Kultura

Eguberrietako kontzertuak emango dio Txintxarriren 50. urteurrenari amaiera

2010/12/15
Nork

Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek datorren igandean emango dute Eguberrietako kontzertua herriko Juan Bataiatzailea Deunaren elizan. Emanaldia 19:00etan izango da, eta aurten Tolosako Musika Eskolako bandaz lagunduta ariko dira alegiarrak. Abesbatzaren 50. urteurreneko azken ekitaldia izango da eta oraingoan ere gogoan izango dute Joxe Gastesi abesbatzaren sortzailea eta lehen zuzendaria. 80 bat lagun ariko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

‘El Nica’ antzezlana kultur etxean

2010/12/09
Nork

Mundu bat Tolosaldean kultura arteko topaketen baitan Costa Ricako La Polea taldearen El Nica antzezlana ikusi daiteke abenduaren 10ean Alegiako kultur etxean, 22:00etan.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Alegia, Antzerkia, Ekitaldiak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Haendelen ‘Alleluia’ kantatzeko deia Txintxarri Abesbatzako kantari ohiei

2010/11/30
Nork

Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzak Eguberrietako emanaldiaren prestakizunetan murgilduta daude. Datorren abenduaren 19an arratsaldez egingo dute aurtengo Gabonetako kontzertua, ohi baino astebete lehenago. Era berezi batean eman nahi diote amaiera alegiarrek 50. urteurrenari. Horretarako, Tolosako Musika Eskolako musika bandarekin batera kantatuko dute abenduaren 19an. Eguberrietako doinuak eskainiko dituzte 80 bat lagunek elkarrekin. Aspaldidanik, Txintxarri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Harreman ezkorren inguruan egindako clown obra taularatuko dute

2010/11/24
Nork

Bazein Behin Clown taldeak Zu zeu izan obra antzeztuko du etzi, larunbata, Altzoko elizan. 18:00etan hasiko da emanaldia eta ‘bullying’-a edo ikaskideen arteko harreman ezkorrak jorratzen dituzte bertan. Lau aktorek parte hartuko dute: Peio Arnaez, obra idatzi eta zuzendari lana ere egiten duena, Marijo Landaburu, Irene Alkiza eta Itziar Saenz de Ojer.  Musikak bere protagonismoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Altzo, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kultur Elejiran murgilduta daude Baliarrainen

2010/11/17
Nork

Baliarrainen ekin diote Kultur Elejirari,  iragan igandean egin baitzuten Jubilatuen Eguna. Bihar jarraituko dute ekitaldiekin haurrei zuzendutako ipuin kontaketarekin. Haurrek eta gaztetxoek Tor magoaren ikuskizuna izango dute larunbatean. Helduei zuzenduta hitzaldia izango da homeopatia eta naturopatiari buruz eta Gezurrezko printzea antzezlana. Guztiek bat egingo dute igandeko bazkarian. Egitaraua Azaroak 18, osteguna 18:15. Idoia Sanchez ipuin kontalaria. Azaroak 20, larunbata 16:00. Homeopatia eta naturopatiari buruzko hitzaldia. 17:30. Tor [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Baliarrain, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Ibon Azpilikuetaren argazki erakusketa Baltistan eskualdeari buruz

2010/11/16
Nork

Ibon Azpilikueta alegiarrak bere herriko Jubilatuen tabernan argazki erakusketa jarri du ikusgai hil honen bukaera arte. Bertan Pakistango Baltistan eskualdean ateratako argazkiak bildu ditu. Azpilikueta Olatz Irazustabarrena bere bikotearekin joan zen bertara. Irazustabarrena Felix Baltistan Fundazioren kidea da eta beste zenbait kiderekin batera lan batzuk burutzera joan ziren. Azpilikuetak bidaia horretan bizitakoa laburbildu du argazkitan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alegia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kultur asteari amaiera azokarekin

2010/11/15
Nork
Kultur asteari amaiera azokarekin

Larunbateko desafioaren ostean, atzo azoka izan zuten. Azokan herriko postu ezberdinak izan ziren eta era guztietako postuak izan ziren. Taloak jateko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Bertako gazta txapelketa ere egin zuten eta Elizegi baserriko Iñaki Altunak eginiko gazta izan zen onena.

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Kultur astea | Ez dago iruzkinik »

Berdinketan amaitu da desafioa

2010/11/15
Nork

Amezketako Kultur Astearen baitan, desafioa jokatu dute herriko gazteen eta Realeko jokalari ohien artean. Hasteko, futbolean lehiatu dira, eta hemen, 6-3 irabazi dute futbol jokalari ohiek. Ondoren, herri kiroletan neurtu dira. Trontzan, harria jasotzen, lokotxak biltzen… aritu dira. Hemen, etxekoak izan dira garaile. Honenbestez, eta puntu banarekin amaitu dutenez desafioa, sokatiran zuten asmoa irabazlea nor [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amezketa, Ekitaldiak, Herriak, Kirola, Kultur astea, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Txindoki hizpide Amezketako Kultur Astearen biharko mahai-inguruan

2010/11/09
Nork
Txindoki hizpide Amezketako Kultur Astearen biharko mahai-inguruan

Txindoki mendia protagonista izango duen mahai-ingurua antolatu dute biharko Amezketako Kultur Astean.  20:30ean hasiko da, Herri Zentro berrian, Txindokiko gora-beherak izenburupean, eta bertan parte hartuko dute Aralarko tontor horretara 24 ordutan igo eta jaisten markak egin dituzten lau mendizale: Luis Mari Larreta, sei aldiz igo zituena; Ibon Artola anoetarra, zortzi aldiz igo zituena; Iker Karrera [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Amezketa, Gizartea, Kirola, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Kartzelara bisitan joaterakoan sentitzen den “hutsunea” argazkitan

2010/11/09
Nork
Kartzelara bisitan joaterakoan sentitzen den “hutsunea” argazkitan

Amezketako Kultur Astearen baitan Sara Gomez herritarraren argazki erakusketa ikusi ahal da Herri Zentroaren harreran. ‘Ilunpeko bidaiak’ izena jarri dio eta bertan Irati Mujika preso amezketarrari eta Andoni Otegi preso leaburuarrari bisitak egitera joaterakoan bizitutakoa islatzen du. Diseinu grafikoko ikasketak hasi ondoren, Gomezek argazkigintza profesionalera bideratu du bere formazioa eta erakusketaren proiektua ikasketetan burutu beharreko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Gizartea, Kultura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]