxea izateko aukera eskaini nahi diegu», gaineratu du Uzkudunek.

Etxebizitza tasatuen salneurria 200.000 euro ingurukoa izango da, eta garaje itxia barne izango dute. Hau udalak zehaztu du, eta eraikitzaile enpresaren bat  sartzeko modukoa delakoan daude. Etxebizitzen neurria eta lekua zehaztu gabe daude oraindik: «arauetan bi lur sail daude araututa, eta zein zatitan egin, hori lur jabeak erabaki beharko du eraikitzaile enpresarekin batera».

Proiektua aurrera atera dadin, udala laguntzeko dagoela gaineratu du. Bi aldeek, sei hilabeteko epea izango dute erabakiak behar bezala hartu daitezen.

Hala ere, hamabi etxebizitzek: sarrera, sukaldea, egongela, bi komun, hiru logela eta balkoia izango lituzkete. Eta baita garaje itxia ere.

Altzoko Gabonetako Saskia banatu dute
Altzoko Udalaren Gabonetako saskia

Altzoko Udalak, urtero bezala herritarren artean Gabonetako saski ederra zozketatu du. Etxe guztietara bidaltzen dute zenbaki bat, eta 2011. urteko abenduaren 23an egin zen zozketa.

2011ko Gabonetako saskia, Sarobe baserrikoei tokatu zitzaien, eta saria jasotzera bertako semea den David Iraola joan zen.

«Espainiako Txapelketa da nire aurtengo helburua»
Maddi Amiano, Judoka

Altzoko gaztea 8 urte besterik ez zituela hasi zen judoan; harrezkero sari asko irabazi ditu, eta orain gutxi bere kirol ibilbide oparoarengatik saria eman diote. Tolosan egindako XIV. Elkartasun Krosean lortu du azken saria Maddi Amianok (Altzo, 1993).  Sari berezia da, kirol ibilbideagatik emandakoa baita. Izan ere, 10 urtez judoan egindako kirol ibilbideagatik saritu dute. Gasteiz eta Altzo artean dabil azken hilabeteetan ikasketak eta judoa uztartuz, denboraldi berrirako prestaketan ari den bitartean.

Maddi Amiano

Beste sari bat duzu eskuartean, urteari amaiera emateko sari polita, ezta?

San Silvestre krosean eman zidaten Samaniego eta Orixe ikastetxeek nire kirol ibilbideagatik. Eta oso pozik jaso ere, espero ez nuen saria izan da eta. Zortzi urte nituenetik egiten dut judoa, gustuko kirola dut eta polita da egindako lana aitortzea.

2012. urteko denboraldiari begira egongo zara. Zeintzuk dira zure helburuak aurtengoan?

Aurten lesio luze batetik nator eta gogotsu nago. Espainiako Txapelketan egotea da helburu nagusia. Horretarako, urtarrilean jokatuko den Gipuzkoakoa irabazi beharko nuke lehenengo eta gero, otsailean Euskadiko Txapelketan ere garaipena lortu beharko nuke. Maiatzean jokatuko da Espainiakoa. Hemen irabaziz gero, Europako ateak irekiko zaizkit, baina Espainiakoan lehenengo postua lortzea zaila izango da. Judoka onak baitaude estatuan.

10 urte daramatzazu judoan, zenbat sari lortu dituzu urte hauetan?

Hogeitik gora sari ditut etxean. 2006. urtean Espainiako Txapelketan banakakoan eta binakakoan irabazi nuen. Sari horiek ate asko ireki zizkidaten. Harrezkero, lau aldiz izan naiz Espainiako Txapelketan. 2009. urtean brontzea lortu nuen, eta ni baino maila bat altuagokoen aurka lehiatu nintzela nabarmendu behar da.

Gerriko beltza zara, judoan gorengo maila.

16 urte betetzean azterketa egiteko aukera dago eta gainditu nuen.  Gerriko beltzarekin lehiatzen dut orain.

Ikasketak direla-eta Gasteizen zaude orain, nola antolatzen dituzu entrenamenduak?

Astean 5-6 ordu entrenatzen ditut. Gasteizen bi egunez eta Tolosan betiko entrenatzailearekin ostiraletan. Horrez gain, ostiraletan Amezketako umeak entrenatzen ditut, 38 umeko bi talde ditut.

Kirolarekin lotutako ikasketak aukeratu dituzu…

Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien fakultatean ikasten hasi naiz, hauxe dut lehen urtea. Argi nuen, kirolarekin zerikusia zuen zerbait ikasi nahi nuela. Judotik bakarrik bizitzea ia ezinezkoa da eta ateak ireki behar dira.

Nola ikusten duzu judoka moduan zure etorkizuna?

