Kirola

Intxurre, Aurrera Saiaz eta Zazpi Iturrikoen partidak, asteburuan

2011/10/13
Nork

Bihar eta etzi, Ikaztegieta, Amezketa, Alegia eta Bidegoianen jokatuko dira hainbat pilota partida.  Ikaztegietan hasiko dituzte partidak, bihar, 19:00etan.  Intxurreko infantilen hiru partida izango dira lehenengo, eta laugarren partida neskek palan jokatuko dute. Bidegoianen ere ordu berean hasiko dira, eta hiru partida jokatuko dituzte Aurrera Saiazeko pilotariek. Amezketan, 19:30ean hasiko dira biharko partidak, eta bost [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Amezketa, Bidegoian, Ikaztegieta, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »

Mendizale bat hil da Txindokin

2011/10/12
Nork

Txindoki mendian (Abaltzisketa, Gipuzkoa) 23 urteko mendizale bat hil da gaur eguerdian, erorikoa izanda. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak 12:30 pasatxo zirela jaso du herritar baten deia; jakinarazi du tontorraren inguruan pertsona bat jausi dela amildegira. Larrialdi zerbitzuak heldu direnerako hila zen. Beasaingoa (Gipuzkoa) zen. Laino itxia zen ordutsu horretan Txindokin, eta Ertzaintzaren helikopteroak ezin izan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Abaltzisketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Herri krosa eta afaria izango dira Herrigintza Elkartearen festa egunean

2011/10/11
Nork

Ikaztegietako Herrigintza Elkarteak urteak daramatza bazkideen eguna ospatzen. Azken urteetan ez bezala, larunbatez izango da, eta afaria egingo dute. Herri krosa, berriz, arratsaldean izango da. Irteera 16:30ean izango da, eta 10 kilometroko ibilbidea izango du. Parte hartzaileentzako pintxoak eta sariak ez dira faltako. Eguneko antolaketa lanetarako ere, jendea beharko da. 20:30ak aldera afaria egingo dute, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Festak, Gizartea, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Hiru urrezko domina lortu ditu Olaberriak Espainiakoan

2011/10/03
Nork

Danimarkan Munduko Txapelketan parte hartu ostean, Espainiako Pista Txapelketan lehiatu da Leire Olaberria ikaztegietarra iragan asteburuan. Emaitza ezinhobeak eskuratuz, gainera, beste hiru urrezko domina eraman baititu etxera. Jazarpen proban lehenengo postuan amaitu zuen ikaztegietarrak Ana Usabiaga ordiziarraren aurretik sailkatu zelarik. Bigarren urrea, berriz, scratch proban lortu zuen. Kasu honetan ere, Ana Usabiaga geratu zen bigarren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

«Orain dela 15 urte bezala sentitzen naiz; gozatzen ari naiz berriro frontoian»

2011/09/21
Nork
«Orain dela 15 urte bezala sentitzen naiz; gozatzen ari naiz berriro frontoian»

Berriro pilotari sentitzen ari da Alex Sanchez (Zarautz, 1970). Azken sei urtetan Alegian bizi da, eta aurki Herriarteko Txapelketan parte hartuko du, pala motzean, Ordiziako elkartearekin. Profesionaletan hainbat urtetan aritu zen, eta orain pilotan jokatzeko ilusioa berreskuratu du. Profesional mailan zenbat urtez aritu zinen? Hamabi urtetan aritu nintzen profesional mailan. Aurretik, Luis Zeberiorekin batera, Patxi erremontistaren anaia, munduko txapelduna izan nintzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Leire Olaberriak 26. egin du Munduko Txapelketan

2011/09/20
Nork

Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak 26. amaitu du Danimarkan jokatu den erlojuaren kontrako Munduko Txapelketa. Probara abiatu aurretik, Olaberriak esan zuen egin beharreko 27 kilometroko distantzia ez zela beretzat egokiena. Ikaztegietarrak parte hartzaileen artean erdian amaitu du, 51 txirrindulari aritu baitira erlojuaren aurka. Irabazlea Judith Arndt alemaniarra izan da, faboritoetako bat. 37:07ko denbora behar izan du [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

«Ez dut helburu finkorik; ez dakit distantzia horretan nola erantzungo dudan»

2011/09/15
Nork
«Ez dut helburu finkorik; ez dakit distantzia horretan nola erantzungo dudan»

  Leire Olaberria ( txirrindularia) Mundu mailako txapelketetan eskarmentua du Leire Olaberria (Ikaztegieta, 1977) txirrindulariak, baina inoiz ez du parte hartu errepideko Mundu Txapelketan. Bihar doa Danimarkara Espainiako selekzioarekin, bertako hiruburuan, Kopenhagen, jokatzen baita aurtengo txapelketa. Asteartean parte hartuko du erlojuaren aurkako proban. 14:00etan hasiko da lehenengo txirrindularia, baina oraindik Olaberriak ez daki bera zehazki zer ordutan hasiko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

35 herritar ari dira gimnasioko makinak erabiltzen

2011/09/12
Nork
35 herritar ari dira gimnasioko makinak erabiltzen

Goibegi eraikina bizia hartzen doa pixkana. Beheko solairuan dagoen gimnasioan 35 herritarrek eman dute izena. Makina ugari jarri dituzte bertan: pisuak jasotzekoak, bizikletak, ergometroa eta oinez ibiltzeko edo korrika egiteko uhalak. Bazkide bakoitzak bere giltza du eta ordutegia erabiltzaile bakoitzaren beharretara izaten da. Jon Zubizarreta alkatea gustura dago gimnasioak izan duen erantzunarekin: «Ondo dago 35 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Abaltzisketa, Azpiegiturak, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Intxurre elkarteak lehenengo Koba Tours Torneoa irabazi du

2011/09/08
Nork
Intxurre elkarteak lehenengo Koba Tours Torneoa irabazi du

Denboraldia hasi aurretik, txapelketa berri bat jokatu du Alegiako Intxurre futbol elkarteak: I. Koba Tours Torneoa. Goierri futbol taldearen aurka jokatu zuen aurreko larunbatean, Segurako Alustiza futbol zelaian.  Intxurrekoek hiru partida irabazi zituzten eta bi galdu; beraz, torneo berriaren lehen irabazlea izan da Alegiako elkartea. Egun osoko txapelketa izan zen. Goizean hiru partida jokatu ziren, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eskuz banakako partida erakargarriak, Joxean Tolosa Txapelketaren finaletan

2011/09/08
Nork

Udan hainbat partida jokatu ondoren, XXII. Joxean Tolosa Txapelketaren finalak iritsi dira. Etzi, igandea, 17:00etan, hasiko dira hiru partidak Amezketako frontoian: kadete, gazte eta nagusien mailan. Eskuz banakako partida erakargarriak izango dira, maila bakoitzeko  pilotari onenetarikoek parte hartzen baitute finaletan.  Anartz Olano aresoarra, kadeteetan, eta Erik jaka lizartzarra, jubeniletan, izango dira eskualdeko ordezkariak. Olanok Irribarria [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amezketa, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]