Politika

Lau urteetako balantzea eta hauteskunde zerrenda

2011/02/24
Nork

Herri batzarra egingo dute bihar, hilak 25, Albizturren, 21:00etan udaletxean. Bertan azken lau urte hauen balantzea egingo dute udaleko kideek. Bestalde, hurrengo udal hauteskundeetara aurkezteko asmoa duten herritarrek izena emateko aukera izango dute. Aurrerago beste bilera bat egingo dute zerrenda osatzeko.

Irakurri gehiago

Bidalita Albiztur, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Jendea shock egoeran gelditzen da filmean ikusten den basakeriagatik»

2011/02/22
Nork
«Jendea shock egoeran gelditzen da filmean ikusten den basakeriagatik»

Saharar herriaren testigantza jasotzen duen El problema dokumentala ikusi ahalko da ostegunean Ikaztegietako liburutegian, 20:00etan. Jordi Ferrer eta Pablo Vidalek egindako filma da eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste, iazko Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Jaialdian. Zuzendarietako bat, Jordi Ferrer (Barcelona, 1960), bihar izango da Ikaztegietan filma aurkezten eta ondoren izango den solasaldian. Filmaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Ikaztegieta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ezker Abertzalearen legalizazioa eskatu dute amezketarrek

2011/02/05
Nork
Ezker Abertzalearen legalizazioa eskatu dute amezketarrek

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ezker abertzalearen legalizazioa eskatuko dute

2011/02/03
Nork

Ezker abertzalearen legalizazioaren inguruan deitu diren mobilizazioen baitan, Amezketan  elkarretaratzea egingo dute ostiralean, hilak 4, 19:30ean Abaltzisketako bidegurutzean. Gero, kartelak itsatsiko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Amezketa, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Herriko 17 eragilek sinatu dute Gernikako akordioa

2011/01/17
Nork
Herriko 17 eragilek sinatu dute Gernikako akordioa

Amezketako alderdiek eta sindikatuek Gernikako akordioa sinatu ostean, iritsi da herriko beste eragileei akordioa zabaltzeko aukera. Horrela, atzo guztira 17 talde ezberdinen atxikimenduak jaso zuen akordioak. Ekitaldia txalaparta doinuekin hasi zen. Ondoren, akordioaren irakurketa egin zuten eta horren jarraian eragile bakoitzetik kide batek sinatu zuen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Amezketa, Politika | 2 Iruzkinak »

Herri mailako eta bestelako diru laguntzak iazko berberak izango dira

2011/01/10
Nork

2010. urteko azken ohiko bilkuran besteak beste, 2011. urteko ekitaldiari dagokion kultur eragileen diru laguntza eskaerak erabaki zituzten. Bai herri mailan ematen dituztenak eta baita kanpora bideratzen dituztenak ere. Amezketako Udaletik, diru laguntzei dagokienean iazkoak mantentzearen aldeko apustua egin dutela adierazi du Jesus Iñurrita alkateak. Herri mailako taldeei, jaiak antolatzeko edota kanpoko elkarte eta eragileei [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Udalaren kudeaketa baloratzeko aukera dute orain alegiarrek

2011/01/10
Nork

Alegiako Ezker Abertzaleak «herriaren alde emateko minutu bat» eskatzen du. Izan ere, «herrian lortu dutenaren eta falta denaren gaineko iritzia agertzeko galdeketa bat» prestatu dute herritarrek bete dezaten. Galdetegiak etxez-etxe banatu dituzte. Bertan, hainbat gaien inguruko galderak luzatzen dira. Honela, alegiarrek, lau urte hauetan, eta bukatzear den legealdian Udalak egindako lanaren balorazio bat osatu ahal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alegia, Herriak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gernikako akordioa sinatuko duten 17 eragileren ekitaldia igandean

2011/01/10
Nork

Sei eragilerekin sinatu zuten akordioa baina amezketarren helburua zerrenda hau luzatzea zen. Orain guztira 17 talde ezberdinen atxikimenduak lortu dituzte. Ehne, Lab,Ela,Ezker abertzalea,Kimu Berriak eta Amezketa Elkarlanean-ez gain, hauek dira orain atxikitu diren taldeak: Bertso Eskola, Emakume Taldea, Irakurketa Taldea, Pilota Eskola, Zazpi Itturri elkartea,Ugarteko elkartea,Buruntzuntzin mendi elkartea,Papelerako Aralar elkartea, Gaztea Taldea,Ospela eta Guraso Elkartea. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Datorren urteko aurrekontuak asteleheneko ez ohiko osoko bilkuraren gai zerrendan

2010/12/09
Nork

Amezketako Udalbatzak astelehenean, 20:30ean, egingo duen ez ohiko osoko bilkuran datorren urteko aurrekontuak eztabaidatuko ditu. Horrez gain beste bi gai ere jorratuko dituzte. Alde batetik, Plan Orokorreko 9. Ola Industria Sektoreko urbanizatzeko jarduketa programa dokumentuaren haserako onarpena. Bestetik, hileta zibilak egiteko aukera onartzea.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Amezketa, Ekonomia, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ezker abertzalea «gustura» galdetegiaren erantzunarekin

2010/12/08
Nork

Amezketako ezker abertzaleak herri galdeketa egin berri du eta bertan bildutakoa eztabaidatzeko etzi, larunbata, 11:00etatik aurrera balio anitzeko gelan, biltzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. Honekin batera, «galdetegia erantzuteko lana hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiogu, oso gustura gaude jasotako erantzunarekin. Eskerrik asko beraz, galdetegia bete, eta herrian jarritako buzoietara botatzeko lana hartu zenuten guztioi!», [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Amezketa, Herriak, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]