Orendain

Alegialdeko bederatzi herrietan ere bozkatzeko garaia iritsi da

2011/05/22
Nork

Alegialdeako Abaltzisketako, Albizturko, Alegiako, Altzoko, Amezketako, Baliarraingo, Bidegoiango, Ikaztegietako eta Orendaingo herritarrak udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko aukera izango dute gaur, 20:00ak arte. Hauek dira herri bakoitzean aurkeztu diren alderdiak: Abaltzisketa: PP eta Herritarrak. Albiztur: PP, PSE-EE eta Aralar. Alegia: PP, PSE-EE, Bildu eta EAJ. Altzo: PP, PSE-EE, eta Bildu. Amezketa: PP, Amezketarron Elkar Lanean, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain, Bidegoian, Herriak, Ikaztegieta, Orendain, Politika | Ez dago iruzkinik »

Hogei mila abere inguru igoko dituzte Aralarko larreetara

2011/04/28
Nork

Igandetik aurrera, Aralarko larreek milaka abere jasoko dituzte. Larre Irekiera Festa ospatuko dute Larraitzen etzi, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen dituen mendikatera animaliak igotzeko baimena ematen dela zabaltzeko. Guztira, larre preziatu horietara, zehazki Enirio-Aralar Mankomunitatearenak direnetara, 18.000 ardi, 800 behi eta 750 behor eramango dituzte. Larraitzetik ez dira, noski, igandean milaka abere horiek igoko. Egun horretan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Amezketa, Baliarrain, Ekonomia, Ikaztegieta, Orendain | Ez dago iruzkinik »

Kirol guneak erabilera zabala duela dio alkateak

Kirol guneak erabilera zabala duela dio alkateak

Kirol gune berria «oso eroso» geratu dela azaldu du Tomas Plazaola Orendaingo alkateak. «Herritarrek zein kanpotarrek erabiltzen dute», gaineratu du alkateak. Frontoi ondoan dago gunea. Zabortegia berdindu ondoren, futbolean eta saskibaloian jolasteko gunea egin dute. Obrak 104.000 euroko kostua izan zuen eta hiru erakundek jarri zuten dirua: Espainiako Gobernuak, Zapatero Planaren bitartez, Orendaingo Udalak eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Kirola, Orendain | Ez dago iruzkinik »

«Ikerketa sakoneko liburua da, nota askorekin, eta ez da erraza irakurtzeko»

2011/01/12
Nork
«Ikerketa sakoneko liburua da, nota askorekin, eta ez da erraza irakurtzeko»

Ernesto Gonzalez Castrok (Celanova, Galizia, 1939)  Orendain herriari buruzko historia liburua idatzi du, Orendain, Txindoki eta Oriaren artean izenekoa. Aranzadi Zientzia Elkarteak, Orendaingo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu berri dute. Orendaingo etxe bakoitzarentzat ale bat du gordeta udalak eta hori eskuratzeko udaletxera joan behar da. Gonzalezek filosofia ikasi zuen Salamancan (Espainia) eta gero filosofia [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Gizartea, Orendain | Ez dago iruzkinik »

Berria egiteko, zaharra bota behar

2010/12/07
Nork
Berria egiteko, zaharra bota behar

Hasi berri dira Eskolapioek Orendainen duten etxea botatzen. Azken urteetan ez du erabilera handirik izan eraikin esanguratsuak. Frantzisko Ayestaran herritar parrokoaren eskari eta nahiez, 1936. urte inguruan hasi ziren eraikina egiten.  Orain, udalak, eremu horretan 12 etxebizitza eraikitzeko asmoa du eta baita balioanizdun zentroa ere. Bertan, herriko ostatua, haur eskola, hirugarren adinekoentzako lokala, liburutegi eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Orendain | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]