Jardunaldi arrakastatsuak burutu dira gaur goizean, Ikaztegietan. Eskola Txikietako gurasoei zuzendutako topaketa ospatu dute goizean, eta guraso ugari elkartu da Ikaztegietan. Hitzaldi nagusian, Roser Boix izan da hizlaria. Juan Karlos Alonso eta Joxe Amiamak ere hitzaldia eskaini dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Hezkuntza, Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »
Hirigintza, kultura, ekonomi-kontu berezien eta ingurumena batzordeen bilera egingo dute datorren astelehenean, hilaren 23an, 20:30etik aurrera, Amezketako udaletxeko batzar aretoan. Bertan, besteak beste, ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku txartela arautzen duen udal ordenantzaren eta osasun publikoari buruzko mozioaren berri emango dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Amezketa, Ekitaldiak, Gizartea, Herriak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Amezketako Udalak gaztelekua bezalako nerabeentzako zerbitzua definitu eta martxan jarri ahal izateko prozesu parte-hartzailea martxan jarriko du. Horretarako, 12 eta 17 urte bitarteko herriko gazteek zerbitzu horren inguruko iritziak eta iradokizunak eman ahalko dituzte. Hain zuzen ere, etzi hasiko da prozesua, arratsaderako deitu duten bileran. Udaletik diotenez, parte hartze prozesuan adostutakoa errespetatuko da. Parte hartzen [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Amezketa, Gizartea, Herriak | Ez dago iruzkinik »
Eskola Txikietako gurasoei zuzendutako II. Jardunaldiak izango dira, Ikaztegietan. Larunbat goiza baliatuko dute horretarako, eta 09:30ean hasiko dira jardunaldiak. Iaz egin zituzten lehen aldiz, Larraulen. Aurtengo egitarauan, lehenik eta behin, bertaratzen diren guztiei zuzendutako hitzaldi nagusi bat izango da. Gazteleraz izango da, Herrialde Katalanetatik etorriko baita Roser Boix hizlaria. Ondoren, hiru solasaldi izango dira. Eskola [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eskola txikiak, gizartea, hezkuntza, Ikaztegieta, Jardunaldiak
Bidalita Eskola Txikiak, Gizartea, Hezkuntza, Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »
Pello Zabala, Fraide frantziskotarra Zaila da Pello Zabala hitz bakar batekin definitzea. Eguraldian aditua, idazlea, blogaria…BERRIAko administrazio kontseiluko kidea ere izan zen. Gaur goizean, Berrian izan da irakurleen galderak erantzuten.
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Eguraldia, Fraidea, gizartea, Pello Zabala
Bidalita Amezketa, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Saiaz Mankomunitatea Albizturren eta Bidegoianen Berdintasun plana egiten ari da. Martxoan egin zuten lehen kafe tertulia saioa, eta datorren astean dute bigarren hitzordua. Bidegoianen, asteartean elkartuko dira, eta Albizturren, ostegunean. 2011. urtean jarri zuten martxan Berdintasun plana. Diru laguntzak lortu, eta udal ordezkariak gaiarekin konprometitu ziren. Aurretik, 2008 eta 2009 urteetan, bi herrietan, gizonen eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, Berdintasun plana, Bidegoian, Genero ikuspegia, gizarte zerbitzuak, gizartea, hezkuntza
Bidalita Albiztur, Bidegoian, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Saiaz Mankomunitatea Albizturren eta Bidegoianen Berdintasun plana egiten ari da. Martxoan egin zuten lehen kafe tertulia saioa, eta datorren astean dute bigarren hitzordua. Bidegoianen, asteartean elkartuko dira, eta Albizturren, ostegunean. 2011. urtean jarri zuten martxan Berdintasun plana. Diru laguntzak lortu, eta udal ordezkariak gaiarekin konprometitu ziren. Aurretik, 2008 eta 2009 urteetan, bi herrietan, gizonen eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, Berdintasun plana, Bidegoian, Genero ikuspegia, gizarte zerbitzuak, gizartea
Bidalita Albiztur, Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Saiaz Mankomunitateak menpekotasun egoeran daude pertsonak zaintzen ikasteko ikastaroa antolatu du. Albizturgo eta Bidegoiango herritarrei zuzendua dago ikastaroa, eta zaintzaileentzako izango da. Izena emateko azken eguna hilaren 26a, osteguna, izango da. Bidegoiango Gizarte Zerbitzuetako 943 68 11 28 telefono zenbakira deitu beharko da apuntatzeko. Doan izango da ikastaroa, eta amaieran diploma jasoko da. Adinekoen ezaugarriak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:adinekoak, albiztur, Bidegoian, gizarte zerbitzuak, Zaintzaileentzako ikastaroa
Bidalita Albiztur, Bidegoian, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Herrira mugimenduaren aurkezpena egin dute Alegian. Hasieran txalapartariek eta bertsolari batek girotu dute aurkezpena. Ondoren, bideo bat ikusi dute, udaletxeko areto nagusian, Herriraren aurkezpena egiteko, eta bertan 30 pertsona inguru izan dira. Mugimenduaren aurkezpena egiteaz gain, aurrerantzean ere “euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan aktibatzeko” deia egin zaie. “Urteetako lanaren ondorioz euskal preso eta iheslarien [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Alegia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Bidania eta Goiatz. Eta, euren arteko batuketaren emaitza, Bidegoian. Bitxia da, izan ere, horrelakoetan bi herrien izena hartu ohi da. Beraz, Bidania-Goiatz izatea ez litzateke arraroa izango. Baina, 1964an bi herriok elkartu zirenean, euren agintariek izen berria behar zuela izan erabaki zuten. Deigarria da izena, bi herrien izenen batzetik sortua dirudielako, eta aldi berean, adiera [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, Ibilbidea, Ingurumena, Natura
Bidalita Aisia, Bidegoian, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »