Iker Karrerak (Amezketa, 1974) hainbat urte daramatza mendi lasterketei lotuta, atsedenaldi bat tarteko. 2003an egin zuen lehena eta hortik hainbat egin zituen. Euskal selekzioarekin 2006an Espainiako Kopan parte hartu zuen, hirugarrena eginez. Ondoren atsedena hartu zuen bi urtez. 2009an ekin zien berriro lasterketei, baina oraingoan maratoiak baino luzeagoak diren probetan, ultratrail izenekoak. Iaz helburua Ehun [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Iker Karrera, mendi lasterketa, Salomon
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Urteko ohiko batzarra egingo dute ostiralean Ikaztegietako Herrigintza elkartean. 20:00etan emango zaio hasiera eta honako gai ordena izango da: aurreko aktaren irakurketa eta onarpena, egokia bada; urteko balantzea; bazkideen alta eta bajak eta bukatzeko galde-eskea. Herrigintzako bazkide guztiei dei egiten zaie bertan parte hartzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »
Joseba Llamas (Alegia, 1963) misiolari klaretiarra da Bolivian, Proclade gobernuz kanpoko elkarteak dituen proiektuak bideratzen. Etxera aste batzuetarako itzuli da, etxekoak ikusi, ahal den dirua lortu proiektuentzat eta sentsibilizazioa egiteko. Hain justu, hilaren 25an hitzaldia emango du jaioterrian, Alegian, 19:30ean kultur etxean. Ipar Potosiarekin bat izenburua du solasaldiak. Alegiako Udalak dirua ematen du klaretiarrek duten [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Bolivia, Ipar Potosi, Joseba Llamas, klaretiar, Proclade
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Pekingo Munduko Kopan aritu da lehiatzen Leire Olaberria. Munduko Kopako hirugarren kanporaketa jokatu da bertan. Lehen saioan erorikoa izan zuen eta hurrengo saioetan atzetik ibili behar izan zuen ikaztegietarrak. Hala eta guztiz ere, laugarren bukatzea lortu zuen. 40 puntu eskuratu zituen eta hirugarren postutik bi puntutara baino ez zen geratu. Aldiz, lehen postua eskuratu zuen [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:pista, txirrindularitza
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Ageda Deunaren bezperan kantatzen ateratzeko asmoa dute ikaztegietarrek. Horretarako entsegua egingo dute gaur 19:00etan, herriko liburutegian. Herritarrak bertara gonbidatu dituzte.
Irakurri gehiago
Bidalita Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzar nagusia egitekoa zuen hilaren 18an, baina astebetez atzeratu da, eta honenbestez, urtarrilaren 25ean egingo da Alegiako kultur etxean. Lehen deialdia 20:00etan izango da eta bigarrena, berriz, 21:00etan. 2010. urtean elkarteak izan duen jardunaren balantzea egingo da batzarrean. Hasteko, pasa den urtean egin ziren ekitaldi eta kantu emanaldien berri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Txintxarri Abesbatza
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Albizturrek webgune berria du. Tolomendi elkartearen laguntzarekin egokitu du eta aurrerantzean udalarekin egin beharreko izapide guztiak bertatik bideratzeko aukera emango du www.albiztur.com helbidean. Brixi Arrue alkateak azaltzen duenez, «aurreko webgunea zaharkituta zegoen eta gainera aldatu beharra zegoen. Orain udalari egindako eskaerak egin ahal izango dira udaletxera joan gabe». Alkateak gaineratu duenez, «informazioa ere eskuragarri izango da [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, webgunea
Bidalita Albiztur, Bestelakoak | Ez dago iruzkinik »
Amezketako alderdiek eta sindikatuek Gernikako akordioa sinatu ostean, iritsi da herriko beste eragileei akordioa zabaltzeko aukera. Horrela, atzo guztira 17 talde ezberdinen atxikimenduak jaso zuen akordioak. Ekitaldia txalaparta doinuekin hasi zen. Ondoren, akordioaren irakurketa egin zuten eta horren jarraian eragile bakoitzetik kide batek sinatu zuen.
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, Gernikako Akordioa, politika
Bidalita Amezketa, Politika | 2 Iruzkinak »
Iban Gurrutxaga gitarra-jole amezketarrak, Cristobal Massis bateria-joleak eta Hammond organoa jotzen duen Fredi Pelaezek CIF Blues Project taldea sortu dute. Hirukotearen historia Pax Avant taldearen grabaketaren inguruan asi zen 2010eko udan. Garai hartan Gurrutxaga eta Massis musikari bezala aritu ziren eta Pelaez soinu teknikari modura. Elkarrekin jotzeko aukerarik ez dute galdu eta rhythm & bluesaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, CIF Blues Project, Iban Gurrutxaga, musika
Bidalita Amezketa, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alegiako haurreskola berriak ireki ditu ateak kirol eta kultur etxearen eraikinean. Lehen gimnasioa zegoen lekuan dago. Aitor Sarasola alkatea «oso gustura» agertu da haurreskola berriarekin eta bere erosotasuna nabarmendu du: «Zoru erradiatzailea du. Lurra goxo egoteaz gain, berogailurik ez dago haurren eskura. Bestalde, aire egokitua ere badago». Haurreskolak 150 metro karratu inguru ditu. Bi gela [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, haurreskola, hezkuntza
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »