Udalbatzak ohiko bilkura hilaren 23an, ostegunean, egingo du udaletxean. 20:00etan hasiko den batzarrean, besteak beste, ondorengo gaiak jorratu eta bozkatuko dituzte: Naturgas eta Union Fenosa Gas enpresen likidazioak, eta alkatearen ordainsariak
Irakurri gehiago
Bidalita Amezketa, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ohiturari jarraituz, Amezketan inauterietako igandean eta larunbatean talai dantza egiten dute. Auzoz auzo, baserriz baserri eta kalez kale animatzen dituzte bazterrak. Edonork parte har dezake, eta antolatzaileek herritarrei animatzeko deia egin diete. Aurten bereziki herriko neskei parte hartzeko joateko deia egiten diete: «Dantza oso erraza da. Hasi aurretik entsegu txiki bat egiten dugu eta horrekin [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Amezketa, Gizartea, Inauteriak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Euskarazko tokiko prentsa sustatzeko, Orendaingo Udalak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak akordioa adostu dute. Hitzarmen horren arabera, Hitzaren edizio bakoitzaren aleak banatuko dira Orendainen ogia jasotzen duten etxe guztietan. Udalak, Tolosa Herria Hedabideak SMri, komunikazio proiektuagatik, 2012. urterako laguntza emango dio. Hitzarmena sinatzeko, herritarren babesa izan zuten udal ordezkariek. Guztiak udaletxeko batzar aretoan elkartu [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Euskara, Gizartea, Komunikabideak, Orendain, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Hamabi etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, Altzon. Altzoko Udalak urtarrilaren 31ean egindako Osoko Bilkuran, Altzo Muñon eraikiko diren etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza arautzailea onartu zuen. Hamabi etxebizitza tasaturen jabe izan daitezkeen interesatuen lehenengo zerrenda osatua du Altzoko Udalak. Zerrenda horretan izena emana dutenek, lehentasuna izango dute. Hala ere, udal ordezkariek, bigarren zerrenda bat osatu nahi dute, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Altzo, azpiegiturak, etxebizitza tasatuak, gizartea, Hirigintza
Bidalita Altzo, Azpiegiturak, Gizartea, Hirigintza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bidegoiango pilotariek garaipen erraza lortu zuten iragan ostiralean Lizarraren aurka, IX. Berria Txapelketako kanporaketan. Final laurdenetara sailkatu diren lehenak izan dira Aurrera Saiazekoak, eta hurrengo aurkaria, Huarte eta Zaramagaren arteko lehiatik irtengo zaie. Kanporaketa Asteasun jokatu zen, eta eguraldia aurka izan arren, jende ugari elkartu zen frontoian. Kadeteetan Chiapuso-Aburuzak erraz lortu zuten garaipena, aurkariak 6 [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Bidegoian, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Nabarmenak, Osasuna, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Amezketako udaletxean, gaur, 14:00etan ohiko osoko bilkura egingo dute. Abenduaren 29an eginiko ohiko bilkuraren akta agiria onartzea; alkatetzaren ebazpenen berri ematea; Kutxako Gobernu Organoan Udalen ordezkaritza eramango duen Kontseilari Orokorren izendapenerako agrupazioaren osaketa; Kutxako Administrazio Kontseiluari buruzko mozioa; batzordeen informazioa eta galdera eta erreguak jorratuko dituzte.
Irakurri gehiago
Bidalita Amezketa, Gizartea, Paperekoa, Politika | Ez dago iruzkinik »
Orendaingo Udalak, udaletxearen atzeko aldean erabilera anitza izango duen eraikina egin du. Ia bukatu dute, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan. Azpiko solairuan kokatu duten haur eskola esaterako, astelehenean jarri zuten martxan. Behe solairuan, momentuz, hirugarren adinekoentzako egokitu dute gela bat, eta helburua beraien kabuz ibiltzeko gai diren adinekoak bertan elkartzeko aukera izatea da. Helduek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, Erabilera anitzeko eraikina, gizartea, Hirigintza, Orendain
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Hirigintza, Orendain, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Amezketako pilotalekuan jokatu zen Euskadiko Sokatira Txapelketako laugarren saioa. Emakumezkoak eta gizonezkoak aritu ziren goma gainean sokan. Emakumezkoen 540 kiloko txapelketaren finala zegoen jokoan, eta Ibarra taldeak hirugarren postua eskuratu zuen. Hirugarren urtez jarraian, gasteiztarrek eraman dute txapela Arabara. Emakumeen 540 kiloko txapelketa irabazi zuten. Beste behin, Badaiotzekoek, tiraldi guztiak irabaziz, hiru talde aurkariak mendean [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Amezketa, Kirola, Paperekoa, Sokatira | Ez dago iruzkinik »
Iban Muñoa, Iriarte Jauregiko jabea Familiako negozioa aurrera darama Iban Muñoak. 2009ko udan, Bidegoianen ireki zuen Iriarte Jauregia hotela Lorena Arco emaztearekin batera. Atzo jakin zuten, Estatu mailan, Traveller’s Choice Hotels sarietan seigarren postua eskuratu dutela. TripAdvisor munduko bidaien webgunea da, eta Fitur azokan eman dute sarien berri. TripAdvisor webguneak ematen dituen Traveller’s Choice Hotels sarietan 6. postua eskuratu duzue. Nola jaso duzue albistea? Egia esan gaur goizean [atzo] enteratu gara, eta oso oso pozik [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Bidegoian, gizartea, Iriarte Jauregia hotela, Lehiaketa, saria, Traveller’s Choice Hotels, TripAdvisor, Turismoa
Bidalita Bidegoian, Elkarrizketa, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »