Amezketa

Herri mailako eta bestelako diru laguntzak iazko berberak izango dira

2011/01/10
Nork

2010. urteko azken ohiko bilkuran besteak beste, 2011. urteko ekitaldiari dagokion kultur eragileen diru laguntza eskaerak erabaki zituzten. Bai herri mailan ematen dituztenak eta baita kanpora bideratzen dituztenak ere. Amezketako Udaletik, diru laguntzei dagokienean iazkoak mantentzearen aldeko apustua egin dutela adierazi du Jesus Iñurrita alkateak. Herri mailako taldeei, jaiak antolatzeko edota kanpoko elkarte eta eragileei [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gernikako akordioa sinatuko duten 17 eragileren ekitaldia igandean

2011/01/10
Nork

Sei eragilerekin sinatu zuten akordioa baina amezketarren helburua zerrenda hau luzatzea zen. Orain guztira 17 talde ezberdinen atxikimenduak lortu dituzte. Ehne, Lab,Ela,Ezker abertzalea,Kimu Berriak eta Amezketa Elkarlanean-ez gain, hauek dira orain atxikitu diren taldeak: Bertso Eskola, Emakume Taldea, Irakurketa Taldea, Pilota Eskola, Zazpi Itturri elkartea,Ugarteko elkartea,Buruntzuntzin mendi elkartea,Papelerako Aralar elkartea, Gaztea Taldea,Ospela eta Guraso Elkartea. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Zazpi Iturriko pilotariak Euskadiko liga jokatzen hasiko dira gaur bertan

2010 urtea «txukun» joan zaie Zazpi Iturri pilota eskola osatzen dutenei, horrela onartu dute behintzat: «Sei talde atera genituen Gipuzkoako Txapelketan eta horietatik lauk txapela lortu zuten: Irribarriak eskuz banaka kadeteetan, Altuna-Irribarriak eskuz binaka kadeteetan,Gallurraldek eskuz banaka gazteen mailan eta Olaetxea-Arzelusek eskuz binaka afizionatuen lehen mailan». Egindako lan onari esker, Euskadiko liga jolasteko gonbidapenak lortu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gaztetxoenen pilotakadak

2010/12/30
Nork
Gaztetxoenen pilotakadak

Gabonetako IX. Pilota Topaketei amaiera eman zieten atzo Amezketako Larrunarri frontoian. Herri horretako zein Alegia, Altzo eta Ikaztegietako 91 pilotarik parte hartu dute bost mailatan eta finalak atzo jokatu zituzten. Topaketetan parte hartzen dutenen askorentzat lehen pilotakadak izaten dira lehiaketa batean. Ilusioz joaten dira txapelketara, batez ere txikienak. Pilota bigunekin egiten dira partidak eta horrek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Kirola | Iruzkin bat »

Euskal Herriko Mus Txapelketa bihar 15:00etan

2010/12/30
Nork

Urtero bezala, abian da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Errekalde tabernan jokatuko dute klasifikazio saioa. Izen emateko aukera 14:30etik aurrera egin ahal izango da. Eta txapelketa 15:00etan hasiko da. Bertako finalistak Gipuzkoako saiorako sailkatuko dira.

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako IX. Pilota Topaketako finalak jokatuko dituzte

2010/12/29
Nork
Gabonetako IX. Pilota Topaketako finalak jokatuko dituzte

Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako neska-mutilek, Gabonetako oporretan pilota partidak jokatzen ari dira. IX. Gabonetako Pilota Topaketak izan dituzte eta astelehen eta asteartean sailkapen partidak jokatu ostean, bihar finalak jokatuko dituzte. Sailkapen partidak Altzo, Alegia eta Ikaztegietako pilotalekuetan jokatu ostean, finalak, Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko dituzte. Partidak, 16:00etatik aurrera hasiko dira. Bost kategoriatan banatu dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Pilotarien topaketa polita

2010/12/27
Nork
Pilotarien topaketa polita

Gabonetako IX. Pilota Topaketa ari dira egiten Alegian, Amezketan, Altzon eta Ikaztegietan. Hain zuzen ere, lau herri horietako 5 eta 14 urte bitarteko 91 gaztetxo ari dira parte hartzen pilota partidetan. Bihar, esaterako, lau herrietako frontoietan izango dira benjamin aurrekoak, kadete, benjamin, alebin eta infantil mailakoen norgehiagokak 16:00etatik aurrera. Finalak, berriz, ostegunean, izango dira ikusgai, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Herriak, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

9. Ola industria sektorean Udalak burutuko ditu urbanizatze lanak

2010/12/23
Nork
9. Ola industria sektorean Udalak burutuko ditu urbanizatze lanak

Amezketako Udalak azkeneko osoko bilkuran gai garrantzitsuak onartu zituen. Alde batetik, 2011ko aurrekontuei onarpena eman zion eta, bestetik, 9. Ola industria sektorean Urbanizatzeko Jarduketa Programa (UJD) dokumentuaren hasera onarpena eman zion. Azken gai hori, Jesus Iñurrita alkateak azaltzen duenez, «oso garrantzitsua da guretzat». Plan orokorrean zehaztu zenez, Ola eremuan industriagune berria jartzeko aukera dago. «Ogi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Amezketa, Ekonomia | Ez dago iruzkinik »

Udal aldizkaria eta egutegia etxeetara banatu dituzte

2010/12/23
Nork
Udal aldizkaria eta egutegia etxeetara banatu dituzte

Udalak herriko egutegia eta udal aldizkaria banatu ditu egunotan etxeetara. Aldizkaria, hamargarrena, udalak ateratzen duen azkena izango da, alearen agurrean azaltzen denez. 28 orrialdeetan Udalaren batzordeen jardunari buruz azalpenak ematen dira. Hala, kultura, hirigintza, ekonomia eta agenda 21 alorretako albisteen berri ematen du. Horrez gain, beste zenbait gai modu laburrean azaltzen ditu eta zenbait mozioren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amezketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Herri galdetegiaren inguruko topaketa larunbatean

Aurreko larunbaterako, herri galdetegiaren ondorioak hausnartzeko deialdia egin zuten, eta 20 bat lagunek hartu zuten parte hausnarketan eta eztabaidan, baina denbora zela eta, ezin izan zuten amaitu eztabaida. Beraz, larunbat honetan jarraituko dute, 11:00etan, balioanitzdun gelan.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Amezketa, Ekitaldiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 6 segundo · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]