Ikaztegieta

Festak antolatzen hasteko lehen bilera bihar izango da

2012/01/30
Nork

Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei dei egiten diete ekarpenak eginez bileran parte hartzera gerturatzeko.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Festak, Gizartea, Ikaztegieta, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia

2012/01/26
Nork

Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Nabarmenak, Osasuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

«Pirinioak gure herriaren bizkarrezurra izan dira»

2012/01/19
Nork
«Pirinioak gure herriaren bizkarrezurra izan dira»

Iosu Curiel Iartza, Historia irakaslea Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historia irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Bihar, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian. Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu? Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, aldiz,  gure herri edo nazioaren historiaz hitz egin nahi ote dugun. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Elkarrizketa, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agate Deuna bezperan kantuan ateratzeko entseguak deitu dituzte

2012/01/19
Nork

Ikaztegietan eta Bidegoianen Agate Deuna bezperarako eztarriak berotzen hasi dira. Otsailaren 4ean, larunbatean, izango da. Bidegoianen dagoeneko lehen entsegua egina dute. Beste bi entsegu deitu dituzte,  eta hilaren  23an eta 30ean  egingo dituzte Goiazko eskolan, 21:00etatik aurrera. Iaz bezala, otsailaren 4ean arratsaldez aterako dira kantuan. Etxez etxe kantuan ibiliko dira, eta afariarekin emango diote amaiera [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bidegoian, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

“Euskal Herria bere osotasunean hartu, eta garapen logiko eta bateratu bat ematea da helburua”.

2012/01/18
Nork

Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historiako irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Ostiralean, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian.Biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango da. Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu? Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Gizartea, Ikaztegieta, Kultura | Ez dago iruzkinik »

2012ko aurrekontua aurkeztuko du Udalak gaur 20:30ean

2012/01/18
Nork

Ikaztegietako udal ordezkariek 2012. urteari dagokion aurrekontua prestatu dute. Batzar orokorrera eraman aurretik, ordea, herritarrei aurkeztu nahi diete. Horretarako bilera antolatu dute gaur, hilak 18, 20:30ean. Udaletxeko aretoan izango da. Atalez atal, sail bakoitzerako egin duten diru banaketa aurkeztuko dute. Bileran parte hartzeko deia eginez, herritar guztiei luzatu diete gonbidapena. Herritarrek zalantzak argitu, eta 2012. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ikaztegieta, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Herrigintza elkarteak batzarra egingo du, bihar

2012/01/12
Nork

Herrigintza Elkarteak urteko batzarra egingo du, bihar. 20:30ean da deialdia, eta honako gai zerrenda jorratuko dute: urteko diru kontuen balantzea, bazkide berriak eta bajak, zuzendaritzaren aldaketa eta bukatzeko galde eta erreguen txanda zabalduko dute. Bazkide guztiei bertara joateko deia luzatzen diete.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Hondakinen bilketako tasak ordaintzeko epea

2012/01/12
Nork

2011ko 2. seihilabeteko hondakinen bilketa tasari dagokion erreziboak kobratzen hasiko da Ikaztegietako Udala. Ordaintzeko azken eguna martxoaren 5a izango da. Helbideratuta dauden erreziboak egun horretan kobratuko dira kontutik. Epe hau amaitzean, ordaindu gabeko erreziboak eta bankuak itzultzen dituenak, errekarguarekin kobratuko direla jakinarazi du, udalak .

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Ikaztegieta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Saharara bidaltzeko materiala bilduko dute

2012/01/12
Nork

Tolosaldea Sahararekin elkarteak bideratzen duen kanpainarekin bat egin du udalak. Lekaleak, arroza, pasta, azukrea, atuna eta sardinak oliotan, olioa, konpresak eta helduentzako fardelak bilduko dituzte. Herri Eskolan, kiroldegian edo udaletxean, utzi behar dira hilaren 27a bitartean.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Ikaztegieta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida

2012/01/05
Nork
Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida

Futbol partida berezia jokatu zuten atzo, Ikaztegietako frontoian, Abaltzisketako Txalburuk taldeko eta Ikaztegietako gazteek. Norgehiagoka lagunartekoa bazen ere, futbolariek serio hartu zuten eta jokaldi ederrak ikusi ahal izan ziren. Partida 1-7 amaitu zen, eta ondoren, askaria egin zuten. Antolatzaileen hitzetan, Tolosako Shanti Txapelketa aprobetxatu dute partida hau antolatzeko, izan ere, taldeak osatu dituzte aipatu lehiaketarako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Futbola, Ikaztegieta, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 36 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]