Alegialdeko Hitza » Ikaztegieta

Festak antolatzen hasteko lehen bilera bihar izango da
Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei dei egiten diete ekarpenak eginez bileran parte hartzera gerturatzeko.

Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia
Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.

«Pirinioak gure herriaren bizkarrezurra izan dira»
Iosu Curiel Iartza, Historia irakaslea

Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historia irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Bihar, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian.

Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu?

Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, aldiz,  gure herri edo nazioaren historiaz hitz egin nahi ote dugun.

Zein garaitik hasiko zara historia kontatzen?

Paleolito garaitik hasita. Paleolito eta goi paleolito garaia oso azkar pasatzen den tartea da. Europa osoan glaziazioa zegoen garaian, gaurko euskal lurraldea badakigu babesleku izan zela. Akitaniako eremuan ere populazioa bildu egin zen. Duela 15.000 urtez ari gara, eta hemen hainbat aztarnategi ditugu, Ekain edo Santimamiñe, esaterako. Eta ez bakarrik Euskal Herrian edo gaurko euskal lurraldean, baita beste hainbat lekutan ere.  Horietatik hainbat teoria sortu dira; esaterako ea duela 15.000 urte euskara egiten ote zen. Biztanle horiek, berriro, Europa birpopulatu zuten, euskararen substratu hori zabalduko ote zuten edo ez. Egia esan, gaur egun, teoria honek ez du jarraitzaile askorik, baina lehen harria botatzeko sarrera moduan erabiltzen dut nik.

Behin amua botata, zerekin jarraituko duzu.

Aitzin Aroarekin jarraitzen dut, baina hor sartu aurretik Neolito garaia edukiko genuke eta, hemen, Joxe Migel Barandiaranek aipatzen du ziurrenik euskaraz mintzatzen zela. Horren adibide  hainbat hitz ditugu; gaur egungo tresnak izango lirateke, eta burniz edo metalez eginak. Euskaraz aitz aurrizkia dutenak dira: aizkora, aitzurra, aitzkona (gezia), eta lehen aldiz izendatu zirenean, harriz egiten zirela esan nahiko luke, eta metal aroa baino lehenagokoak direla. Barandiaranen ustetan, honek frogatzen du, neolito garaian euskaraz mintzatzen zela edo euskararen aitzindaritzat jo dezakegun hizkuntza egiten zela gure lurraldean.

Aitzin Aroan zer izango litzateke deigarriena?

Euskal tribuak ikasi ditugu guztiok: autrigoiak, bisigodoak, karistiarrak eta baskoiak. Baina hauek, gaur egungo ikuspuntutik begiratuta ikasi ditugu. Aitzin Aroko Euskal Herria askoz ere zabalagoa litzateke. Bordele edo Kataluniar Herrialdeetaraino, edota Errioxako eta Burgosko lurretara iristen ziren euskaldunak, eta garaiko euskal tribuak gehiago izango ziren, eta honek hausnarketa egitera behartzen gaitu.

Eskoletan ikasitako historia zalantzan jarriko da, beraz.

Lurraldetasunaren ukazioa bizi du Euskal Herriak zazpi lurraldeak kontuan hartu nahi badira behintzat. Zenbait eskola liburutan, euskal historia gaurko Euskal Autonomia Erkidegora mugatzen zen. Eta euskal tribuak, autrigoiak, karistiarrak eta barduloak ziren, eta besterik ez. Eta nahiko paradoxikoa zen, zeren baskoiak kanpoan geratzen ziren.  Beraz, erderaz gure hizkuntzari eta gure lurraldeari izena eman dioten tribua kanpoan gelditzen zen. Guk argi eta garbi ikusi behar dugu, duela milaka urte euskal lurraldea inondik inora ere ez zela hori. Latinaren aurretik Europa mendebaldean iraungo duen hizkuntza bakarra euskara izango zen, Akitaniako lurretan.

Zure hitzaldiaren helburua zein da, muga horiek guztiak apurtzea?

Gure historiaren zertzelada batzuk eduki ditzakegu buruan, baina Euskal Herria bere osotasunean hartu, eta garapen logiko eta bateratu bat ematea da helburua. Nahiz eta, batasun politikoa ez den historia osoan zehar izan. Liburutegi batera joaten bazara, Espainiako edo Frantziako historia dago ez dakit zenbat aletan, baina horrek ez du esan nahi Frantzia eta Espainia beti elkarrekin egon direnik. Baina horretarako, gaur egungo unitate administratiboa hartzen dute, eta horren haritik atzeraka tiratzen dute. Hori da agian egitea egokituko litzaigukeena. Batetik,  materialak sortzea, eta ez dut esango ez dagoenik, zeren bada. Batez ere, dibulgazio mailan ari dira lanean, eta material ezberdina dago irakaskuntzarako edo kontsumo orokorrerako.

Zein  beste garai aipatuko dituzu?

Zaila da laburbiltzea baina batzuk aipatze arren: Ebrotik Garonako ibaira bitartean Frankoek sortzen duten Baskoniako dukerria;  Orreagako Guda; oso data esanguratsua den 824. urteko Orreagako III. Gudua; Estatu modernoen sorrera; Nafarroako Erresuma;  foruen eraketa; Euskal matxinadak; baserria eta industrializazioa; karlistadak eta Liberalen Iraultza; abertzaletasuna eta nazionalismoa,… eta azken mendean ez naiz sartuko.

Beraz, material egokia badago.

Nik erabiltzen ditudanak Euskal Herriko Atlas Historikotik hartutako mapak dira, ondo dokumentatuta eta oso ondo egindakoak dira. Badaude entziklopediak Euskal Herria lurraldea bere osotasunean hartzen dutenak, eta hori da funtsezkoa. Euskal lurraldea bere osotasunean unitate bezala hartzea, eta horren haritik tiraz gure historia kontatzea. Ez bakarrik Nafarroako Erresumaren historia, esaterako,  Bizkaiko mendebaldean Nafarroaren presentzia oso eskasa izan zen, bakarrik mende batera mugatzen da. Baina hori ere Euskal Herria denez, sartu egin behar da. Modu bateratuan kontatu behar da.

Zuk zein iturri darabiltzazu gure historia kontatzeko?

Nire ustetan, Euskal Herria kontutan hartzen duten dibulgazio lanak egon badaude, eta horietatik hartzen dut batez ere informazioa. Baina egia da, maila akademiko batera eta ikerkuntzara helduta oraindik hor zer egina daukagula. Badaude hainbat erakunde eta elkarte lanean ari direnak, esaterako Nabarralde eta bere indusketa arkeologikoak. Baina, hauek ziurrenik gako bezala Nafarroako Erresuma hartuko zuten, eta hari horretatik tiraka ari dira lanean. Nahikoa informazio badago, nahiz eta, leku batetik eta bestetik hartu behar izan dudan informazioa, eta batu egin ditut. Horretan sakondu behar dugu, ikerketa mailan ere, hausnarketak egiteko garaian, lurraldea bere osotasunean hartzen edo behintzat hartzeko saiakera egin behar dugu. Agian, batzuetan ezinezkoa izango da.

Euskal Herriaren historia kontatu ahal izateko euskararekin  asko lotzen duzu.

Euskal Herria toponimo zabala dugu, eta Euskal Herriak euskararen herria esan nahi du. Euskal Herria gaur egun gauza bat litzateke, eta ziurrekin duela 2.000 urte beste bat izango zen. Garapena ere ikusi behar da. Adibide bat jartze arren: Antxo III.ak Aragoin bazeukan eragina, eta Aragoin ez zen Euskal Herria. Orduan zertan ari zarete zuek Antxo III.a aipatzen batasun baten baitan? Baina, garaiko Aragoin, ziurrenik Euskal Herriaren parte izango zen. Euskal zonaldearen parte zen. Bestetik, ordea, gure hizkuntzaren gaineko informazioak eskasak dira eta, normalean interesgarriak izaten dira.

Galtzaile eta irabazleen arteko historiak kontatzen dira. Nola ikusten duzu?

Horretara mugatu gabe ere, eta gainera, orain Euskal Herrian bizi ditugun garai berri hauetan oso modan jarri den memoriaren eraikuntza dago. Azken 50 urte hauetako memoriaz, baina memoria historia guztira zabaldu  dezakegu. Hortaz, egia da eta filtratu egin behar da modu batean edo bestean hainbat lekutatik hartzen duzun materiala. Ez da bakarrik galtzaile edo irabazle, baizik eta nola eraikitzen den diskurtso historikoa, eta diskurtso ofizial horri buelta eman behar diogu. Sistema demokratiko burgesak zentsuraren aurrean manipulazioa erabili du.

Hegoaldetik begiratuta, sarritan Ipar Euskal herriko lurrak ahaztu egiten ditugu.

Gure gaur egungo mapa politikoan, Pirinioak gure lurraldea eta bi estatuak banatzen dituen mendiak dira. Baina, Pirinioak gure herriaren bizkarrezurra izan dira. Gu Pirinioetako herriak gara, eta gaur egun Bizkaiko Golkora begira zokoratuta gaude, baina urteetako ibilbidea ikusita Auñamendi eta Pirinioak izan dira gure herria artikulatu duten mendiak. Ez dira inoiz muga bat izan, eta gure lotura esparru naturala izan dira. Bisigodo eta Frankoek erasoak egiten zituztenean esaten zuten; Ebrora eta Aturrira iristen zirela, baina barrura sartzea ezinezkoa izaten zutela.

Agate Deuna bezperan kantuan ateratzeko entseguak deitu dituzte
Ikaztegietan eta Bidegoianen Agate Deuna bezperarako eztarriak berotzen hasi dira. Otsailaren 4ean, larunbatean, izango da. Bidegoianen dagoeneko lehen entsegua egina dute.

Beste bi entsegu deitu dituzte,  eta hilaren  23an eta 30ean  egingo dituzte Goiazko eskolan, 21:00etatik aurrera. Iaz bezala, otsailaren 4ean arratsaldez aterako dira kantuan. Etxez etxe kantuan ibiliko dira, eta afariarekin emango diote amaiera egunari. Bidania-Goiazko kultur taldeak antolatu du, eta herri osoari luzatu diote gonbidapena.

Ikaztegietako emakumeek ere azken urteetan ongi sustraitutako ohitura dute Agate Deuna bezpera. Aurten ere ez dute hutsik egingo, eta kantuan ibiliko dira.   Guztia behar bezala ateratzeko,  gaur, 21:00etan entsegua egingo dute kiroldegian.

“Euskal Herria bere osotasunean hartu, eta garapen logiko eta bateratu bat ematea da helburua”.
Iosu Curiel Iartza (Lasarte, 1976) historiako irakaslea eta Erdi Aroko Historian doktorea da. Ostiralean, Euskal Herriaren Historia hitzaldia eskainiko du Ikaztegietan. 21:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian.Biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera izango da.

Euskal Herriaren historia hitzaldia eman behar duzu. Oso zabala izan daiteke gaia eta nondik nora kontatuko duzu?

Hausnarketa batetik hasiko naiz hitzaldia ematen, hau da, Euskal Herriari buruz hitz egitean, lurralde bezala hartu behar ote dugun, edota, aldiz, gure herri edo nazioaren historiaz hitz egin nahi ote dugun.

Zein garaitik hasiko zara historia kontatzen?

Paleolito garaitik hasita. Paleolito eta goi paleolito garaia oso azkar pasatzen den tartea da. Europa osoan glaziazioa zegoen garaian, gaurko euskal lurraldea badakigu babesleku izan zela. Akitaniako eremuan ere populazioa bildu egin zen. Duela 15.000 urtez ari gara, eta hemen hainbat aztarnategi ditugu, Ekain edo Santimamiñe, esaterako. Eta ez bakarrik Euskal Herrian edo gaurko euskal lurraldean, baizik eta, baita beste hainbat lekuetan ere.  Horietatik hainbat teoria sortu dira, eta ea duela 15.000 urte euskara egiten ote zen. Biztanle horiek, berriro, Europa birpopulatuko zuten, ea euskararen substratu hori zabalduko ote zuten edo ez. Egia esan, gaur egun, teoria honek ez du jarraitzaile askorik, baina lehen harria botatzeko sarrera moduan erabiltzen dut nik.

Behin amua botata, zerekin jarraituko duzu.

Aitzin Aroarekin jarraitzen dut, baina hor sartu aurretik neolito garaia edukiko genuke eta, hemen, Joxe Migel Barandiaranek aipatzen du ziurrenik euskaraz mintzatzen zela. Horren adibide  hainbat hitz ditugu…

2012ko aurrekontua aurkeztuko du Udalak gaur 20:30ean
Ikaztegietako udal ordezkariek 2012. urteari dagokion aurrekontua prestatu dute. Batzar orokorrera eraman aurretik, ordea, herritarrei aurkeztu nahi diete. Horretarako bilera antolatu dute gaur, hilak 18, 20:30ean. Udaletxeko aretoan izango da.

Atalez atal, sail bakoitzerako egin duten diru banaketa aurkeztuko dute. Bileran parte hartzeko deia eginez, herritar guztiei luzatu diete gonbidapena. Herritarrek zalantzak argitu, eta 2012. urteari dagokionez, beraien ekarpenak egiteko aukera izango dute, bertan. Behin herritarren ekarpenak jasota, urteko aurrekontua onartuko dute, hilaren 25ean egingo duten batzarrean.

Herrigintza elkarteak batzarra egingo du, bihar
Herrigintza Elkarteak urteko batzarra egingo du, bihar. 20:30ean da deialdia, eta honako gai zerrenda jorratuko dute: urteko diru kontuen balantzea, bazkide berriak eta bajak, zuzendaritzaren aldaketa eta bukatzeko galde eta erreguen txanda zabalduko dute. Bazkide guztiei bertara joateko deia luzatzen diete.

Hondakinen bilketako tasak ordaintzeko epea
2011ko 2. seihilabeteko hondakinen bilketa tasari dagokion erreziboak kobratzen hasiko da Ikaztegietako Udala. Ordaintzeko azken eguna martxoaren 5a izango da. Helbideratuta dauden erreziboak egun horretan kobratuko dira kontutik. Epe hau amaitzean, ordaindu gabeko erreziboak eta bankuak itzultzen dituenak, errekarguarekin kobratuko direla jakinarazi du, udalak .

Saharara bidaltzeko materiala bilduko dute
Tolosaldea Sahararekin elkarteak bideratzen duen kanpainarekin bat egin du udalak. Lekaleak, arroza, pasta, azukrea, atuna eta sardinak oliotan, olioa, konpresak eta helduentzako fardelak bilduko dituzte. Herri Eskolan, kiroldegian edo udaletxean, utzi behar dira hilaren 27a bitartean.

Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida
Abaltzisketa-Ikaztegieta lagunarteko partida

Futbol partida berezia jokatu zuten atzo, Ikaztegietako frontoian, Abaltzisketako Txalburuk taldeko eta Ikaztegietako gazteek. Norgehiagoka lagunartekoa bazen ere, futbolariek serio hartu zuten eta jokaldi ederrak ikusi ahal izan ziren. Partida 1-7 amaitu zen, eta ondoren, askaria egin zuten.

Antolatzaileen hitzetan, Tolosako Shanti Txapelketa aprobetxatu dute partida hau antolatzeko, izan ere, taldeak osatu dituzte aipatu lehiaketarako eta honi nolabaiteko jarraipena ematea pentsatu dute.

Era berean, aurtengoa eredu hartuta datozen urteetan ere herri txikien arteko partidak antolatzeko nahia azaldu dute.