Futbola

Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida

2012/01/05
Nork
Abaltzisketak irabazi du Ikaztegietaren aurkako futbol partida

Futbol partida berezia jokatu zuten atzo, Ikaztegietako frontoian, Abaltzisketako Txalburuk taldeko eta Ikaztegietako gazteek. Norgehiagoka lagunartekoa bazen ere, futbolariek serio hartu zuten eta jokaldi ederrak ikusi ahal izan ziren. Partida 1-7 amaitu zen, eta ondoren, askaria egin zuten. Antolatzaileen hitzetan, Tolosako Shanti Txapelketa aprobetxatu dute partida hau antolatzeko, izan ere, taldeak osatu dituzte aipatu lehiaketarako [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Futbola, Ikaztegieta, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Abaltzisketa eta Ikaztegieta nor baino nor, futbolean

2012/01/04
Nork

Ikaztegietako eta Abaltzisketako neska-mutilek lagunarteko futbol partida jokatuko dute, gaur. Abaltzisketako Txalburu taldeko gazteak ariko dira Ikaztegietako jokalarien aurka. Partida Ikaztegietako frontoian jokatuko dute, eta 16:30etik aurrera ikusi ahal izango da. Partida ikustera gerturatzeko gonbita luzatu dute antolatzaileek, eta baita giro onean bi taldeak animatzeko ere.

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Aisia, Futbola, Ikaztegieta, Kirola, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eibar eta Intxurre lagun artean

2012/01/03
Nork

Urteari amaiera emateko, larunbat goizean, lagunarteko futbol partida jokatu zuten Alegiako Elorri futbol zelaian. Intxurrek, Bigarren B mailan jokatzen duen Eibar taldea hartu zuen etxean. Ezin hobeto moldatu ziren bi taldeak zelaian, eta partidako emaitza izan zen gutxienekoa. Ondoren, lagun artean bazkari ederra egin zuten bi taldeetako kideek.

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Futbola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Eibarren aurka jokatuko dute Intxurrekoek, Alegian

2011/12/29
Nork
Eibarren aurka jokatuko dute Intxurrekoek, Alegian

Alegiako Intxurre futbol taldeko jokalariek Bigarren B mailako Eibar futbol taldearen aurka jokatuko dute partida. Etzi, hilak 31, Urte Zahar egunean izango da, Alegiako Elorri futbol zelaian. Eibartarrak Alegiara etorriko dira, eta 11:00etan emango zaio hasiera futbol partidari. Gabon egun hauetako atseden egunak aprobetxatuko dituzte lagunarteko partida jokatzeko.     Entrenatzaileak, adiskide Manix Mandiola Eibarko entrenatzailea [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Futbola, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]