Alegialdeko Hitza » Orendain

HITZA egunkariak eta Orendaingo Udalak hitzarmena sinatu dute
Hitzarmena sinatzen

Euskarazko tokiko prentsa sustatzeko, Orendaingo Udalak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak akordioa adostu dute. Hitzarmen horren arabera, Hitzaren edizio bakoitzaren aleak banatuko dira Orendainen ogia jasotzen duten etxe guztietan.

Udalak, Tolosa Herria Hedabideak SMri, komunikazio proiektuagatik, 2012. urterako  laguntza emango dio.  Hitzarmena sinatzeko, herritarren babesa izan zuten udal ordezkariek. Guztiak udaletxeko batzar aretoan elkartu ziren. Gorka Egia alkateak eta Jon Mujika Tolosa Herria Hedabideaken kudeatzaileak sinatu zuten hitzarmena. Hilaren 9an, ostegunean, sinatu zuten, Orendainen bertan.

Hitzarmen honen iraupena, legealdi hau bukatu artekoa izango da, hau da, 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetakoa.

Okinarekin egunkaria etxean

Orendaingo Udalak eskualdeko euskarazko prentsa sustatzeko hartu duen konpromisoa kontutan hartuta, Hitza egunkariak, Orendainen ogia etxez etxe banatzen duten hiru okinen bidez banatuko du egunkaria. Ogia banatzen den etxe bakoitzean, ogiarekin batera Hitzaren ale bana banatuko da.

Aldiz, orain arte Hitzaren harpidetza kuota ordaintzen duten orendaindarrei, aurrerantzean ere ordaintzen jarraitzeak duen garrantzia gogoraraziko zaie. Harpidedunek ematen duten laguntza ere ezinbestekoa baita.  Bestalde, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak egunero Orendaingo Udalaren diru laguntza jasotzen duela adieraziko du.

Erabilera anitzeko eraikina bukatu dute, eta barrutik hornitzea baino ez da falta
Orendaingo Udalak, udaletxearen atzeko aldean erabilera anitza izango duen eraikina egin du. Ia bukatu dute, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan. Azpiko solairuan kokatu duten haur eskola esaterako, astelehenean jarri zuten martxan.

Behe solairuan, momentuz, hirugarren adinekoentzako egokitu dute gela bat, eta helburua beraien kabuz ibiltzeko gai diren adinekoak bertan elkartzeko aukera izatea da. Helduek egiten duten mantentzeko gimnasia ere bertan ematen dute.

Lehen solairuan, momentuz, gela batean spinning klaseak ematen dituzte. Eta beste guztiaren erabilera zehaztu gabe dute. Herri galdeketa egin du udalak, eta herritarren oniritzia eman ostean, bertan proposatutako bi proiektu dituzte buruan. Gorka Egia alkatearen hitzetan, alde batetik, 5-7 urte arteko eskola jartzen ahaleginduko dira, eta bestetik, helduen topagunea izan dadin, egokitzen saiatuko dira.

Azken solairuak erabilera anitza izango du. Liburutegia kokatuko dute bertan, eta espazio handia duenez hainbat kultur ekitaldi ere bertan antolatuko dituztela jakinarazi du udalak.

Alkateak Erein programako diru laguntza zertan den ez jakitea salatu du: «Urtea amaitzerako bukatu behar genituen lanak, eta haur eskola egokitzeko eskatutako 2011ri dagokion diru laguntza izango dugun edo ez, oraindik ez dakigu».

Orendaingo Udalak, 761.000 euro inguruko inbertsioa egin du eraikina egiten, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik 600.000 euroko diru laguntza jaso zuen.

Orain barrutik hornitzea falta zaie, eta horretarako diru laguntzak eskatuko dituzte. Lehentasuna, goiko solairuari emango diote.

Erabilera anitza duen eraikinaren ondoan etxebizitzak egiten ari dira, eta urte honen amaierarako bukatuta egotea aurreikusten dute. Udalarekin elkar lanean egin dituzte urbanizazio lanak ere ia amaituta daude.

Orendaingo txikienek haur eskola berria estreinatu dute
Gaur goizean herriko txikienek Orendaingo haur eskola berria estreinatu dute. Gaur arte, udaletxeko bigarren pisuan zuten haur eskola, irteera zuzenik gabe. Orain, udaletxe atzean egin duten erabilera anitzeko eraikineko behe solairuan egokitu dute Orendaingo Haurreskola berria.

Larunbatean, auzolanean leku aldaketa egin ondoren, gaur guztia prest ez badute ere, bertan lanean jartzeko moduan dute eraikina.

Zazpi haur eta bi hezitzaile ditu momentuz haur eskolak, eta epe laburrean haur bat gehiago izango dute. Hemendik aurrera, kanpotik barrura sarrera zuzena izango dute, eta baita kanpoan jolasteko tokia ere. Era berean, leiho txikien ordez, beirate handi bat dute. Argitasun naturalaz gain, kanpoaldea ikusteko aukera eskaintzen die.

Herritarren parte hartzea bultzatzeko etxez etxe pasa dira
Ekainean hartu zuten udala Bilduko zinegotziek, eta herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute. Etxez etxe pasa dira zinegotziak, udalaren inguruko informazioa herritarrei zabaltzeko eta azaltzeko. Era berean, herritarrei beraien ekarpenak egiteko eskatuko diete, galdetegia bete araziz.

Maiatzeko hauteskundeetara aurkeztu zirenean, programako ildo nagusietako bat herritarren parte hartzea bultzatzea izan zen. Gorka Egia alkateak azaldu duenez, guztia, «herriaren oniritziarekin eta herritarren iritziaren arabera egin nahi dugu».

Parte hartze prozesua martxan jarri dute. Hiri handietan etxe guztietara iristea zaila da, baina Orendain bezalako herri txikian, etxez etxe proiektuak aurkezteko aukera ikusi dute. Pasa den asteburuan pasa ziren etxe guztietatik. Horretarako, aldez aurretik, egin duten herri aldizkaria banatu zuten esku artean dituzten proiektuen berri emanez.

Behin herritarrei proiektuak aurkeztuta, alde batetik, proiektu horiekin ados dauden edo ez galdetzen diete. Bestetik, eta ados egonez gero, proiektu bakoitzari beste proiektuekiko zenbaterainoko lehentasuna ematen dioten  zehaztu beharko dute.

Eraikuntza berriaz galdezka

Eraikitzen ari diren eraikuntza berriaren inguruan ere herritarren iritzia ezinbestekoa dute. Irisgarritasun baldintzak direla eta, eta Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Haur eskola lekuz aldatu behar dute. Beraz, eraikin berriaren beheko solairuan jarriko dute Haur eskola berria.

Goiko zatian berriz, liburutegia eta kultur gunea kokatuko dituzte, baina, lehenengo eta bigarrengo solairuetan zer egin erabaki beharrean daude. Aurreko udal korporazioak erabaki bezala, lehen solairua helduentzako gune izatea egoki ikusten dute. Herritarrek horrela nahiko ez balute, zein beste erabilera emango lioketen zehaztu beharko lukete.

Bigarren solairuan berriz, eskola kokatu nahiko lukete, Egiak argi utzi du, «gure ametsa herriko haurrak bost urte bitartean herrian geratzea da. Alegiako eskolako lekualdatutako gela izatea nahi dugu».

Auzolana bultzatu nahian

Urtean bitan bada ere, auzolana bultzatu nahi du Orendaingo Udalak. Guztia ez dago diruarekin egin beharrik, eta herria txukundu edota gauzak konpontzeko asmoa dute auzolanean. Honekin, «herri kohesioa» landu nahi dute.

Herriari bizia eman nahi diote, eta kultur ekitaldiei eta ikastaroei garrantzia emango diete. Herritarrei proposamenak egitea eskatzen diete. Udal taldeak orain artean egindako lana baloratzeko aukera ere izango dute.

