Alegiako Intxurre futbol taldea Lurraldekako edo Erregional preferente mailan jokatzen ari da aurtengo denboraldian, aurrekoan igoera lortu eta gero. Mailaren «gogortasuna» nabarmentzen dute Santos Irazustabarrena entrenatzaileak eta Eneko Garmendia kapitainak. Ez da lehenengo aldia maila honetan aritzen direla. «Maila honetan egon garen beste urteetan talde indartsuak zeuden, baina ez aurten bezain indartsuak», dio entrenatzaileak. Lehenengo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, futbola, Intxurre elkartea, Kirola
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Udalak haurreskola eta gimnasioa ezagutzeko aukera zabalduko die herritarrei larunbatean, hilak 8. Ate irekien jardunaldia egingo dute 11:00etatik 13:00etara eta bertan izango dira udal ordezkariak. Bi azpiegiturak Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxean daude. Orain gutxi bukatu dira obrak eta bai kiroldegia eta bai haurreskola dagoeneko martxan daude. Gimnasioa izan zen aurrena martxan jartzen. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, gimnasioa, haurreskola
Bidalita Alegia, Azpiegiturak, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
2010 urtea «txukun» joan zaie Zazpi Iturri pilota eskola osatzen dutenei, horrela onartu dute behintzat: «Sei talde atera genituen Gipuzkoako Txapelketan eta horietatik lauk txapela lortu zuten: Irribarriak eskuz banaka kadeteetan, Altuna-Irribarriak eskuz binaka kadeteetan,Gallurraldek eskuz banaka gazteen mailan eta Olaetxea-Arzelusek eskuz binaka afizionatuen lehen mailan». Egindako lan onari esker, Euskadiko liga jolasteko gonbidapenak lortu [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Gabonetako IX. Pilota Topaketei amaiera eman zieten atzo Amezketako Larrunarri frontoian. Herri horretako zein Alegia, Altzo eta Ikaztegietako 91 pilotarik parte hartu dute bost mailatan eta finalak atzo jokatu zituzten. Topaketetan parte hartzen dutenen askorentzat lehen pilotakadak izaten dira lehiaketa batean. Ilusioz joaten dira txapelketara, batez ere txikienak. Pilota bigunekin egiten dira partidak eta horrek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Altzo, Amezketa, Gabonetako IX. Pilota Topaketak, Ikaztegieta, Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Kirola | Iruzkin bat »
Juan Martinez Olive Espainiako pista txirrindularitza hautatzaileak Leire Olaberria ikaztegietarra deitu du, beste hainbat txirrindularirekin batera, datorren astean Palman (Mallorca, Herrialde Katalanak) egingo duten konzentraziorako. Hain zuzen ere, urtarrilaren 7tik 15era egongo dira bertan. Pekinen jokatuko den Munduko Kopako hirugarren kanporaketarako prestatzea izango dute helburu. Pekingo hirugarren probaren ostean, laugarren eta azkena Manchesterren izango dute [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Herriak, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako neska-mutilek, Gabonetako oporretan pilota partidak jokatzen ari dira. IX. Gabonetako Pilota Topaketak izan dituzte eta astelehen eta asteartean sailkapen partidak jokatu ostean, bihar finalak jokatuko dituzte. Sailkapen partidak Altzo, Alegia eta Ikaztegietako pilotalekuetan jokatu ostean, finalak, Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko dituzte. Partidak, 16:00etatik aurrera hasiko dira. Bost kategoriatan banatu dituzte [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Gabonetako IX. Pilota Topaketa ari dira egiten Alegian, Amezketan, Altzon eta Ikaztegietan. Hain zuzen ere, lau herri horietako 5 eta 14 urte bitarteko 91 gaztetxo ari dira parte hartzen pilota partidetan. Bihar, esaterako, lau herrietako frontoietan izango dira benjamin aurrekoak, kadete, benjamin, alebin eta infantil mailakoen norgehiagokak 16:00etatik aurrera. Finalak, berriz, ostegunean, izango dira ikusgai, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Herriak, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Intxurre pilota elkarteak gonbidapena jaso du Berria Txapelketan parte hartzeko. Horretarako, Usurbilen aurkako partida irabazi beharko du aurretik. Lehia igandean izango da, 17:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hiru mailetan izango da norgehiagoka. Intxurretik kadete mailan Eñaut Larrea eta Unai Mujika ariko dira. Jubenil mailan Iñaki Artolak eta Beñat Zabalak parte hartuko dute. Nagusien mailan, Asier Alonso [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Altzo, Berria Txapelketa, Ikaztegieta, Intxurre, Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Intxurre futbol taldeko jokalariek talde handi baten aurka jokatzeko aukera izan zuten iragan astean. Bigarren B mailan dagoen Eibar izan zuten aurrean alegiarrek Ipurua futbol zelaian. Bi entrenatzaileak, Santos Irazustabarrena eta Manix Mandiola, lagunak dira eta urtero jokatu ohi dute anaiarteko partida. Intxurreko taldean jubenilek ere jokatzeko aukera eduki zuten.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, futbola, kirolak
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Aurreko aldian egin zen bezala, berriro ere patinaje ikastaroa antolatu nahi da. Horretarako lehenik eta behin, haur eta heldu, interesa duten guztiek izena eman beharko dute udaletxean. Azken eguna hilaren 14a asteazkena izango da. Taldea osatuz gero, ondoren egingo den bileran zehaztuko dira eguna, ordua eta prezioa.
Irakurri gehiago
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »