Bidegoian

Bidegoian Berria Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu da

2012/02/07
Nork
Bidegoian Berria Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu da

Bidegoiango pilotariek garaipen erraza lortu zuten iragan ostiralean Lizarraren aurka, IX. Berria Txapelketako kanporaketan. Final laurdenetara sailkatu diren lehenak izan dira Aurrera Saiazekoak, eta hurrengo aurkaria, Huarte eta Zaramagaren arteko lehiatik irtengo zaie. Kanporaketa Asteasun jokatu zen, eta eguraldia aurka izan arren, jende ugari elkartu zen frontoian. Kadeteetan Chiapuso-Aburuzak erraz lortu zuten garaipena, aurkariak 6 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bidegoian, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Etxean konposta egiteko deialdia luzatu du Bidegoiango Udalak

2012/01/24
Nork

Urola Erdialdeko Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailarekin batera abian jarri nahi du etxean konposta egiteko seigarren kanpaina. Eta Bidegoiango Udalak ere bat egin du kanpainarekin. Norberak bere etxean sortutako materia organikoa konpostatu eta berrerabiltzea da helburua.  Bertan parte hartzeko lorategi txikia edo baratza izatea nahikoa da. Ondoren lortutako konposta bertan berrerabiliko da. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Bidegoian, Gizartea, Ingurumena, Osasuna | Ez dago iruzkinik »

«Zerrenda horretan egotea guretzat bizia da»

2012/01/20
Nork
«Zerrenda horretan egotea guretzat bizia da»

  Iban Muñoa, Iriarte Jauregiko jabea Familiako negozioa aurrera darama Iban Muñoak. 2009ko udan, Bidegoianen ireki zuen Iriarte Jauregia hotela Lorena Arco emaztearekin batera.  Atzo jakin zuten, Estatu mailan, Traveller’s Choice Hotels sarietan seigarren postua eskuratu dutela. TripAdvisor munduko bidaien webgunea da, eta Fitur azokan eman dute sarien berri. TripAdvisor webguneak ematen dituen Traveller’s Choice Hotels sarietan 6. postua eskuratu duzue. Nola jaso duzue albistea? Egia esan gaur goizean [atzo] enteratu gara, eta oso oso pozik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Bidegoian, Elkarrizketa, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agate Deuna bezperan kantuan ateratzeko entseguak deitu dituzte

2012/01/19
Nork

Ikaztegietan eta Bidegoianen Agate Deuna bezperarako eztarriak berotzen hasi dira. Otsailaren 4ean, larunbatean, izango da. Bidegoianen dagoeneko lehen entsegua egina dute. Beste bi entsegu deitu dituzte,  eta hilaren  23an eta 30ean  egingo dituzte Goiazko eskolan, 21:00etatik aurrera. Iaz bezala, otsailaren 4ean arratsaldez aterako dira kantuan. Etxez etxe kantuan ibiliko dira, eta afariarekin emango diote amaiera [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bidegoian, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Bidegoiango Udalaren eta HITZAren akordioa, euskarazko prentsa sustatzeko

Bidegoiango Udalaren eta HITZAren akordioa, euskarazko prentsa sustatzeko

Euskarazko tokiko prentsa sustatzeko, Bidegoiango Udalak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZAk akordioa adostu dute. Hitzarmen horren arabera, Tolosaldeko eta Leitzaldeko HITZAren edizio bakoitzaren aleak banatuko dira herriko hainbat tokitan: Kontsejun, Dendalen, Harategian eta Toki-Alai tabernan. Honela, herritarrek hala nahi izanez gero bertatik eskuratu ahal izango dute egunkaria. Banaketaren kostuari aurre egiteko, Bidegoiango Udalak 2012 ekitaldirako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Bidegoian, Euskara, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udalaren diru kontuak azalduko dituzte Bidegoianen

2011/12/13
Nork

Bidegoiango Udalak, ostegunean, hilaren 15ean, batzarra egingo du. 21:00etan emango diote hasiera, eta bertan diru kontuen berri emango dute. Hau da, Udalak gaur egun duen egoera zein den azalduko dute: 2011. urteko diru kontuak argituko dituzte, 2012. urteko aurrekontua itxiko dute, eta Udalak gaur egun dituen maileguen berri emango dute. Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Bidegoian, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Sukaldean, «gustura»

2011/12/07
Nork
Sukaldean, «gustura»

Goiatz Bidani kultur taldeak sukaldari ikastaroa burutu berri du. «Arrakasta dezente» izan duela diote antolatzaileek: «Partaideak oso gustura jardun dira eta sukaldaritzari buruz asko ikasi dute». Kultur taldeak eskerrak luzatu dizkio Azpeitiko Jai-Alai jatetxeko sukaldariari eta baita Saiaz elkarteri ere.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Bidegoian, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Jai Alai jatetxeko sukaldariaren ikastaroa

2011/11/07
Nork

Bidania-Goiatz Kultur Taldeak sukaldaritza ikastaro bat antolatu du, Jai Alai jatetxeko sukaldari batekin. Ikastaroa hilaren 15ean, 21ean eta 28an izango da, 18:00etatik 21:00etara, Sayaz Elkartean. Izena 659752182 (Arkaitz) telefonoan eman daiteke. Gaur amaitzen da epea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Bidegoian, Ekitaldiak, Ikastaroak | Ez dago iruzkinik »

Intxurre, Aurrera Saiaz eta Zazpi Iturrikoen partidak, asteburuan

2011/10/13
Nork

Bihar eta etzi, Ikaztegieta, Amezketa, Alegia eta Bidegoianen jokatuko dira hainbat pilota partida.  Ikaztegietan hasiko dituzte partidak, bihar, 19:00etan.  Intxurreko infantilen hiru partida izango dira lehenengo, eta laugarren partida neskek palan jokatuko dute. Bidegoianen ere ordu berean hasiko dira, eta hiru partida jokatuko dituzte Aurrera Saiazeko pilotariek. Amezketan, 19:30ean hasiko dira biharko partidak, eta bost [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Amezketa, Bidegoian, Ikaztegieta, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Afaria Kultur Asteari ekiteko

2011/09/19
Nork
Afaria Kultur Asteari ekiteko

Larunbatean ekin zioten Bidegoianen kultur asteari. Bertso-kantu afaria izan zuten Goiazko frontoian, Iker Zubeldiarekin. 70 lagun inguru elkartu ziren bertan, giro ederrean. Gaur Gipuzkoa Mendiz-mendi, mendez mende autobusa izango da egun osoan, arratsaldean ipuin kontalaria, eta iluntzean Jose Luis Kortaren hitzaldia.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Bidegoian, Ekitaldiak, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 33 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 34 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 34 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]