Amezketa

Dantza, kafea eta anis pixka bat

2012/02/20
Nork

Talai dantzaren ohiturarekin jarraitzen dute herriko gazteek. Gaur, atzo bezala, baserriz baserri dabiltza dantza eskainiz. Baserrikoek bere aldetik ere ematen dute: gastuei aurre egiteko dirua, jatekoa, kafea eta, noski, anis pixka bat, hotzari aurre egiteko. Talai dantzariek goiza Zugastibarrena baserrian hasi dute, Bedaiorako bidean. Ohitura ere horixe da: bertan gosaltzen dute; kafea, txokolatea eta tarta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Amezketa, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Amezketako udalbatzaren ohiko bilkura, hilaren 23an

Udalbatzak ohiko bilkura hilaren 23an, ostegunean, egingo du udaletxean. 20:00etan hasiko den batzarrean, besteak beste, ondorengo gaiak jorratu eta bozkatuko dituzte: Naturgas eta Union Fenosa Gas enpresen likidazioak, eta alkatearen ordainsariak

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketan eta Amezketan makil hotsak entzungo dira gaur

2012/02/19
Nork

Gerra garaian galdutako ohiturari irmo eusten diote Abaltzisketan eta Amezketan, eta batean zein bestean, baserriz baserri ariko dira gaur txantxoak eta talaiak euren dantzaren ordainetan mokadutxo ederrak hartuz. Abaltzisketan gaur ospatuko dituzte inauteriak. 08:00etan egiten dute hitzordua txantxoek baserrietako ibilbideari ekiteko. Zortzi dantzari, akordeoi jotzailea, saskia daramana eta nagusiak osatu ohi du taldea. Baserrira iritsi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Amezketa, Festak, Herriak | Ez dago iruzkinik »

Igandeko eta asteleheneko talai dantzan edonork parte har dezake

2012/02/15
Nork
Igandeko eta asteleheneko talai dantzan  edonork parte har dezake

Ohiturari jarraituz, Amezketan inauterietako igandean eta larunbatean talai dantza egiten dute. Auzoz auzo, baserriz baserri eta kalez kale animatzen dituzte bazterrak. Edonork parte har dezake, eta antolatzaileek herritarrei animatzeko deia egin diete. Aurten bereziki herriko neskei parte hartzeko joateko deia egiten diete: «Dantza oso erraza da. Hasi aurretik entsegu txiki bat egiten dugu eta horrekin [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amezketa, Gizartea, Inauteriak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gaur 14:00etan ohiko osoko bilkura egingo dute, Amezketan

2012/01/26
Nork

Amezketako udaletxean, gaur, 14:00etan  ohiko osoko bilkura egingo dute.  Abenduaren 29an eginiko ohiko bilkuraren akta agiria onartzea; alkatetzaren ebazpenen berri ematea; Kutxako Gobernu Organoan Udalen ordezkaritza eramango duen Kontseilari Orokorren izendapenerako agrupazioaren osaketa; Kutxako  Administrazio Kontseiluari buruzko mozioa; batzordeen informazioa eta galdera eta erreguak jorratuko dituzte.

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ibarra taldeko neskek hirugarren postua eskuratu dute 540 kilokoan

2012/01/24
Nork
Ibarra taldeko neskek hirugarren postua eskuratu dute 540 kilokoan

Amezketako pilotalekuan jokatu zen Euskadiko Sokatira Txapelketako laugarren saioa. Emakumezkoak eta gizonezkoak aritu ziren goma gainean sokan. Emakumezkoen 540 kiloko txapelketaren finala zegoen jokoan, eta Ibarra taldeak hirugarren postua eskuratu zuen. Hirugarren urtez jarraian, gasteiztarrek eraman dute txapela Arabara. Emakumeen 540 kiloko txapelketa irabazi zuten. Beste behin, Badaiotzekoek, tiraldi guztiak irabaziz, hiru talde aurkariak mendean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Kirola, Paperekoa, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Amezketan jokatuko da emakumeen 540 kiloko goma gaineko sokatira txapelketako finala

2012/01/18
Nork

Igandean, hilak 22, 11:30ean hasiko da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa. Emakumeak eta gizonak ari dira lehian. Emakumeak 540 kilotan ariko dira, eta finala jokatuko dute. Badaiotz, Bizindar, Sakana eta Ibarra taldeak ariko dira nor baino nor txapela eskuratu nahian. Gizonezkoek 640 kilotan parte hartuko dute, eta bigarren jardunaldia izango da Amezketako pilotalekuan jokatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amezketa, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Kilimanjaro mendian hasi du urte berria

2012/01/11
Nork
Kilimanjaro mendian hasi du urte berria

Luis Sagastume amezketarrak urte berriari ongi etorria Kilimanjaro mendian eman dio. Abenduaren 25ean atera zen etxetik, eta Keniarako bidea hartu zuen urtarrilaren 4ean etxera itzultzeko. Kilimanjaro mendiaz gain, Lava Tower tontorra ere zapaldu du. Hiru suediar eta Cyro Jorda valentziarra izan ditu bidelagun. Azken hau, Espainiako Eski ekipo nazionaleko entrenatzailea da, eta Aragon Aventuratik ezagutzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amezketa, Kirola, Mendia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Janari eta material bilketa egingo dute, Sahararako

2011/12/29
Nork

Tolosaldea Sahararekin elkarteak Sahara herriarekiko elkartasuna lortzea du helburu, eta  Amezketako Udalak bat egin du kanpainarekin. Materiala, udaletxearen sarreran utzi beharko da plastikozko poltsetan: arroza, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, olioa, azukrea, konpresak, pixoihalak,…   Eskola bat eraikitzen ari dira,  eta bertan 44 ikasle daude oraingoz; 120 ikaslerentzat izango du lekua. Dirua biltzeaz gain, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako Topaketan 92 pilotari zuriz jantzi dira

2011/12/28
Nork

Hasi da X. Gabonetako Pilota Topaketa, eta 92 pilotarik zuriz jantzita ekin diote. Neska eta mutil, atzo jokatu zituzten lehen partidak, eta azken sailkapen partidak gaur jokatuko dituzte. Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako frontoietan banatu dituzte partidak, adinaren arabera. Intxurre pilota eskolak antolatu du, eta finaleko partidak, hilaren 30ean, ostiralean jokatuko dituzte. Aurten, Alegiako frontoian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 34 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]