Judotik bizitzeko hoberenen artean egon behar da eta dedikazio osoa ekaini, gainera. Ziurrenik aurtengoa izango da nire azken urtean txapelketetan. Datorren urtean junior maila atzean utzi eta 48 kiloz gorakoetan aritu beharko nuke, orain arte 44 kilo azpikoan lehiatu dut-eta. Hala ere, urteak berak esango dit noraino iritsiko naizen. Pixkanaka gutxituz goaz eta geratuko direnak onenak dira.

Emakume askok praktikatzen al du judoa?

Neska askok praktikatzen dugu judoa, esaterako, Tolosan neska gehiago gara entrenamenduetan. Hori bai, lehian gutxiago garela esan behar da.

8 urte besterik ez zenituela hasi zinen judoa egiten. Zergatik aukeratu zenuen kirol hori?

Denek egiten didate galdera bera, nire anaia txikitan oso mugitua zen eta medikuren batek gomendatu zion. Ni ere bere aitzakian hasi nintzen eta oso gustukoa dudan kirola da. Kirol bortitza dela dirudi, baina ez da horrela. Jendeak karatearekin nahasten du eta judoan giltzak egitea da kontua, behin ere ez da aurkaria jipoitzen.

Gabonetako Topaketan 92 pilotari zuriz jantzi dira
Hasi da X. Gabonetako Pilota Topaketa, eta 92 pilotarik zuriz jantzita ekin diote. Neska eta mutil, atzo jokatu zituzten lehen partidak, eta azken sailkapen partidak gaur jokatuko dituzte. Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako frontoietan banatu dituzte partidak, adinaren arabera. Intxurre pilota eskolak antolatu du, eta finaleko partidak, hilaren 30ean, ostiralean jokatuko dituzte. Aurten, Alegiako frontoian izango dira, eta 16:00etan hasiko dira.

Topaketa hauetan, pilota eskolaz kanpoko ikasleek ere izena eman dezakete, eta antolatzaileek egin dituzte bikoteak. Orekatuak izaten saiatu dira.

Benjamin-aurrekoak, 2004 eta 2005 urteetan jaioak; Benjaminak, 2002 eta 2003 urteetakoak; Alebinak, 2000 eta 2001. urteetan jaioak; infantilak, 1998 eta 1999 urteetan jaioak eta kadeteak 1996 eta 1997 urteetakoak dira. Pilotari guztiek pilota goxoekin jokatuko dituzte partidak, eta ez dute esku-babesik behar.

Atzo, Gabonetako Topaketei hasiera eman aurretik, ordea, parte hartzaile guztiekin argazkia atera zuten. Familiako argazkiarekin, iaz bezala, egutegia egingo dute.

Maila bakoitzeko lehen bi sailkatuez gain, parte hartu duten pilotari guztiek izango dute saria, eta merienda, ostiralean. Pilotari profesionalak eta afizionatuak izango dira gaztetxoei sariak banatzen.

Asteartean hasiko da Gabonetako Pilota Topaketa
Asteartean, hilak 27, hasiko da Gabonetako X. Pilota Topaketa. Sailkapen partidak asteartean eta asteazkenean jokatuko dituzte, eta finalak hilaren 30ean izango dira, Alegian. Topaketa Intxurre pilota eskolak antolatzen du, Alegia, Altzo, Ikaztegieta, eta Amezketako guraso elkarteekin batera. Lehendabiziko egunean, hilaren 27an, 16:00etan hasiko dira partidak Alegiako frontoian, baina antolatzaileek partaideei 15:30ean eta zuriz jantzita azaltzeko deia egiten diete, horrela, txapelketako egutegia banatu, eta argazkia ateratzeko. Argazkia atera eta gero pilotari bakoitzak dagokion frontoira joan beharko du. Txapelketa «pilota goxoekin» jokatuko dutela argitu dute, hau da, partaideek ez dutela esku babesik beharko. Bost mailatan ariko dira: benjamin aurrekoak eta kadeteak, benjaminak, alebinak, infantilak, eta kadeteak.

Bikote zerrenda eta partiden egutegia hemen.

Egitaraua

Sailkapen partidak abenduaren 27 eta 28an :

Alegia. Benjamin aurrekoen eta kadeteen partidak 16:00etatik aurrera.

Amezketa. Benjaminen partidak 16:00etan.

Altzo. Alebinak 16:00etan.

Ikaztegieta. Infantilen partidak 16:00etan. finalak abenduaren 30ean

Alegia. Finalak 16:00etan hasiko dira.

Oharra. Partidak 12 tantora izango dira.

Jubilatuen eguna ospatuko dute igandean
Altzoko Udalak Jubilatuen Eguna antolatu du. Hilaren 30ean, igandean, izango da. Besteak beste bazkaria izango dute, eta horretarako nahitaezkoa da izena ematea.

