Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta ikastetxeak Saharar herriarekiko elkartasuna indartu nahi dute. Tolosaldea Sahararekin elkartearekin batera urtero egiten dute janari bilketa, baina azken urteetan jendearen ekarpena beherantz joan dela ikusita, ekimena indartu nahi dute. Udal ordezkariekin batera, gizarte zerbitzuetako langilea eta ikastetxeko irakaslea elkartu dira. Saharar herriarekiko elkartasuna lortzeko, herritarrei deia luzatu nahi diete. Bakoitzak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, elkartasuna, gizartea, ikastetxea, Material bilketa, Sahara
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Jubilatuen tabernak Sara Gomez amezketarraren argazkiak, Maxux Arsuaga anoetarraren margolanengatik aldatu ditu. Larunbatean jarri zituzten koadroak, eta otsailaren 13a bitartean egongo dira Jubilatuen tabernan zintzilik. Duela hamar urte hasi zen Maxux Arsuaga margotzen, eta bigarren aldiz jarri ditu bere lanak ikusgai. Margotzea «gustuko» duela azaldu du, eta «ia lan guztiak olio pinturarekin margotzen ditut». [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, Alegia, erakusketa, Jubilatuen taberna, Margolanak, Maxux Arsuaga
Bidalita Aisia, Alegia, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Jubilatuen tabernak ostiralean egin zuen Gabonetako saskiaren zozketa. Zenbaki saritua 907a izan da. Jubilatuen tabernara gerturatu beharko du txartela duenak.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Gabonetako zozketa, gizartea, Jubilatuen taberna
Bidalita Alegia, Gizartea, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertsozale taldeak bertso afaria antolatu du. Bihar, hilak 13, izango da, eta Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariak izango dira. Apuntatzeko zerrendak herriko tabernetan jarri dituzte, eta izena bihar azken momentura arte eman ahalko da. Afaria 10 euro inguru kostako da.
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, Alegia, Bertso afaria
Bidalita Aisia, Alegia, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gabonetako X. Pilota Topaketako finalak ostiralean izan ziren Alegiako pilotalekuan. Harmailak jendez bete ziren finaleko bost partidak ikusteko, eta «giro oso ona» izan zela adierazi dute antolatzaileek. 92 pilotarik abiatu zuten txapelketa, eta horietatik 20 iritsi dira finalera. Ikusmin handia sortu zuten finaleko partidek. Aurrebenjaminen partida izan zen orekatuena. Hamaikanako berdinketaren ostean, Adur Irastorza eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Gabonetako X. Pilota Topaketak, Intxurre pilota eskola, Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Asteartean eta asteazkenean jokatu zituzten binakako pilota partidak, eta erabakita geratu dira finalera pasa diren bikoteen izenak. Finaleko partidak bihar, hilak 30, jokatu dituzte, 16:00etatik aurrera. Aurre-benjaminen mailan, finalera iritsi dira Joseba Rojas eta Aiur Benaventek osatzen duen bikoa, eta Adur Irastorza eta Jon Mikel Artolak osatzen dutena. Benjaminetan, aldiz, Iker Zubeldia eta Peru Azurtzak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Finalak, Gabonetako X. Pilota Topaketak, Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Kirola, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Hasi da X. Gabonetako Pilota Topaketa, eta 92 pilotarik zuriz jantzita ekin diote. Neska eta mutil, atzo jokatu zituzten lehen partidak, eta azken sailkapen partidak gaur jokatuko dituzte. Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako frontoietan banatu dituzte partidak, adinaren arabera. Intxurre pilota eskolak antolatu du, eta finaleko partidak, hilaren 30ean, ostiralean jokatuko dituzte. Aurten, Alegiako frontoian [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Altzo, Amezketa, Gabonetako X. Pilota Topaketak, Ikaztegieta, Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Altzo, Amezketa, Ikaztegieta, Kirola, Paperekoa, Pilota | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Gaztetxearen urteurrena ospatzen ari dira gaur. 24 urte bete ditu, eta belaunaldi ezberdinak elkartu dira. Egun osoko festa egingo dute. Hasiera berriz, tripa ondo betez eman diote. Babarruna jatea egin dute, eta nola ez, babarrunen ondoan ez da faltatu odolki eta txorixorik. Behin tripa beteta, mus txapelketan parte hartzeko aukera izan dute. 19:00etan Manillares [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:24 urte, Alegia, gaztetxea, gizarte
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Gaztetxeak aurten 24. urteurrena ospatuko du larunbatean, eta egun batera mugatu dute ospakizuna. Egun osoko festa antolatu dute, eta 14:00etan babarrun jatea egingo dute. Ondoren, nahi duenak mus txapelketan parte hartzeko aukera izango du. 19:00etan Manillares taldeak arratsaldeko pasea egingo du. 20:00etan, berriz, eta ohiturak ez galtzeko, zahagiardoa egingo dute. 22:00etatik aurrera musika izango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, festa, gaztetxea, gizartea, Urteurrena
Bidalita Alegia, Festak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Alegiako Udazken Kulturala azken ondarrera iristen ari da. Azaroko lehen egunetatik ekitaldiz betetako asteak izan dituzte alegiarrek. Azkenetarikoa igande eguerdian izan zuten. Loreto Aramendi organo jolearen kontzertua entzuteko aukera izan zuten elizan.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, kontzertua, Kultura, musika
Bidalita Aisia, Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »