Hiru lagun atxilotu dituzte lapurreta egitea egotzita

Hiru lagun atxilotu zituzten atzo, goizaldeko lauak aldera, Amezketan lapurreta egitea egotzita. Batek ihes egitea lortu zuen. Herrizaingo sailetik jakinarazi dutenez, Amezketako taberna batean eta Orendaingo Eltxo elkartean sartu ziren lapurreta egitera. Bi 19 urtekoak eta bestea 20koa dira, eta atzo goizaldean harrapatu zituen Ertzaintzak. Hiru mutil gazteek aurrekariak dituztela jakinarazi dute. Amezketako herrigunean kokatzen [...]

Irakurri gehiago

Txintxarri Txikikoek 100 abeslarirekin batera kontzertua eskaini dute, Hondarribian

Txintxarri Txikikoek 100 abeslarirekin batera kontzertua eskaini dute, Hondarribian

Hondarribiko Portuko eliza jendez lepo bete zen joan zen igandean Haur Koruen VI. Tailerreko abeslarien kontzertua entzuteko. 7 eta 14 urte bitarteko 106 lagunek kantatu zuten, tartean Alegiako Txintxarri Txiki abesbatzako 15 abeslarik. Asteburuan prestatutako kantuak jendaurrean erakutsi zituzten. Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatzen du urtero tailer hori. Gipuzkoako abeslari gazteenen artean musika eta harremanak lantzea [...]

Irakurri gehiago

Kafe tertulia egingo dute Bidegoianen, bihar

Bidegoian Bidegoiango Gizarte Zerbitzuetako arduradunek azaldu dutenez, kafe tertulia egingo dute hilean behin, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatu asmoz.  Lehen saioa bihar izango da, 14:30ean, erabilera anitzeko gelan, eta Ana Elosegi psikologoak gidatuko du.

Irakurri gehiago

Aurrera Saiazek eta Zazpi Iturrik jokatuko dute IX. Berria Txapelketako finala

Aurrera Saiazek eta Zazpi Iturrik jokatuko dute IX. Berria Txapelketako finala

Aurrera Saiazek eta Zazpi Iturrik jokatuko dute IX. Berria Txapelketako finala. Larunbatean, 16:30etik aurrera, Hernanin jokatu dira finaleko hiru partidak. Adiskideak eta Oberena taldeei irabazi ostean, eskualdeko bi pilota elkarteak iritsi dira finalera. Xalton Zabala amezketarrak: «finala parekatua izango dela uste dut. Beldurrik ez dugu, baina errespetu handia diogu». Finala lehenengo partidak baldintzatuko duelakoan dago, [...]

Irakurri gehiago

Erabilera anitzeko eraikina inauguratu dute Baliarrainen

Erabilera anitzeko eraikina inauguratu dute Baliarrainen

Herritar ugari gerturatu dira herriko eraikin berria bertatik bertara ezagutzera. Udaletxearen atzealdean egokitu duten plaza berrian elkartu dira. Bertan Martzelino Dorronsoro alkateak “hainbeste itxarondako” eraikina dagoeneko errealitate dela esan du. Pertsona ugariren lana, eta hainbat erakunderen diru laguntza dagoela atzean gogoratu du, eta eskerrak eman dizkie guztiei. Eraikin berriarekin, herriak zuen gabezia beteko dutela azaldu [...]

Irakurri gehiago

Astelehenean hasiko da Amezketako Mendi Astea

2012/03/13
Nork

Buruntzunzin mendi elkarteak antolatzen du Mendi Astea, eta aste osorako emanaldiak prestatu dituzte. Astelehenean emango diote hasiera, eta gainera, bertso afaria eta mendi ibilaldia ere izango dira. Luis Sagastumerekin hasiko dira, eta Alex Txikon, Asier Izagirre, Marron eta Mikel Gurrutxaga eta Izaro Galartzaren bizikletako ibilerak ikusteko aukera izango da. Emanaldi  hauek guztiak, Amezketako kultur etxean [...]

Irakurri gehiago

Iam Raros eta Anonimos taldeen kontzertua izango da

Alegiako Gaztetxean kontzertua antolatu dute. Hilaren 16ean, ostiralean, izango da. Iam Raros eta Anonimos taldeak igoko dira taula gainera. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta kontzertuaz gozatu nahi duenak sarrera erosi beharko du. 5 euro ordaindu beharko da. Musikaz gozatu nahi duenak ostiralean izango du aukera.

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 32 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.