Alegialdeko Hitza » Amezketa

Dantza, kafea eta anis pixka bat
Talai dantzaren ohiturarekin jarraitzen dute herriko gazteek. Gaur, atzo bezala, baserriz baserri dabiltza dantza eskainiz. Baserrikoek bere aldetik ere ematen dute: gastuei aurre egiteko dirua, jatekoa, kafea eta, noski, anis pixka bat, hotzari aurre egiteko. Talai dantzariek goiza Zugastibarrena baserrian hasi dute, Bedaiorako bidean. Ohitura ere horixe da: bertan gosaltzen dute; kafea, txokolatea eta tarta zituzten prest. Ondoren, dantza pare bat egin baserri aurrean eta ondokoan, eta ekin diote bideari.

Bigarren geldialdia Berantetxeberria baserrian egin dute. Kafea, anisa ahaztu gabe, opilak, eta dantza pare bat eskaini dute, bat hasieran, eta bestea, joan aurretik. Gaur Bedaio inguruko baserriak egingo dituzte, behintzat izotzak uzten dizkienak, eta gero, atzo egin ez zituzten San Martin auzokoak bisitatuko dituzte.  Atzo bi talde osatu baziren ere, hau da, hamasei lagun eta bi trikitilari, gaurkoan zortzikotea eta trikitilaria ari dira goizpasa egiten. Bi emakume ere aritu dira talai dantza egiten aurten.

Dantzaren etorkizuna bermatuta dagoela dirudi. Izan ere, helduenek utzi diote dantza egiteari, atzetik gazte asko datozela ikusirik. Gaurko taldean, 17 eta 27 urte bitarteko dantzari eta trikitilariak dabiltza hotzari aurre eginez, eta hurrengo urtean ere ohiturarekin jarraitzeko asmoarekin. Kafea eta anisa ez zaie faltako, ezta bisitatzen dituzten baserrietako berotasuna ere.

Amezketako udalbatzaren ohiko bilkura, hilaren 23an
Udalbatzak ohiko bilkura hilaren 23an, ostegunean, egingo du udaletxean. 20:00etan hasiko den batzarrean, besteak beste, ondorengo gaiak jorratu eta bozkatuko dituzte: Naturgas eta Union Fenosa Gas enpresen likidazioak, eta alkatearen ordainsariak

Abaltzisketan eta Amezketan makil hotsak entzungo dira gaur
Gerra garaian galdutako ohiturari irmo eusten diote Abaltzisketan eta Amezketan, eta batean zein bestean, baserriz baserri ariko dira gaur txantxoak eta talaiak euren dantzaren ordainetan mokadutxo ederrak hartuz.

Abaltzisketan gaur ospatuko dituzte inauteriak. 08:00etan egiten dute hitzordua txantxoek baserrietako ibilbideari ekiteko. Zortzi dantzari, akordeoi jotzailea, saskia daramana eta nagusiak osatu ohi du taldea. Baserrira iritsi aurretik nagusiak adarra jotzen du iristear direla ohartarazteko. Erratza pasatzen dute dantza egin behar duten lekuan, eta ondoren makil dantza egiten dute. Amaitutakoan baserritarrek jatekoa eta edatekoa eskaintzen diete indarrak berritzeko. Goizean zehar, elizaren aurrean ere egingo dute dantza, eta ibilbidea amaitzean bazkaltzera joango dira. Txantxoak alkandora eta galtza zuriak, gorbata beltza, gerriko gorria eta bi zapi sorbaldan gurutzatuta janzten dira. Garai batean, baserrietan biltzen zutena ostatuan saldu eta diru horrekin bapo afaldu eta festak antolatzen zituzten.

Amezketan, gaur eta bihar

Bestalde, Amezketan gaur eta bihar izango dira talai dantzariak. Kasu honetan neska-mutilez osaturiko taldea mahoizko galtzekin, alkandora txuriz, gerriko eta txapela beltzez, abarkekin eta zapi koloretsuz jantzita irteten dira. Abaltzisketan erabili ohi duten doinu berarekin dantzatzen dute, baina euren kasuan, dantza arinagoa da.

Bai batean zein bestean, inauteriak heldu direla iragartzen duten makil hotsak izaten dira protagonista.

EGITARAUA

Abaltzisketa

Otsailak 19, igandea.

08:00: Dantzariak, bi mozorroak eta soinu-jotzailea elkartuko dira, eta Orendain aldean dauden baserriak zeharkatuko dituzte.

10:30: Elizaren aurrean Makil Txiki dantza eskainiko dute.

13:00: Makilen talaia zabalduko dute Txindokipean; mezatik ateratzen diren guztiei dantza egiten diete, eta ondoren, Larraitz aldeko baserrietara joko dute.

Amezketa

Otsailak 19, igandea.

08:00: Zazpi-Iturri elkartearen inguruan bildu, eta puska biltzen hasiko dira baserriz baserri. Bi talde ariko dira horrela: lehen taldekoek, Sakelatik abiatuta, Ugarten dantzatuko dute, eta Zubillaga auzora joango dira. Bigarren taldekoak, Petxunetik abiatuta, Zubillaga auzora joango dira dantzatzera. Zubillagako bidegurutzean, bi taldeak elkartuko dira eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Azken dantzak Ergonen egingo dituzte.

Otsailak 20, astelehena.

08:00: Plazan elkartuko dira, eta bi taldetan banatuta, Bedaio eta San Martin aldeko baserrietara joango dira. Lehen taldea Ugartetik Larreta baserrira joango da, eta bigarrena, berriz, Liola aldetik gerturatuko da Larreta baserrira. Bertan elkartuko dira dantzari guztiak, eta elkarrekin, inauterietako azken dantza saioa eskainiko dute.

Igandeko eta asteleheneko talai dantzan edonork parte har dezake
Ohiturari jarraituz, Amezketan inauterietako igandean eta larunbatean talai dantza egiten dute.

Amezketarrak Talai Dantzan

Auzoz auzo, baserriz baserri eta kalez kale animatzen dituzte bazterrak. Edonork parte har dezake, eta antolatzaileek herritarrei animatzeko deia egin diete. Aurten bereziki herriko neskei parte hartzeko joateko deia egiten diete: «Dantza oso erraza da. Hasi aurretik entsegu txiki bat egiten dugu eta horrekin nahikoa da».

Igandean eta astelehenean 08:00etan herriko plazan elkartuko dira. Entsegu txiki baten ostean, igandean, Ugarte eta Zubillaga auzoetan ibiliko dira, eta herrigunea ere pasako dute. Astelehenean, berriz, Bedaiora joango dira eta Amezketako baserrietatik pasako dira. 13:00ak aldera arteko saioak izango dira.

Gaur 14:00etan ohiko osoko bilkura egingo dute, Amezketan
Amezketako udaletxean, gaur, 14:00etan  ohiko osoko bilkura egingo dute.  Abenduaren 29an eginiko ohiko bilkuraren akta agiria onartzea; alkatetzaren ebazpenen berri ematea; Kutxako Gobernu Organoan Udalen ordezkaritza eramango duen Kontseilari Orokorren izendapenerako agrupazioaren osaketa; Kutxako  Administrazio Kontseiluari buruzko mozioa; batzordeen informazioa eta galdera eta erreguak jorratuko dituzte.

Ibarra taldeko neskek hirugarren postua eskuratu dute 540 kilokoan
Amezketako pilotalekuan jokatu zen Euskadiko Sokatira Txapelketako laugarren saioa. Emakumezkoak eta gizonezkoak aritu ziren goma gainean sokan. Emakumezkoen 540 kiloko txapelketaren finala zegoen jokoan, eta Ibarra taldeak hirugarren postua eskuratu zuen.

Hirugarren urtez jarraian, gasteiztarrek eraman dute txapela Arabara. Emakumeen 540 kiloko txapelketa irabazi zuten. Beste behin, Badaiotzekoek, tiraldi guztiak irabaziz, hiru talde aurkariak mendean hartzea lortu zuten. Txapelketako aurreko bi jardunaldietan bezalatsu gertatu zen, eta beraien atzetik, hurrenez hurren, Sakana, Ibarra eta Bizindar taldeak sailkatu ziren. Ibarrakoek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Gizonezkoei dagokienean, 640 kiloko bigarren eta sailkapen faseko azken jardunaldia jokatu zen. Amezketako pilotalekua, ez da ohiko plaza, eta pilota aldera batera utzita, goma gaineko sokatiralariekin ixura berria izan zuen bertaratutakoen gozamenerako .

Abadiño A sailkatu zen lehen postuan 8 puntuak eskuratuz. Jarraian, Sokarri eta Ibarra taldeak sailkatu ziren. Puntuazio orokorrari begiratuta, Abadiño A taldea doa lehen postuan, 18 punturekin. Ibarra taldeak bigarren postuan jarraitzen dio 15 punturekin, eta Sokarri taldea hirugarren postuan dago puntuazio berarekin.

Hauez gain, Amaiur, Abadiño B eta Basaburua-Imotz sailkatu dira finalerako. Aldiz, Zuraide, Txantrea eta 6 Conceyos taldeak 640 kiloko txapelketatik kanpora geratu dira.

Sailkatutako sei taldeek, otsailaren 4ean, larunbatean, jokatuko dute finala, Durangoko Jai Alai Ezkurdi pilotalekuan.

Amezketan jokatuko da emakumeen 540 kiloko goma gaineko sokatira txapelketako finala
Igandean, hilak 22, 11:30ean hasiko da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa. Emakumeak eta gizonak ari dira lehian.

Emakumeak 540 kilotan ariko dira, eta finala jokatuko dute. Badaiotz, Bizindar, Sakana eta Ibarra taldeak ariko dira nor baino nor txapela eskuratu nahian.

Gizonezkoek 640 kilotan parte hartuko dute, eta bigarren jardunaldia izango da Amezketako pilotalekuan jokatuko dena. Kasu honetan, bederatzi taldek parte hartzen dute: Zuraide, Basaburua-Imotz, Abadiño A, Abadiño B, 6 Conceyos, Sokarri, Amaiur, Txantrea eta Ibarra. Finala, otsailaren 4ean izango da, Durangon.

Igandean, sokatiralariak 08:30etik 10:00etara pisaketak egiten ariko dira.

Kilimanjaro mendian hasi du urte berria
Luis Sagastume amezketarrak urte berriari ongi etorria Kilimanjaro mendian eman dio. Abenduaren 25ean atera zen etxetik, eta Keniarako bidea hartu zuen urtarrilaren 4ean etxera itzultzeko. Kilimanjaro mendiaz gain, Lava Tower tontorra ere zapaldu du.

Luis Sagastume, tontorrean

Hiru suediar eta Cyro Jorda valentziarra izan ditu bidelagun. Azken hau, Espainiako Eski ekipo nazionaleko entrenatzailea da, eta Aragon Aventuratik ezagutzen du. Lava Tower mendia igo ostean, suediarrek ez zuten lortu Kilimanjaroko tontorra zapaltzea.

Aragon Aventurak lagunduta egin du bidaia Luis Sagastumek. Beraiek antolatu diote bidaia, eta hasiera batean bakarrik joatekoa  zen, baina «hiru suediarrekin joateko aukera bilatu zidaten Aragon Aventurakoek», azaldu du. Eta azkenean bost lagun izan dira: «Hasiera batean valentziarrak ez zuen joateko asmorik, eta azken momentuan animatu zen. Bakoitza bere aldetik joan ginen, baina bertan elkartu ginen guztiak», gaineratu du.

Besterik gabe bidaia «oinez ibiltzea» izan dela azpimarratu du amezketarrak. Tanzaniako Lava Tower 4.800 metroko tontorra, eta Kilimanjaro 5.895 metrokoa igo ditu. Lehena bost lagunek igo zuten, eta azkenekoa igotzeko, berriz, valentziarra baino ez zuen izan alboan.

Izugarrizko hotza

Machame Routetik igo dute mendia, bost egunetan. «Eguraldi petrala izan dugu. Egunero kazkabarra egin digu, eta izugarrizko hotza», gaineratu du mendizaleak. Lava Towerrera arteko bidea «oso txarra» izan zela adierazi du.  Kilimanjaroko gailurrera igotzeko saiakera, Urtezahar egunean  egin zuten. Ez zegoen aurreikusita, baina horrela suertatu zitzaien. 23:30ean abiatu ziren maldan gora. Termo eta koilara batekin ospatu zituzten12 kanpaikadak, eta tontorrerako bidea jarraitu zuten. Suediarrek, ordea, hotza zela eta, ordurako buelta hartzea erabaki zuten.

Egun horretan bakarrik errespetatu zien euriak, «ez zuen euririk egin, baino izar zegoen eta izugarrizko haizea zebilen. Eta ondorioz, sekulako hotza egiten zuen. Ez dut nire bizitzan horrelako hotzik pasa, egiten zuen hotzarekin, ezin genuen  jateko eta edateko ere gelditu», gogora ekarri du. Egun gutxi izan zituzten, baina inork ez zuen girora egokitzeko arazorik izan.

Sagastume ezustean harrapatu du Keniako hotzak: «Kenian zaude, ez da oso mendi altua eta arinkeriaz bezala hartu nuen. Ez zuela hotz handirik egingo, eta zakua ere arina eraman nuen, eta zaku barruan lumadun berokiarekin egin behar izan nuen lo».

Udaz geroztik, ez du prestaketa berezirik egin Tanzaniako mendiei aurre egiteko. «Asko ibili naiz Pirinioak aldera joanda, baina ez prestatzeko asmoarekin. Disfrutatzera joanda, lagun artean ibili naiz», argitu du. Afrikako lurretan izan den egunetan, sei edo zortzi orduko ibilbideak egin dituzte.

Machame Route bidetik

Kenia aldera joaterako, ez zekien ziur zer egin behar zuen, baina garbi zuen ez zela Koka Kola bezala ezagutzen den ohiko bidetik igoko. «Machame Route bidea egin dugu, eta polita da. Koka Kola bidean baino askoz jende gutxiago dago», azpimarratu du. Kanpinean egin dute lo, eta motxila bana hartuta ibili dira. Gainerako materiala, eramaileen esku utzi zuten. «Koka Kola bidetik joanez gero, aterpeak dituzu eta erosotasun gehiago dago», azaldu du.

Teknikoki mendi oso erraza dela argitu du, baina «izugarrizko hotza egiten zuen, eta beldur pixka bat ere pasa nuen hotzaren ondorioz», dio. Azkenean, ordea, «gora eta gora egin genuen, eta tontorrean geunden Cyro eta biok».

Tontorra egin zuten egun berean jaitsi ziren beheraino, hau da, 800 metrotara. «Egun honetan ordu asko izan ziren, normalean bi zatitan egiten da itzulera, eta guk 14-15 ordu pasa genituen», azpimarratu du. Herrira iristean,  afari eder bat egin zutela gogoan du. Beherako bidean, mugikorrak zati batean estaldura zuela aprobetxatu zuen, Euskal Herrian zituen lagun eta familiakoei mezuak bidaltzeko. Bi orduko aldea dago, eta «goizeko seiak aldera izango zen, eta guztiak parrandan zebiltzan».

Mendian euskaldunik ez da falta izaten, baina kasu honetan, Luis Sagastumek ez du euskaldun bat bera ere ikusi. Keniako lurrak asko gustatu zaizkio, eta gauza gutxi izangatik ere, «jende oso jatorra» dela azpimarratu nahi izan du.

Lehen aldiz eman dio urteari hasiera modu honetan, «ez zait asko gustatzen gau hori, baina orain artean beti taberna zuloan harrapatu izan nau urte berriak», argitu du. Udan beti joan izan da kanpora, baina Gabonak etxe aldean pasa izan ditu.

Bat bukatu, eta dagoeneko beste irteeraren bat prestatzeko gogoarekin du burua. Udan, Pamir mendietako Lenin gailurra igo zuen, 7.134 metroko garaiera duena. 2012. urtea Kilimanjaro igoz hasi du, eta ezer esaterik ez badu ere, ziur da aurten beste gailurren bat zapaltzeko saiakera egingo duela. Aragon Aventurarekin hitz egiten hasia dela aitortu du. 1alegialdea@hitza.info

Janari eta material bilketa egingo dute, Sahararako
Tolosaldea Sahararekin elkarteak Sahara herriarekiko elkartasuna lortzea du helburu, eta  Amezketako Udalak bat egin du kanpainarekin. Materiala, udaletxearen sarreran utzi beharko da plastikozko poltsetan: arroza, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, olioa, azukrea, konpresak, pixoihalak,…

Eskola bat eraikitzen ari dira,  eta bertan 44 ikasle daude oraingoz; 120 ikaslerentzat izango du lekua. Dirua biltzeaz gain, eskola materiala ere behar-beharrezkoa dute. Beraz, janariarekin batera eskola materiala ere bilduko da. Janari eta eskola materialaren bilketak urtarrilaren 31ra arte iraungo du.

Diruz lagundu nahi duenak, Kutxako 2101 0067 22 0011180866 edo La Caixako 2100 1758 68 0200077750 kontuetan sar dezake.

Gabonetako Topaketan 92 pilotari zuriz jantzi dira
Hasi da X. Gabonetako Pilota Topaketa, eta 92 pilotarik zuriz jantzita ekin diote. Neska eta mutil, atzo jokatu zituzten lehen partidak, eta azken sailkapen partidak gaur jokatuko dituzte. Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako frontoietan banatu dituzte partidak, adinaren arabera. Intxurre pilota eskolak antolatu du, eta finaleko partidak, hilaren 30ean, ostiralean jokatuko dituzte. Aurten, Alegiako frontoian izango dira, eta 16:00etan hasiko dira.

Topaketa hauetan, pilota eskolaz kanpoko ikasleek ere izena eman dezakete, eta antolatzaileek egin dituzte bikoteak. Orekatuak izaten saiatu dira.

Benjamin-aurrekoak, 2004 eta 2005 urteetan jaioak; Benjaminak, 2002 eta 2003 urteetakoak; Alebinak, 2000 eta 2001. urteetan jaioak; infantilak, 1998 eta 1999 urteetan jaioak eta kadeteak 1996 eta 1997 urteetakoak dira. Pilotari guztiek pilota goxoekin jokatuko dituzte partidak, eta ez dute esku-babesik behar.

Atzo, Gabonetako Topaketei hasiera eman aurretik, ordea, parte hartzaile guztiekin argazkia atera zuten. Familiako argazkiarekin, iaz bezala, egutegia egingo dute.

Maila bakoitzeko lehen bi sailkatuez gain, parte hartu duten pilotari guztiek izango dute saria, eta merienda, ostiralean. Pilotari profesionalak eta afizionatuak izango dira gaztetxoei sariak banatzen.