Bihar eta etzi, Ikaztegieta, Amezketa, Alegia eta Bidegoianen jokatuko dira hainbat pilota partida. Ikaztegietan hasiko dituzte partidak, bihar, 19:00etan. Intxurreko infantilen hiru partida izango dira lehenengo, eta laugarren partida neskek palan jokatuko dute. Bidegoianen ere ordu berean hasiko dira, eta hiru partida jokatuko dituzte Aurrera Saiazeko pilotariek. Amezketan, 19:30ean hasiko dira biharko partidak, eta bost [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Alegia, Amezketa, Bidegoian, Ikaztegieta, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean ekin zioten Bidegoianen kultur asteari. Bertso-kantu afaria izan zuten Goiazko frontoian, Iker Zubeldiarekin. 70 lagun inguru elkartu ziren bertan, giro ederrean. Gaur Gipuzkoa Mendiz-mendi, mendez mende autobusa izango da egun osoan, arratsaldean ipuin kontalaria, eta iluntzean Jose Luis Kortaren hitzaldia.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Bertsolaritza, Bidegoian, Ekitaldiak, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Udala eta kultur taldearen artean antolatu dute aurtengo kultur astea. Larunbatean bertan hasiko da, bertso-kantu afariarekin. 70 lagun izango dira Iker Zubeldiaren bertsoak eta txiste kontalarien jarduna entzuten, Jaione Elola Kultura zinegotziak azaldu duenez. Horrez gain, abesti zaharren orriak zabalduko dira jendearen artean, denak batera abesteko. Datorren astean izango dira kultur asteko beste jarduerak. Asteartean, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, Kultur Astea
Bidalita Bidegoian, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Larunbat honetan hasi eta hurrengo asteburura arte, kultur astea antolatu dute Bidegoianen. Egitarau oparoa antolatu dute eta ia egunero daude ekitaldiak. Larunbatean bertso-kantu afaria izango dute. Goiazko frontoian elkartuko dira, 21:00etan. Afarirako txartelak erosteko bihar, asteartea, amaitzen da epea. Beste ekitaldien artean, bada bat izena eman behar dena ere: patata tortilla lehiaketa. Hilaren 23an, ostirala, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, Kultur Astea
Bidalita Aisia, Bidegoian, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Lehenengo aldiz hartuko du kargu publiko bat Joxe Erramun Goikoetxeak (Tolosa, 1977), Bidegoiango alkate berriak. Bildu koaliziotik zerrendaburu izan zen hauteskundeetan. Nolatan aurkeztu zinen hauteskundeetara? Herria pixka bat ezagutzeko batzarretara joaten nintzen, eta galdetu ere bai. Ez genuen informazio asko jasotzen, azalekoa. Eta beti pentsatzen nuen ea gauzak horrela izango ziren. Orain daukagu aukera mamia ezagutzeko. Hauteskundeak baino bi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:alkatea, Bidegoian, Joxe Erramun Goikoetxea, politika, udala
Bidalita Bidegoian, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ordezkoekin jokatu zituen Bidegoianek Hernaniren aurka Herriarteko Txapelketako itzulerako partidak. Hiru partidak galdu zituzten, baina Luis Galarraga taldeko ardurak esan duenez, pozik daude emandako mailarekin. Kadeteetan Urdanpileta eta Aburuza aritu ziren, jubeniletan Zelaia eta Aburuza, eta nagusietan Egiguren eta Auxkin Galarraga. Gazteenetan 22-15 izan zen emaitza, jubeniletan 22-11, eta nagusietan 22-4. Aburuza infantila izan arren, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, Hernani, Herriarteko txapelketa, Kirola, pilota
Bidalita Bidegoian, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ez du lan erraza Bidegoiango taldeak Herriarteko Pilota Txapelketa aurrera jarraitu nahi badu. Joanekoan 1-2 galdu zuen etxean Hernaniren aurka, final laurdenetan. Kadeteetan 22-16 irabazi zuen, jubeniletan 17-22 galdu eta nagusietan 6-22 galdu. Luis Galarraga taldeko arduradunak esan duenez, «gure apustua bi txikietan partida irabaztea zen, nagusietan bagenekielako oso zaila genuela, beraiek bikote oso ona [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, Hernani, Herriarteko Pilota Txapelketa, Kirola, Tolosa, zesta punta
Bidalita Bidegoian, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Bidegoiango Emakume Astearen barruan Arantxa Urretabizkaia kazetari eta idazlearen hitzaldia entzuteko aukera izan zuten «giro ederrean». Emakumeak urteetan zehar «irabazi» edo «galdu» dituen egoeretaz hitz egin zuten. 30 urtetik 80 urte arteko emakumeak elkartu ziren eta solasaldi «aberasgarria» izan zen, antolatzaileen esanetan. Bihar, osteguna, 15:00etan, 80 egunean filmarekin zine foruma egingo dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:Arantxa Urretabizkaia, Bidegoian, Emakume astea, gizartea
Bidalita Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Herriarteko Pilota Txapelketa jokatuko du bihar Bidegoianek Hernaniren aurka. Etxean izango dituzte joaneko partidak, 18:00etan hasita. Bestalde, Aurrera Saiaz elkarteko pilotariek partidak izango dituzte asteburuan Lau t’erdiko Udaberri Txapelketan. Alebin mailan Lapke 4 taldekoaren aurka jokatuko du Aurrera Saiazekoak Lazkaon, gaur, 18:00etan. Senior mailan, bi partida izango dira Tolosako Beotibar pilotalekuan, bihar, 10:00etan hasita. Otaegi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, Herriarteko Pilota Txapelketa, Kirola, pilota
Bidalita Bidegoian, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak bi ekimen antolatu ditu datozen egunetarako. Alde batetik, bihar, osteguna, eguneko zentroaren ate irekiera eguna izango dute. Datorren asterako Bidegoiango Emakume Astea antolatu dute. Ate irekien egunaren helburua eguneko zentroa herritarrei hurbiltzea da. Bi ekitaldi antolatu dituzte. Alde batetik, Saiaz mankomunitateko adinekoekin egin den bideoa ikusteko aukera izango dute herritarrek. 15:00etan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adinekoak, Bidegoian, Emakume Asteak, gizartea
Bidalita Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »