Alegialdeko Hitza

Dantza, kafea eta anis pixka bat
Talai dantzaren ohiturarekin jarraitzen dute herriko gazteek. Gaur, atzo bezala, baserriz baserri dabiltza dantza eskainiz. Baserrikoek bere aldetik ere ematen dute: gastuei aurre egiteko dirua, jatekoa, kafea eta, noski, anis pixka bat, hotzari aurre egiteko. Talai dantzariek goiza Zugastibarrena baserrian hasi dute, Bedaiorako bidean. Ohitura ere horixe da: bertan gosaltzen dute; kafea, txokolatea eta tarta zituzten prest. Ondoren, dantza pare bat egin baserri aurrean eta ondokoan, eta ekin diote bideari.

Bigarren geldialdia Berantetxeberria baserrian egin dute. Kafea, anisa ahaztu gabe, opilak, eta dantza pare bat eskaini dute, bat hasieran, eta bestea, joan aurretik. Gaur Bedaio inguruko baserriak egingo dituzte, behintzat izotzak uzten dizkienak, eta gero, atzo egin ez zituzten San Martin auzokoak bisitatuko dituzte.  Atzo bi talde osatu baziren ere, hau da, hamasei lagun eta bi trikitilari, gaurkoan zortzikotea eta trikitilaria ari dira goizpasa egiten. Bi emakume ere aritu dira talai dantza egiten aurten.

Dantzaren etorkizuna bermatuta dagoela dirudi. Izan ere, helduenek utzi diote dantza egiteari, atzetik gazte asko datozela ikusirik. Gaurko taldean, 17 eta 27 urte bitarteko dantzari eta trikitilariak dabiltza hotzari aurre eginez, eta hurrengo urtean ere ohiturarekin jarraitzeko asmoarekin. Kafea eta anisa ez zaie faltako, ezta bisitatzen dituzten baserrietako berotasuna ere.

Amezketako udalbatzaren ohiko bilkura, hilaren 23an
Udalbatzak ohiko bilkura hilaren 23an, ostegunean, egingo du udaletxean. 20:00etan hasiko den batzarrean, besteak beste, ondorengo gaiak jorratu eta bozkatuko dituzte: Naturgas eta Union Fenosa Gas enpresen likidazioak, eta alkatearen ordainsariak

Abaltzisketan eta Amezketan makil hotsak entzungo dira gaur
Gerra garaian galdutako ohiturari irmo eusten diote Abaltzisketan eta Amezketan, eta batean zein bestean, baserriz baserri ariko dira gaur txantxoak eta talaiak euren dantzaren ordainetan mokadutxo ederrak hartuz.

Abaltzisketan gaur ospatuko dituzte inauteriak. 08:00etan egiten dute hitzordua txantxoek baserrietako ibilbideari ekiteko. Zortzi dantzari, akordeoi jotzailea, saskia daramana eta nagusiak osatu ohi du taldea. Baserrira iritsi aurretik nagusiak adarra jotzen du iristear direla ohartarazteko. Erratza pasatzen dute dantza egin behar duten lekuan, eta ondoren makil dantza egiten dute. Amaitutakoan baserritarrek jatekoa eta edatekoa eskaintzen diete indarrak berritzeko. Goizean zehar, elizaren aurrean ere egingo dute dantza, eta ibilbidea amaitzean bazkaltzera joango dira. Txantxoak alkandora eta galtza zuriak, gorbata beltza, gerriko gorria eta bi zapi sorbaldan gurutzatuta janzten dira. Garai batean, baserrietan biltzen zutena ostatuan saldu eta diru horrekin bapo afaldu eta festak antolatzen zituzten.

Amezketan, gaur eta bihar

Bestalde, Amezketan gaur eta bihar izango dira talai dantzariak. Kasu honetan neska-mutilez osaturiko taldea mahoizko galtzekin, alkandora txuriz, gerriko eta txapela beltzez, abarkekin eta zapi koloretsuz jantzita irteten dira. Abaltzisketan erabili ohi duten doinu berarekin dantzatzen dute, baina euren kasuan, dantza arinagoa da.

Bai batean zein bestean, inauteriak heldu direla iragartzen duten makil hotsak izaten dira protagonista.

EGITARAUA

Abaltzisketa

Otsailak 19, igandea.

08:00: Dantzariak, bi mozorroak eta soinu-jotzailea elkartuko dira, eta Orendain aldean dauden baserriak zeharkatuko dituzte.

10:30: Elizaren aurrean Makil Txiki dantza eskainiko dute.

13:00: Makilen talaia zabalduko dute Txindokipean; mezatik ateratzen diren guztiei dantza egiten diete, eta ondoren, Larraitz aldeko baserrietara joko dute.

Amezketa

Otsailak 19, igandea.