Herritarrak galdetegia betetzera animatu nahi dituzte, «aldaketa eman beharra dago, eta ahalegina egitea nahi dugu». Hurrengo asteburuan galdetegiak jasoko dituzte. Jarraian, eta urtea bukatu baino lehen, herri batzarra deituko dute. Galdetegiko emaitzen berri emateaz gain, hurrengo lau urteetako Agenda 21a aztertu eta berrituko dute, eta 2012ko aurrekontua ere landuko dute.

Hirugarren adinekoen eguna ospatuko dute
Orendaingo Udalak antolatuta, hirugarren adinekoen eguna ospatuko dute igandean, hilaren 16ean. Eguna hasteko, 12:30ean Meza Nagusia izango dute, eta ondoren, 14:00etan guztientzat bazkaria izango da Herriko Ostatuan. Herriko jubilatu guztiek egun on bat pasatzea nahi dute udal ordezkariek.

Kirola eta abentura, bat eginik udalekuetan
Ekimen berri bat jarri dute martxan uztaila honetan Alegialdeko bost herritan. Gaztetxoei zuzendutako udalekuak dira, kirola eta abentura uztartzen dituztenak. Bizi Biziki enpresak kudeatzen du udalekua eta Abaltzisketa, Altzo, Amezketa, Baliarrain eta Orendaingo haurrek parte hartzen dute.

Bizi Biziki enpresako Ekaitz Zubeltzuk koordinatzen du ekimena. «Horrelako herri txikietan zailtasunak dituzte udalekuak antolatzeko herrian bakarrik. Horregatik, bost herriak bat egitean, posible izan da egitasmoak aurrera egitea», azaldu du Zubeltzuk.

Bi txandatan egiten ari dira udalekuak. Uztailaren lehenengo bi asteetan zortzi eta hamar urte artekoak aritu dira, eta hileko azken bi aste hauetan hamaika eta hamahiru urte artekoak ari dira parte hartzen. Lehenengo txandan berrogei gazte aritu dira eta bigarrengoan hamabost daude.

Astean hiru egunetan elkartzen dira: astelehen, asteazken eta ostiraletan. Eta egun bakoitzean herri ezberdinetan egiten dituzte jarduerak. Abaltzisketan mendi ibilbidea eta zuhaitz parkean aritu dira. Altzon patinaje ikastaroa eta eskalada egin zuten atzo frontoian. Bihar egun osoko irteera dute, eta piragua ikastaroa egitera joango dira Urumea ibaira. Datorren astean, joko kooperatiboak egingo dituzte astelehenean Orendainen; asteazkenean eskalada egingo dute Amezketako Zazpi Iturrin. Eta azkeneko egunean, ostiralean, egun osoko irteera egingo dute Donostiako irlara.

Orain artekoa «oso ondo» doala dio Zubeltzuk. «Horrelako gauza bat egiten den lehen aldia da eta gurasoen eta gazteen aldetik esperientzia oso ona izaten ari da». Herri ezberdinetako haurrak elkar ezagutzea da udalekuen helburuetako bat. «Gero haur horiek Alegiako Aralar Institutuan elkartuko dira DBH egiteko», azaldu du koordinatzaileak. Udalak ere egitasmoak izan duen erantzunarekin gustura daudela gaineratu du Zubeltzuk.

Jesus Garmendiak hiru garaipen lortu ditu
Nazioarteko Hipika Lehiaketa jokatu zuten asteburuan, Loiolan. Bertan, Jesus Garmendia orendaindarra ongi baino hobeto aritu da. Gipuzkoa Kirolak, Frigo eta Volkswagen sariak eskuratu ditu Garmendiak, hiru eguneko lehian.

«Guretzat garrantzi handikoa da herriari bizia ematea»
Gorka Egia (Orendain, 1978) lehenengo aldiz dago udal batean. Bildu koalizioarekin alkate kargua hartu du datozen lau urteetarako Orendainen.

Zer balantze egiten duzu emaitzei buruz?

Hasteko, eskertu bozkatu diguten herritarrei. Lortutako emaitzekin nahiko gustura gaude, aurreko alkateak aurreko hauteskundeetan alde dezente atera ziolako ezker abertzaleei. Bozka batzuengatik bada ere, lortu dugu irabaztea, eta guretzako ere ezustekoa izan da.

Zer sentitu zenuen aginte makila jasotzerakoan?

Alde batetik pozik geunden hauteskunde gauean. Beste aldetik ardura sentitzen dugu. Gehienbat Bilduk jaso dituen emaitzak ikusita, ardura handia daukagu, ez nik bakarrik, baizik inguruko beste hautatuek ere bai, guk dauzkagun proiektuak eta ideiak aurrera eman ditzagun eta Gipuzkoako herrietan aldaketa gauzatu dadin.

Zer balantze egiten duzu aurreko udalak egindakoari buruz?

Nik uste dut horrelako herri txiki batean alkate aurkezten denak, bere borondatez lan egiten duenetik hasita, eskerrak eman behar dizkiogula. Lan boluntarioa da, eta bere proiektu eta ideia asko aurrera atera ditu. Saiatu da herriaren alde gauzak egiten eta hori eskertzekoa da. Ni ados egon naiteke batzuekin eta ez beste batzuekin, baina berak egin duen lana hor dago. Hasteko eskertu egin duen lan horregatik eta orain saiatuko garena da lau urte hauetan guk gurea egiten. Berak hasi dituen proiektuei guk jarraipena emango diogu.

Zertan ez zaude ados?

Egin duena agerian dago, baina, esaterako, ez nago ados egiten ari diren etxebizitzek hartu duten prezioarekin. Ez nago hain ados egin diren hainbat erosketekin, edo proiektuak egiterakoan jendearekin ez komunikatzea. Iruditzen zait herriaren parte-hartzea handiagoa izan behar dela proiektuetan, aurrekontuetan… Udala ez da bi edo hiru pertsonak eraman behar duten zerbait, zabaldu egin behar da herriaren nahietara eta herriarekin eztabaidatu behar dira gauzak udalak erabakiak hartu baino lehen. Baina argi utzi nahi dut ere ez nagoela aurreko alkatearen kontra. Aukeratua izan zen eta ikusi da lana egin duela.

Zer asmo dituzue legealdirako?

Eguneroko martxak jartzen dizkizu betebeharrak. Astebete hasi ginela eta hori dagoeneko gertatzen ari da. Batetik, hasita dauden proiektuei bukaera eman nahi diogu. Erabilera anitzeko eraikinari bukaera on bat ematea da asmoetako bat. Horretaz gain herriaren urbanizazioa burutu behar da. Horiek hor daude, eta garrantzitsuak dira, eta horiek dira ikusten direnak eta hor gelditzen direnak. Baina guretzat garrantzi handikoa da herriari bizia ematea. San Joan sua egingo dugu ostegunean, afaria egingo dugu… Hau da, herri giroa sortzea eta jendea herrian gustura bizitzea. Bestalde, herrian bizi diren hainbat pertsona paperekin hainbat arazo dituzte eta hasiko gara arazo horiek mahai gainean jartzen eta behin betiko konponbide bat jartzen. Diruaren arabera, haurrentzako parke duin bat egiteko asmoa dugu. Amesten hasita, haur eskola dugunez, bost urte arte haurrak hemen ikasten jarraitzea. Euskarako ikastaroak eskaintzea euskaldunak ez diren herritarrei ere. Gehienbat arduratzen gaituena da herri-logela ez bihurtzea, eta herri honek bere kabuz bizia izatea.

Alegialdeko bederatzi herrietan ere bozkatzeko garaia iritsi da
Alegialdeako Abaltzisketako, Albizturko, Alegiako, Altzoko, Amezketako, Baliarraingo, Bidegoiango, Ikaztegietako eta Orendaingo herritarrak udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko aukera izango dute gaur, 20:00ak arte.

Hauek dira herri bakoitzean aurkeztu diren alderdiak:

Abaltzisketa: PP eta Herritarrak.

Albiztur: PP, PSE-EE eta Aralar.

Alegia: PP, PSE-EE, Bildu eta EAJ.

Altzo: PP, PSE-EE, eta Bildu.

Amezketa: PP, Amezketarron Elkar Lanean, PSE-EE, eta Bildu.

Baliarrain: PP eta Herritarrak.

Bidegoian: PSE-EE, Goiz-Bini, PP, eta Bildu.

Ikaztegieta: PP, PSE-EE, Bildu eta EAJ.

Orendain: PP, Batzaleku eta Bildu.

Hogei mila abere inguru igoko dituzte Aralarko larreetara
Igandetik aurrera, Aralarko larreek milaka abere jasoko dituzte. Larre Irekiera Festa ospatuko dute Larraitzen etzi, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen dituen mendikatera animaliak igotzeko baimena ematen dela zabaltzeko. Guztira, larre preziatu horietara, zehazki Enirio-Aralar Mankomunitatearenak direnetara, 18.000 ardi, 800 behi eta 750 behor eramango dituzte.

Larraitzetik ez dira, noski, igandean milaka abere horiek igoko. Egun horretan zenbait buru igaroko dira Abaltzisketako auzotik, 12:00ak inguruan suziria botatzen denean. Eta hurrengo egunetan beste lau sarrera natural ere erabiliko dira: Amezketako Ondarreko langa, Zaldibiko Olako Saroi, eta Ataungo Errekabeltz eta Baiarrate. Joxe Antonio Irastortza mankomunitateko basozainak dioenez, «azken urteetan gora egin du abereak igotzeko eskaerek».

Mankomunitatea osatzen duten hamabost herrietan erroldatuta daudenak dute aukera abereak igotzeko. Udan egon ondoren, ardiak urriaren erditik azkenera bitarte jaisten hasten dira. Behien gehiengo bat zertxobait lehenago eta behorrak zertxobait geroxeago jaisten dituzte.

140 abeltzainek izaten dituzte abereak Aralarren, horietatik 40 artzain profesionalak. Azken hauek gaztak egiten dituzten garaietan egon ohi dira mendian. «Lehen baino gutxiago», zehazten du Irastortzak. «Joan eta etorri ibiltzen dira, behean ere lana izaten dutelako». Abereen zainketari dagokionez, «behiek eta behorrek ez dute zainketa handirik behar», dio basozainak. «Tartekako begiratu batekin horiena egiten da. Bestalde, artalde bakoitzak eremu jakin batzuk izaten dituzte ibilbiderako, eta batzuetan horiek errespetatzea pixka bat kostatzen da, baina orokorrean bakoitzak bere etxola ingurura eramaten ditu. Tarteka ematen dira nahasketa batzuk, baina normalean ardiak nahiko autonomoak dira, ezagutzen dute bere etxola non dagoen».

Larre eremu bezala 2.200 hektarea ditu Enirio-Aralarrek. Ganadu handiaren kopurua goraka doa. Irastortzak dioenez, «bataz besteko kalkulu batzuk badaude, eta aurki kontuan izan beharko da abere kopurua mugatzen den».

Abeltzainak gustura eramaten dituzte abereak mendiko larreetara. «Aralar oso leku preziatua da. Oso jan goxoa du, eta uda partean ganadua altura batetik gora normalean hobeto ibiltzen da», azaldu du basozainak. Azken urteetan aska eta ur azpiegituretan «hobekuntza handia» egin dela dio. «Horrekin ziurtatzen da ganadua nahiko baldintza onetan ibiltzea, eta hori horrela izanik animatu egin da jendea. Horregatik, behien presentzia izugarri hasi da urte gutxitan».

Ardiak askatasunean

Orendaingo Zelaieta baserriko Joxe Antonio Garmendia eta Maider Murua senar-emazteak eta Juan Mari Garmendiak beraien artaldeak eramaten dituzte Aralarrera. Maiatza erdi aldera ardi antzuak igotzen dituzte eta maiatza bukaera aldera jezten direnekin igotzen dira. Hilabete inguru gazta egiten aritzen dira. Urriaren bukaeran jaisten dituzte ardiak.

