Kirola

Bidegoian Berria Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu da

2012/02/07
Nork
Bidegoian Berria Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu da

Bidegoiango pilotariek garaipen erraza lortu zuten iragan ostiralean Lizarraren aurka, IX. Berria Txapelketako kanporaketan. Final laurdenetara sailkatu diren lehenak izan dira Aurrera Saiazekoak, eta hurrengo aurkaria, Huarte eta Zaramagaren arteko lehiatik irtengo zaie. Kanporaketa Asteasun jokatu zen, eta eguraldia aurka izan arren, jende ugari elkartu zen frontoian. Kadeteetan Chiapuso-Aburuzak erraz lortu zuten garaipena, aurkariak 6 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Bidegoian, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Ibarra taldeko neskek hirugarren postua eskuratu dute 540 kilokoan

2012/01/24
Nork
Ibarra taldeko neskek hirugarren postua eskuratu dute 540 kilokoan

Amezketako pilotalekuan jokatu zen Euskadiko Sokatira Txapelketako laugarren saioa. Emakumezkoak eta gizonezkoak aritu ziren goma gainean sokan. Emakumezkoen 540 kiloko txapelketaren finala zegoen jokoan, eta Ibarra taldeak hirugarren postua eskuratu zuen. Hirugarren urtez jarraian, gasteiztarrek eraman dute txapela Arabara. Emakumeen 540 kiloko txapelketa irabazi zuten. Beste behin, Badaiotzekoek, tiraldi guztiak irabaziz, hiru talde aurkariak mendean [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Kirola, Paperekoa, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

Amezketan jokatuko da emakumeen 540 kiloko goma gaineko sokatira txapelketako finala

2012/01/18
Nork

Igandean, hilak 22, 11:30ean hasiko da Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa. Emakumeak eta gizonak ari dira lehian. Emakumeak 540 kilotan ariko dira, eta finala jokatuko dute. Badaiotz, Bizindar, Sakana eta Ibarra taldeak ariko dira nor baino nor txapela eskuratu nahian. Gizonezkoek 640 kilotan parte hartuko dute, eta bigarren jardunaldia izango da Amezketako pilotalekuan jokatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amezketa, Kirola, Sokatira | Ez dago iruzkinik »

«Espainiako Txapelketa da nire aurtengo helburua»

2012/01/13
Nork
«Espainiako Txapelketa da nire aurtengo helburua»

Maddi Amiano , Judoka Altzoko gaztea 8 urte besterik ez zituela hasi zen judoan; harrezkero sari asko irabazi ditu, eta orain gutxi bere kirol ibilbide oparoarengatik saria eman diote. Tolosan egindako XIV. Elkartasun Krosean lortu du azken saria Maddi Amianok (Altzo, 1993).  Sari berezia da, kirol ibilbideagatik emandakoa baita. Izan ere, 10 urtez judoan egindako kirol ibilbideagatik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Altzo, Elkarrizketa, Judoa, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kilimanjaro mendian hasi du urte berria

2012/01/11
Nork
Kilimanjaro mendian hasi du urte berria

Luis Sagastume amezketarrak urte berriari ongi etorria Kilimanjaro mendian eman dio. Abenduaren 25ean atera zen etxetik, eta Keniarako bidea hartu zuen urtarrilaren 4ean etxera itzultzeko. Kilimanjaro mendiaz gain, Lava Tower tontorra ere zapaldu du. Hiru suediar eta Cyro Jorda valentziarra izan ditu bidelagun. Azken hau, Espainiako Eski ekipo nazionaleko entrenatzailea da, eta Aragon Aventuratik ezagutzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Amezketa, Kirola, Mendia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida

2012/01/05
Nork
Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida

Futbol partida berezia jokatu zuten atzo, Ikaztegietako frontoian, Abaltzisketako Txalburuk taldeko eta Ikaztegietako gazteek. Norgehiagoka lagunartekoa bazen ere, futbolariek serio hartu zuten eta jokaldi ederrak ikusi ahal izan ziren. Partida 1-7 amaitu zen, eta ondoren, askaria egin zuten. Antolatzaileen hitzetan, Tolosako Shanti Txapelketa aprobetxatu dute partida hau antolatzeko, izan ere, taldeak osatu dituzte aipatu lehiaketarako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Futbola, Ikaztegieta, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketa eta Ikaztegieta nor baino nor, futbolean

2012/01/04
Nork

Ikaztegietako eta Abaltzisketako neska-mutilek lagunarteko futbol partida jokatuko dute, gaur. Abaltzisketako Txalburu taldeko gazteak ariko dira Ikaztegietako jokalarien aurka. Partida Ikaztegietako frontoian jokatuko dute, eta 16:30etik aurrera ikusi ahal izango da. Partida ikustera gerturatzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek, eta baita giro onean bi taldeak animatzeko ere.

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Futbola, Ikaztegieta, Kirola, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eibar eta Intxurre lagun artean

2012/01/03
Nork

Urteari amaiera emateko, larunbat goizean, lagunarteko futbol partida jokatu zuten Alegiako Elorri futbol zelaian. Intxurrek, Bigarren B mailan jokatzen duen Eibar taldea hartu zuen etxean. Ezin hobeto moldatu ziren bi taldeak zelaian, eta partidako emaitza izan zen gutxienekoa. Ondoren, lagun artean bazkari ederra egin zuten bi taldeetako kideek.

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Futbola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Ikusle asko izan da X. Pilota Topaketako finaletan

2012/01/03
Nork

Gabonetako X. Pilota Topaketako finalak ostiralean izan ziren Alegiako pilotalekuan. Harmailak jendez bete ziren finaleko bost partidak ikusteko, eta «giro oso ona» izan zela adierazi dute antolatzaileek. 92 pilotarik abiatu zuten txapelketa, eta horietatik 20 iritsi dira finalera. Ikusmin handia sortu zuten finaleko partidek. Aurrebenjaminen partida izan zen orekatuena. Hamaikanako berdinketaren ostean, Adur Irastorza eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Gabonetako X. Pilota Topaketako biharko finalak erabakita daude

2011/12/29
Nork

Asteartean eta asteazkenean jokatu zituzten binakako pilota partidak, eta erabakita geratu dira finalera pasa diren bikoteen izenak. Finaleko partidak bihar, hilak 30, jokatu dituzte, 16:00etatik aurrera. Aurre-benjaminen mailan, finalera iritsi dira Joseba Rojas eta Aiur Benaventek osatzen duen bikoa, eta Adur Irastorza eta Jon Mikel Artolak osatzen dutena.  Benjaminetan, aldiz, Iker Zubeldia eta Peru Azurtzak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 22 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 46 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 49 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 50 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]