08:00: Zazpi-Iturri elkartearen inguruan bildu, eta puska biltzen hasiko dira baserriz baserri. Bi talde ariko dira horrela: lehen taldekoek, Sakelatik abiatuta, Ugarten dantzatuko dute, eta Zubillaga auzora joango dira. Bigarren taldekoak, Petxunetik abiatuta, Zubillaga auzora joango dira dantzatzera. Zubillagako bidegurutzean, bi taldeak elkartuko dira eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Azken dantzak Ergonen egingo dituzte.

Otsailak 20, astelehena.

08:00: Plazan elkartuko dira, eta bi taldetan banatuta, Bedaio eta San Martin aldeko baserrietara joango dira. Lehen taldea Ugartetik Larreta baserrira joango da, eta bigarrena, berriz, Liola aldetik gerturatuko da Larreta baserrira. Bertan elkartuko dira dantzari guztiak, eta elkarrekin, inauterietako azken dantza saioa eskainiko dute.

Igandeko eta asteleheneko talai dantzan edonork parte har dezake
Ohiturari jarraituz, Amezketan inauterietako igandean eta larunbatean talai dantza egiten dute.

Amezketarrak Talai Dantzan

Auzoz auzo, baserriz baserri eta kalez kale animatzen dituzte bazterrak. Edonork parte har dezake, eta antolatzaileek herritarrei animatzeko deia egin diete. Aurten bereziki herriko neskei parte hartzeko joateko deia egiten diete: «Dantza oso erraza da. Hasi aurretik entsegu txiki bat egiten dugu eta horrekin nahikoa da».

Igandean eta astelehenean 08:00etan herriko plazan elkartuko dira. Entsegu txiki baten ostean, igandean, Ugarte eta Zubillaga auzoetan ibiliko dira, eta herrigunea ere pasako dute. Astelehenean, berriz, Bedaiora joango dira eta Amezketako baserrietatik pasako dira. 13:00ak aldera arteko saioak izango dira.

HITZA egunkariak eta Orendaingo Udalak hitzarmena sinatu dute
Hitzarmena sinatzen

Euskarazko tokiko prentsa sustatzeko, Orendaingo Udalak eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak akordioa adostu dute. Hitzarmen horren arabera, Hitzaren edizio bakoitzaren aleak banatuko dira Orendainen ogia jasotzen duten etxe guztietan.

Udalak, Tolosa Herria Hedabideak SMri, komunikazio proiektuagatik, 2012. urterako  laguntza emango dio.  Hitzarmena sinatzeko, herritarren babesa izan zuten udal ordezkariek. Guztiak udaletxeko batzar aretoan elkartu ziren. Gorka Egia alkateak eta Jon Mujika Tolosa Herria Hedabideaken kudeatzaileak sinatu zuten hitzarmena. Hilaren 9an, ostegunean, sinatu zuten, Orendainen bertan.

Hitzarmen honen iraupena, legealdi hau bukatu artekoa izango da, hau da, 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetakoa.

Okinarekin egunkaria etxean

Orendaingo Udalak eskualdeko euskarazko prentsa sustatzeko hartu duen konpromisoa kontutan hartuta, Hitza egunkariak, Orendainen ogia etxez etxe banatzen duten hiru okinen bidez banatuko du egunkaria. Ogia banatzen den etxe bakoitzean, ogiarekin batera Hitzaren ale bana banatuko da.

Aldiz, orain arte Hitzaren harpidetza kuota ordaintzen duten orendaindarrei, aurrerantzean ere ordaintzen jarraitzeak duen garrantzia gogoraraziko zaie. Harpidedunek ematen duten laguntza ere ezinbestekoa baita.  Bestalde, Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak egunero Orendaingo Udalaren diru laguntza jasotzen duela adieraziko du.

Etxebizitza tasatuak egin nahi ditu udalak, eta izena emateko deia egin du
Hamabi etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, Altzon. Altzoko Udalak urtarrilaren 31ean egindako Osoko Bilkuran, Altzo Muñon eraikiko diren etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza arautzailea onartu zuen.

Altzo Muñoko etxeen ondoko zelaian egingo dira

Hamabi etxebizitza tasaturen jabe izan daitezkeen interesatuen lehenengo zerrenda osatua du Altzoko Udalak. Zerrenda horretan izena emana dutenek, lehentasuna izango dute. Hala ere, udal ordezkariek, bigarren zerrenda bat osatu nahi dute, baina hala eta guztiz ere, interesa dutenei izena emateko deia luzatzea erabaki dute. Kepa Uzkudun hirigintza zinegotziak azaldu du, «lehenengo zerrendaren itxaron zerrenda gisa erabiliko dugu. Hamabi lagunek eman zuten izena, baina bateren bat atzera botatzeko arriskua ere egon daiteke».

Halaber, osoko bilkuran onartutako ordenantza hogeita hamar eguneko epean jendaurreko erakusketan jarrita egongo da. Interesatuek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten.

Honenbestez, eta hilaren 29a arte etxebizitza tasatuetan interesa dutenek izena emateko aukera izango dute. Altzotarrei eta altzotarrak ez direnei egiten diete izena emateko deia, hau da, Altzon eraikiko diren etxebizitza tasatuetan interesa duen edonork izango du aukera. Udaletxean eman beharko dute izena: bertara bulego orduetan joanez edo 943 65 24 13 telefono zenbakira deituz.

Onartu berri duten udal ordenantzan, lehentasuna altzotarrek izango dute edota lotura izan dutenek, baina ondoren eskualdekoek izango lukete lehentasuna.

Aurreko legealdian ia onartuta utzi zituzten herriko arauak. Bilduko hautetsiek, udaletxera sartu eta hilabete gutxira azken onarpena eman zieten. Udalak hitz egin du lur jabeekin, eta «ados agertu da etxebizitzak herritarren beharrak beteko dituztelako», nabarmendu du Uzkudunek. Bi lur sail daude araututa elizaren azpiko aldeko lurretan, Altzo Muñoko etxeen jarraipena izango dira. Arauen arabera, etxebizitza tasatuez gain, libreak egitea ere aurreikusten da.

Herriaren beharretara

Kepa Uzkudun zinegotziak dio: «Maileguak ez dituzte erraz ematen, baina espero dugu arazorik ez izatea. Eta herritarrei  animatzeko deia luzatu nahi diegu».

Herritarrei zerbitzua eman nahi die, «etxebizitzak ez ditugu egiteagatik egin nahi. Herritarrei herrian bertan etxea izateko aukera eskaini nahi diegu», gaineratu du Uzkudunek.

Etxebizitza tasatuen salneurria 200.000 euro ingurukoa izango da, eta garaje itxia barne izango dute. Hau udalak zehaztu du, eta eraikitzaile enpresaren bat  sartzeko modukoa delakoan daude. Etxebizitzen neurria eta lekua zehaztu gabe daude oraindik: «arauetan bi lur sail daude araututa, eta zein zatitan egin, hori lur jabeak erabaki beharko du eraikitzaile enpresarekin batera».

Proiektua aurrera atera dadin, udala laguntzeko dagoela gaineratu du. Bi aldeek, sei hilabeteko epea izango dute erabakiak behar bezala hartu daitezen.

Hala ere, hamabi etxebizitzek: sarrera, sukaldea, egongela, bi komun, hiru logela eta balkoia izango lituzkete. Eta baita garaje itxia ere.

Bidegoian Berria Txapelketaren final laurdenetarako sailkatu da
Bidegoiango pilotariek garaipen erraza lortu zuten iragan ostiralean Lizarraren aurka, IX. Berria Txapelketako kanporaketan. Final laurdenetara sailkatu diren lehenak izan dira Aurrera Saiazekoak, eta hurrengo aurkaria, Huarte eta Zaramagaren arteko lehiatik irtengo zaie.

Kanporaketa Asteasun jokatu zen, eta eguraldia aurka izan arren, jende ugari elkartu zen frontoian. Kadeteetan Chiapuso-Aburuzak erraz lortu zuten garaipena, aurkariak 6 tantotan utziz. Jubeniletan ere ezinean ibili ziren lizartarrak, eta 5 tanto egitea besterik ez zuten lortu. Nagusien partida jokatu aurretik, beraz, dena erabakirik zegoen. Lehen bi partidak galtzen dituenak, Nagusietan irabaziz gero, aurrera egiteko aukera izaten du tantoak gehituta. Kasu honetan, ordea, lizartarrek 22-0 irabazi izan balute ere, bidaniarrek tanto gehiago lortuko zituzten lehen bi partidak kontuan hartuta. Hala eta guztiz ere, zenbaketa beharrik ez zen izan partida amaieran, Urbieta II.ak eta Arratibelek 22-13 irabazi baitzuten azken partida.

Festak antolatzen hasteko lehen bilera bihar izango da
Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei dei egiten diete ekarpenak eginez bileran parte hartzera gerturatzeko.

Albizturgo Gomaiztegi baserria erre da
Bart Albizturgo baserri bat erre da. Herrizaingo sailak eta suhiltzaileek azaldu dutenez, sutean pertsona bat zauritu da. Pertsona honek eskuetan erredurak izan ditu eta Tolosako Asuncion klinikan dago.

Antza denez sutea atzo 22:30ean hasi zen, eta baserria erabat kiskalita geratu da.

Julian Bereziartua medikuarekin solasaldia
Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.