Ikaztegieta

Gaztetxoenen pilotakadak

2010/12/30
Nork
Gaztetxoenen pilotakadak

Gabonetako IX. Pilota Topaketei amaiera eman zieten atzo Amezketako Larrunarri frontoian. Herri horretako zein Alegia, Altzo eta Ikaztegietako 91 pilotarik parte hartu dute bost mailatan eta finalak atzo jokatu zituzten. Topaketetan parte hartzen dutenen askorentzat lehen pilotakadak izaten dira lehiaketa batean. Ilusioz joaten dira txapelketara, batez ere txikienak. Pilota bigunekin egiten dira partidak eta horrek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Kirola | Iruzkin bat »

Leire Olaberria Palman izango da datorren astean, Munduko Kopa prestatzen

2010/12/30
Nork

Juan Martinez Olive Espainiako pista txirrindularitza hautatzaileak Leire Olaberria ikaztegietarra deitu du, beste hainbat txirrindularirekin batera, datorren astean Palman (Mallorca, Herrialde Katalanak) egingo duten konzentraziorako. Hain zuzen ere, urtarrilaren 7tik 15era egongo dira bertan. Pekinen jokatuko den Munduko Kopako hirugarren kanporaketarako prestatzea izango dute helburu. Pekingo hirugarren probaren ostean, laugarren eta azkena Manchesterren izango dute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako IX. Pilota Topaketako finalak jokatuko dituzte

2010/12/29
Nork
Gabonetako IX. Pilota Topaketako finalak jokatuko dituzte

Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako neska-mutilek, Gabonetako oporretan pilota partidak jokatzen ari dira. IX. Gabonetako Pilota Topaketak izan dituzte eta astelehen eta asteartean sailkapen partidak jokatu ostean, bihar finalak jokatuko dituzte. Sailkapen partidak Altzo, Alegia eta Ikaztegietako pilotalekuetan jokatu ostean, finalak, Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko dituzte. Partidak, 16:00etatik aurrera hasiko dira. Bost kategoriatan banatu dituzte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Pilotarien topaketa polita

2010/12/27
Nork
Pilotarien topaketa polita

Gabonetako IX. Pilota Topaketa ari dira egiten Alegian, Amezketan, Altzon eta Ikaztegietan. Hain zuzen ere, lau herri horietako 5 eta 14 urte bitarteko 91 gaztetxo ari dira parte hartzen pilota partidetan. Bihar, esaterako, lau herrietako frontoietan izango dira benjamin aurrekoak, kadete, benjamin, alebin eta infantil mailakoen norgehiagokak 16:00etatik aurrera. Finalak, berriz, ostegunean, izango dira ikusgai, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Herriak, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Intxurre pilota elkartea Berria Txapelketan lehiatzen saiatuko da

2010/12/17
Nork

Intxurre pilota elkarteak gonbidapena jaso du Berria Txapelketan parte hartzeko. Horretarako, Usurbilen aurkako partida irabazi beharko du aurretik. Lehia igandean izango da, 17:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hiru mailetan izango da norgehiagoka. Intxurretik kadete mailan Eñaut Larrea eta Unai Mujika ariko dira. Jubenil mailan Iñaki Artolak eta Beñat Zabalak parte hartuko dute. Nagusien mailan, Asier Alonso [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Ekialdea eremuari buruzko herri batzarra egingo dute

2010/12/15
Nork

Ikaztegietako Ekialdea eremua garatzeko –Toki-Alaitik hasi eta Hertell bitarteko eremua– Astazaldi arkitekto taldeak egindako proiektuaren proposamena esku artean du udalak. Hori dela eta, herritar guztiei dei egiten die ostiralean, hilak 16, 20:00etan liburutegian egingo duten batzarrean parte hartzera. Proposamena, maketa eta panel ezberdinen bidez erakutsi eta azalduko da. Bertan argituko da etxebizitza eta eremu publikoak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Hirigintza, Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »

Bost egunetan eraikita

2010/12/08
Nork

Ikaztegietako Udalak herriko beharrei erantzuteko eraikin balioanizduna egitea erabaki zuen. Udaletxe berria izateaz gain, balioanitzeko gela handi bat eta liburutegia bertan izango ditu. Udalak horrela erabakita, eraikinak ohiko egitura izan beharrean egurrezkoa izango du. Oin-egitura egiten urrian hasi baziren ere, pasa den astean ekarri zuten, enpresan egiten aritu diren eraikina. Kamioi handietan ekarri dituzte egurrezko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »

Patinaje ikastaroa antolatzeko izen ematea

2010/12/08
Nork

Aurreko aldian egin zen bezala, berriro ere patinaje ikastaroa antolatu nahi da. Horretarako lehenik eta behin, haur eta heldu, interesa duten guztiek izena eman beharko dute udaletxean. Azken eguna hilaren 14a asteazkena izango da. Taldea osatuz gero, ondoren egingo den bileran zehaztuko dira eguna, ordua eta prezioa.

Irakurri gehiago

Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Leire Olaberriak Melburnen beste urrezko domina bat eskuratu du

2010/12/04
Nork

Gaur Melburnen (Australia) jokatzen ari den Munduko Pista Txapelketan urrezko domina eskuratu du. Leire Olaberria ikaztegietarrak 26 puntu lortu ditu gaur ‘omnium’ proban. Tara Whiten kanadarra bigarren geratu da 31 punturekin. Eta hirugarren berriz, 40 punturekin, Malgorzata Wojtyra poloniarra sailkatu da.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okaberen bizipenak proiekzio batean

2010/11/23
Nork
Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okaberen bizipenak proiekzio batean

Eneko Etxebarrietak eta Miyuki Okabek elkar ezagutu zuten Brasilen, Etxebarrieta bizikletan munduari itzulia egiten ari zela. Batera itzuli ziren Euskal Herrira eta hortik bi urtetara, Mundua Hurbilduz proiektua sortu eta Hego Amerikara abiatu ziren, azpikontinentea tandem batean zeharkatzeko asmoz. Ia hiru urte eta erdi eman zituzten bidaia horretan eta esperientzia horren proiekzioa emango dute etzi Ikaztegietan, 21:00etan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]