Udaletxean eman behar da izena, eta bihar, hilak 27, da horretarako azken eguna.  Udaletxera joanez, edo 943 65 24 13 telefono zenbakira deituz eman daiteke.

12:00etan Meza nagusia izango da, eta meza ostean Altzo Artea dantza taldeko dantzariek beraien emanaldia eskainiko diete. Era berean, erakusketa bat ikusteko aukera ere izango da. Kasu honetan, Nafarroako bidaiako argazkiak izango dira, eta udaletxeko behe solairuan jarri dituzte.

14:15ean bazkaltzeko eseriko dira. Bazkaria, Arandia jatetxean izango da, eta bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute bazkalostea. Mañukorta eta Zeberio bertsolariak izango dira, eta trikiti doinuak berriz, Ane eta Olatz herritarra eta alegiarra izango dira.

Elordi elkartean garagardoak dastatzeko aukera izango da
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Altzoko Elordi Elkarteak Garagardo dastaketa antolatu du. Larunbatean,  hilak 15, izango da, eta afarirako txartelak erosi egin beharko dira. Herritar guztiei irekitako jaia da antolatzen dutena, beraz, garagardoa gustuko duenak aukera polita du Altzon.

Elkartean bertan izango da, eta garagardo dastaketak 19:00etan irekiko ditu ateak. Lau bat garagardo ezberdin izango dira aukeran, eta 21:00ak bitartean probatzeko aukera izango da. Orduan, afaltzen geratzen direnak esertzeko ordua izango da. Afalduaz,  garagardoa edaten jarraituko dute.

Elordi elkarteko zuzendaritza batzordeak antolatzen du egun hau.

Haurren eta helduen menua

Afarirako txartelak erosteko azken eguna da gaurkoa. Haurren menua jan nahi duenak, 6 euro ordaindu beharko du txartela, eta helduen menuko txartelak 15 euro balio du.

Haurren menuan,  txikienek, saltxitxak, solomoa, gazta eta freskagarria izango dituzte. Helduek, berriz, saltxitxak, ukondoa patata purearekin, gazta eta nahi adina garagardo edateko aukera izango dute.

Nafarroa Oinezera joateko autobusa jarri dute
Igandean Tafallan izango den Nafarroa Oinezera joateko autobusa jarri dute. Irteera, 08:15ean Beartzaneko aparkalekutik aterako da. Izena udaletxean eman behar da, eta hilaren 13a izango da horretarako azken eguna. Helduek 10 euro, eta ikasleak eta langabezian daudenak 7 euro ordaindu beharko dute.

Autobus honetan Altzokoak eta Alegiakoak ere joan daitezke, eta izena bere herriko udaletxean eman beharko dute.

Tipulek eman die ongietorria Altzoko jaiei
Altzoko San Inazio jaiak hasi berri dira. Iragarri bezala 17:30ean bota dituzte festak iragarzeko suziriak, eta ondoren, saninazioei ongietorria emateko Tipul azaldu da plazan. Pertsonaia, hala ere, ez da bakarrik azaldu, atzean, kalejiran, herriko gazte eta haurrak zituen eta, festen dantza eginez. Plazan denak dantzan jarri eta gero, goxokiak banatu dituzte gateenen artean. 19:15ean elizan, herriko abesbatzaren emanaldia izango da, eta presoen aldeko elkarretaratzea eta gero, zikiro jatea izango da. Gauerditik aurrera Laiotz taldearekin gerria mugitzeko aukera izango da. Altzoko jaiak astelehenean bukatuko dira, eta egun hauetan izango diren ekitaldien berri izan nahi duenak, hemen topatuko du egitaraua, abuztuan jaiak ospatzen dituzten gainontzeko herrietakoekin batera.

Osasun Publikoa murriztearen aurkako ikurra jarriko da udaletxean
Hilaren 19an Altzo Udalak egin zuen plenoan bi erabaki hartu zituen.

Alde batetik, alkateak proposatu eta udalak aho batez erabaki zuen «Tolosaldeko Osasun Zerbitzu Publikoak murriztearen aurka» dagoela adierazteko ikurra udaletxeko balkoian jartzea erabaki zuen.

Bestetik, 2004an Landa Eremuko Emakumeen Batzordea (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak sustatutako lan taldea) sortu zen.

2010ean landa eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta bertan honako adierazpen hau adostu zen: «elkarteetan, nekazarien sindikatuetan, profesionalen elkarteetan, politikaren esparruan… eta azken finean, gizon-emakumeen etorkizuna erabakitzen den guneetan, gizonek eta emakumeek ez dutela baldintza beretan parte hartzen eta aurrerantzean hori horrela izan ez dadin aldarrikapena egiten da adierazpenean».

Altzoko Udalak ahoz batez adierazpen honetara atxikitzea erabaki zuen plenoan.