Mezuak etiketatuta ‘ aisia ’

Amonari begirada

2011/12/23
Nork

Alegiako Jubilatuen tabernan argazki erakusketa berria jarri dute. Sara Gomez amezketar gaztearen Margarita erakusketa da. Urtarrileko lehen egunak bitartean bertan egongo da ikusgai. Amona Margaritari begira jarri, eta etxe barruan era guztietako argazkiak atera dizkio. Argazki erakusketa honekin, adinekoen egoera islatu nahi izan du. Hori irudikatzeko, bere amona hartu du oinarri: «89 urte ditu, eta zahartzaroaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alegia dantzari txikiz beteko da, igandean

2011/12/01
Nork
Alegia dantzari txikiz beteko da, igandean

Igandean, hilaren 4ean, Alegian Dantzari Txikien eguna ospatuko dute. Alegiako Sutarri Dantza Taldeak antolatzen du, udalaren laguntzarekin. Altzo, Andoain, Anoeta, Irura, Lizartza, Tolosa, Urnieta eta Amasa-Villabona herrietako dantzariak izango dira Alegiakoez gain. 250 dantzari inguru izango dira. Goizeko 10:00etan eskolako jolaslekuan elkartuko dira dantzari guztiak. 10:30ean, kalejira egingo dute Larraitz auzoan zehar. Bertako plazan, herri [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Festak, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Baliarraingo kultur elejira «arrakastatsua» izan da

2011/11/30
Nork
Baliarraingo kultur elejira «arrakastatsua» izan da

Azaroan egiten dute Kultur Elejira Baliarrainen. Adinekoen egunarekin hasi zituzten kultur ekitaldiak. Haurrek zirku tailerra izan zuten, eta baita Eriz magoa ere. Babarrun jatea ere egin zuten Arkaitz elkartean. Martzelino Dorronosoro alkatea «gustura» agertu da kultur ekitaldiek izan duten erantzunarekin. Hamaika adineko animatu zirela gogoratu du bazkarira, «etxetik ateratzea kosta egiten zaie batzuei oraindik». Aurretik, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Baliarrain, Gizartea, Kultur astea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gpunturako sarrerak eta autobuseko txartelak salgai jarri dituzte

2011/11/24
Nork

Gipuzkoako Bertsolari txapelketako finalerako sarrerak salgai jarri dituzte Alegiako Jubilatuen tabernan. Finalera joateko, herriko bertso eskolak autobusa antolatu du, eta bertan eros daitezke joan-etorriko txartelak. Helduek 10 euro, eta 16 urtez azpikoek 5 euro ordaindu beharko dute autobusa. Sarrerak eta txartelak erosteko azken aukera datorren astea izango da.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Bertsolaritza, Euskara, Gizartea, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Udazkena kultur ekitaldiz beteta dator

2011/10/27
Nork

Alegiako Udalak, Udazkenean Kultura ekitaldiz betea prestatu du. Azaroaren 2an makrobiotika ikastaroarekin hasi, eta abendu amaieran erakusketarekin amaituko da. Haur antzerkia, ipuin kontalaria, helduentzako antzerkia eta musikarik ere ez da faltako. Errezital musikatua prestatu dute, hitza eta musika uztartuz. Txintxarri eguna, Xexili eguna eta Dantzari Txikien eguna ere ospatuko dituzte. Mendi irteeran parte hartzeko aukera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Makrobiotika ikastaroan izen ematea zabalik dago

2011/10/21
Nork

Udazken kulturalaren barruan makrobiotikako ikastaroa antolatu dute. Azaroko asteazkenetan, hau da, 2, 9, 16, 23 eta 30ean izango dira saioak. 19:00etatik 22:00etara izango da, Txintxarri elkartean. Ikastaroa Aitor Jimenezek emango du, eta 15 euro ordaindu beharko da. Izena Alegiako Inaxio Begiristain kultur etxean eman beharko da hilaren 28a baino lehen.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Ikastaroak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Euskal Jaiako bazkarirako txartelak erosteko azken eguna ostirala izango da

2011/09/26
Nork

Bi urtez behin ospatzen dute Ikaztegietan Euskal Jaia. Aurten urriaren 8an, larunbatean izango da, eta egun osoko festa antolatu dute. Egunari hasiera  10:00etan emango diote azokaren irekierarekin. Musika, euskal dantza, era guztietako postuak, animaliak, herri kirol desafioa,bazkaria,… izango dira. Bazkaltzeko, bezperatik hasita txekorra burruntzian erreko dute. Dagoeneko txartelak salgai daude Toki-Alai eta Ostatu tabernetan. Txartela [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Euskal Jaia antolatzeko bilerak astearteetan 19:30ean

2011/09/19
Nork

Urriaren 8an, larunbatean, Euskal Jaia egingo dute Ikaztegietan. Egun osoko festa antolatzen ari dira: azoka, musika, bazkaltzeko txekorra burruntzian erreta, dantza, herri kirolak,… Festa guztia antolatzeko jendea behar da, baita egunean bertan laguntzeko ere. Asteartero 19:30ean biltzen dira udaletxean. Beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude kultura batzordeak deitu dituen bileretara.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Ikaztegieta, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Txintxarri abesbatza bihar hasiko da eztarriak berotzen

2011/09/19
Nork

Alegiako Txintxarri abesbatzak bihar ekingo dio ikasturte berriari. Urteari begira dituzten kantu emanaldiak prestatzeko, uztailera bitarte entseguak egingo dituzte. Txintxarri Txikikoak berriz, ostiralean hasiko dira. Helduek astearteetan eta ostiraletan egingo dituzte entseguak 21:00etatik aurrera. Garbiñe Orbegozo alegiarrak zuzentzen du ahots nahasietako helduen korua. Era guztietako musika lantzen dute: euskal folklorea, euskal harmonizazio modernoak, gospela, musika [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Alegia, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Festak antolatzeko bilera egingo dute, bihar

2011/06/06
Nork

Festak gerturatzen ari direla eta bihar, asteartea, 20:00etan herriko jaiak antolatzen hasteko bilera egingo dute,  Ikaztegietako Udaletxean. Horrez gain, 21:00etan, iaz antzerkia egin zutenak edo antzerkian interesa eduki dezaketenak ere, leku berean elkartuko dira, gai honi buruz hitz egiteko.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Ikaztegieta, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.