Maider Muruak azaldu duenez, «guretzako ardiak Aralarrera igotzea, hasteko askatasun bat izaten da. Orendainen egongo balira ardiak, beti egon beharko ginen larreak jartzen. Mendian askatasunean ibiltzen dira eta beraiek ere gustura joaten dira». Mendian, alturan egoteak, gaixotasun gutxiago izaten dituzte abereek. «Bronkioetatik-eta askoz hobeto egoten dira», dio Muruak.

Ardiek, data iristen denean, badakite mendira doazela. Muruak askotan kontatu izan du horren adibidea: «Itsasondon artzain ibiltzen nintzela, utzi izaten nituen kentzeko ardi zaharrak. Egun batean langa irekita utzi eta gogoratzen naiz Ertzaintzak deitu zidala esanez ardi bat zihoala Zaldibia bidean, eta nirea izango zela. Eta joan nintzen, eta halaxe zen: ardia mendira zihoan. Besteekin batera ez nuen eraman eta berak, langa irekita harrapatu zuenean, mendirako bidea hartu zuen». Muruak gaineratzen duenez, «ardiak konturatzen dira bai mendira joateko garaia denean eta bai behera jaistekoa denean».

Jezteko garaian hiru artzainak mendian izaten dira, gazta ere egin behar delako. «Jezteari uzten diogunean», dio Muruak, «belarra egitera jaitsi behar izaten dugu behera. Lanaren arabera izaten da goian ematen dugun denbora». Muruak Esnaurretako etxolara eramaten ditu eta bere senarrak Koaurrekora. Zelaieta izeneko gazta egiten dute eta komertzioetara eramaten dute eta etxean ere saltzen dute.

Azken urteetan inbertsioak egin dituzte, baina horiei ere buelta emateko lan gehiago egitea suposatzen diela azaldu du Muruak, «animali kopurua ere igo egin behar duzulako». Administraziotik «laguntza gutxi» jasotzen dutela esaten du: «Industria gehiago laguntzen da gure sektorearekin alderatuta. Ni etxolara autoan igotzen naiz, baina nire senarrak oinez igo behar du, orain 50 urte atzeratzea bezala». Kexu da ere beraien produktua gutxi baloratzen delako: «Arkumea orain 30 edo 40 urteko prezioan dago, eta esnea saltzen dutenak ere gaizki daude».

Ardi mozteari omenaldia

Etziko festari dagokionez, eguraldiak asko baldintzatzen du jendeak bertara joatea. Bestalde, Irastortzak gogora ekartzen duenez, etzi ere Gazta Eguna izango da Idiazabalen eta Landare Berezien Azoka Aian. «Aurten ez dugu espero besteetan bezainbeste jende, baina, hala ere, etorriko dela pentsatzen dut», gaineratzen du Larre Irekieraren Festako antolatzaileak. «Larraitz berez erakargarria da. Gainera ikuskizunen bat izaten da urtero, eta aurten ardi moztearen marka egongo da».

Irastortzak dioenez, «kontuan izan behar da, lehen jendea biltzen zela ardi moztea egiteko. Auzolanean egiten zen lana, eta otorduak prestatzen ziren. Orain sektore guztietan horrelakoak galtzen ari dira. Ardi mozteari omenaldia eginez, antolatu dugu marka ahalegina».

Larre Irekiera Festa

10:00. Postuen irekiera eta trikitilariak festa gunean zehar.

11:00. Ustaritzeko Gaiteroak.

11:30. Mendiko Behor eta Zaldien Gipuzkoako II. Lehiaketa.

12:00. Aralarko larreak irekitzeko suziria. Ondoren, jaialdia: Migel Mari Sagastume Aimendi-k ardi mozten marka-ahalegina; Bixente Gorostidi eta Mikel Mendizabal bertsolariak; Juan Inazio Barberia kantaria; Ustaritzeko Gaiteroak eta Mujika eta Etxeberritxo trikitilariak; abere erakusketa, eskulangintza saioak eta bertako produktuen salmenta.

17:00. Erromeria Mujika eta Etxeberritxo trikitilariekin.

Egun osoan: Abaltzisketako pilotalekuan Luis Erasok motozerraz egindako eskulturak ezarriko dira ikusgai eta salgai.