Urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestaziorako jada martxan jarri dira amezketarrak. Euskal presoen alde zer egin dezaketen aztertzen ari dira, eta «Amezketa hustu eta Bilbo betetzeko asmotan» dabiltza adierazi dute. Bide horretan, bihar, hilaren 3an, 12:00etan herriko eragileek eta norbanakoek euren atxikimendua emango dute. Manifestazioari eta oro har, presoen eskubideen aldarrikapenekin bat egingo dute. Bat [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, gizartea, politika
Bidalita Amezketa, Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Igandean Amezketan eta larunbatean Abaltzisketan hirugarren adinekoek beraien eguna izan zuten. Abaltzisketan, Larraitzeko ermitako meza ondoren, bazkaria izan zuten. Amezketan, berriz, urteroko ohiturari jarraituz meza nagusia eta bazkaria izan zituzten. Gorostidi eta Muñoa bertsolariez gain trikitilariak ere izan zituzten giroa alaitzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Amezketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Astelehenean bi bilera izango dira Amezketan. 20:00etan Bizibiziki proiektuaren aurkezpena egingo dute Pleno Aretoan. 20:30ean hirigintza/obra, kultura eta ingurumen batzordeen bilera. izango da.
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, batzorde, bizibiziki
Bidalita Amezketa, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Bihar 19:30ean Amaurri bozka eskatzeko kotxe karabana egingo dute, Behartzaneko parkingetik abiatuta. Ahalik eta kotxe gehien elkartzea denez xedea, herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:amaiur, Amezketa, karabana
Bidalita Amezketa, Ekitaldiak, Politika | Ez dago iruzkinik »
Abaltzisketako eta Amezketako hirugarren adineko pertsonek, beraien eguna ospatuko dute asteburu honetan. Abaltzisketan, larunbatean izango da jubilatuen eguna. Urtero bezala, Larraitzeko ermitako meza eta ondoren bazkaria izango dira. Bazkalostea trikitilariekin alaituko dute Aurtengoan hogeita hamar lagun inguru dira elkartzekoak. Amezketan, berriz, igandean ospatuko dute jubilatuen eguna. Bertan Amezketan erroldatuta dauden eta 60 urtetik gora dituzten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, Amezketa, jubilatu eguna
Bidalita Abaltzisketa, Amezketa, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »
Aste kulturalaren erdia igarota, festa giroz betetako asteburua dute aurretik amezketarrek. Igandean emango diote amaiera, aurreko ostiralean hasitako kultur asteari. Orain arte antolatu dituzten hitzaldietan parte hartze handia izan da. Asteartean, esate baterako, bi hitzaldi izan zituzten. Alde batetik, Erretiro aktibo eta solidarioa hitzaldia izan zen, eta honekin interes berezia piztu zuen pertsona helduengan. Iluntzean, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, azoka, Kultur Astea, Kultura
Bidalita Amezketa, Ekitaldiak, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Kabareta antzerkiarekin eman zioten hasiera aurtengo Amezketako kultur asteari, eta ez da amaituko igandera arte. Astelehenean, berriz, herritarrekin kulturaren inguruan hausnartuz eman zioten hasiera aste honetako ekitaldi kulturalei. Bi ordu inguruko hausnarketa honetan, hogei lagunek parte hartu zuten. Bertan ariketa batzuen bitartez herritarrek kulturari buruz orokorrean, eta Amezketako kulturari buruz zehazki, hausnartu zuten, bakarka eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Kultur Astea, Kultura
Bidalita Amezketa, Ekitaldiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Bihar eta etzi, Ikaztegieta, Amezketa, Alegia eta Bidegoianen jokatuko dira hainbat pilota partida. Ikaztegietan hasiko dituzte partidak, bihar, 19:00etan. Intxurreko infantilen hiru partida izango dira lehenengo, eta laugarren partida neskek palan jokatuko dute. Bidegoianen ere ordu berean hasiko dira, eta hiru partida jokatuko dituzte Aurrera Saiazeko pilotariek. Amezketan, 19:30ean hasiko dira biharko partidak, eta bost [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Alegia, Amezketa, Bidegoian, Ikaztegieta, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Igandean Tafallan izango den Nafarroa Oinezera joateko autobusa jarri dute. Irteera, 08:15ean Beartzaneko aparkalekutik aterako da. Izena udaletxean eman behar da, eta hilaren 13a izango da horretarako azken eguna. Helduek 10 euro, eta ikasleak eta langabezian daudenak 7 euro ordaindu beharko dute. Autobus honetan Altzokoak eta Alegiakoak ere joan daitezke, eta izena bere herriko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, gizartea, hezkuntza, Nafarroa Oinez
Bidalita Aisia, Alegia, Altzo, Amezketa, Euskara, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) koordinakundeak batzar informatiboa eskainiko du. Ostegunean, hilaren 13an, 19:00etan izango da, eta kultur etxean elkartuko dira. Tolosaldea osasun publikoaren alde, herritar guztiei dei egiten diete bilerara gerturatzeko.
Irakurri gehiago
Etiketak:osakidetza, osasuna, TOPA
Bidalita Amezketa, Gizartea, Nabarmenak, Osasuna | Ez dago iruzkinik »