Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek Karmen jaietako emanaldia eskainiko dute bihar, hilak 15, herriko Juan Bataiatzailea Deunaren elizan. 20:00etatik aurrera kontzertu koloretsua eskainiko dute. Euskal doinuak eta beste herrialde batzuetako abestiak uztartuko dituzte. Lehendabizi, Salve Regina abestuko dute 19:45ean elizan. Pedro Joxe Iguain herritarrak 1916an egin zuen ama birjinari eskainitako otoitzaren doinua. Ondoren, Karmenetako kontzertuari ekingo [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abesbatza, Alegia, emanaldia, festak, jaiak, karmenak, Txintxarri
Bidalita Aisia, Alegia, Ekitaldiak, Festak, Musika | Ez dago iruzkinik »
Jai giroa nagusituko da egunotan Alegiako Karmengo festetan. Txupinazoa bihar izango bada ere, gaurkorako Festa Alternatibokoek prestatu dituzte ekitaldiak. Futbola, sagardoa, zahagi ardoa eta kontzertua izango dira. Bihar ere, txupinazoa bota aurretik izango dira ekitaldiak, batez ere jubilatuei eta haurrei zuzenduta. Txupinazoa bota eta Txintxarria igo, udal berriak egingo du. Musika talde erakargarriak izango dira [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, festak, Karmen jaiak, karmenak
Bidalita Alegia, Festak | Ez dago iruzkinik »
Hutsune bat betetzeko asmotan, Xabi eta Iñaki Navarrok Ziklox Garaialde taldearen kantuekin diskoa kaleratu berri dute, Urteak ez dira alferrik pasatzen 1986-2011 izenekoa. Bete nahi den hutsuneak bi alde ditu. Batetik, taldearen abestiak entzungai uztea, ez baitzuten bere garaian ezer grabatuta utzi. Bestetik, garai haietako giroa eta taldekideek zituzten kezken berri ematea. 25 urte igaro [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, diskoa, Kultura, musika, Ziklox Garaialde
Bidalita Alegia, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Alegiako I. Pilota Txapelketako final-laurdenak jokatuko dira bihar, hilak 8, 21:30etik aurrera Alegiako pilotalekuan. Jubenilen mailan, Artola eta Rezusta bikotea, Gallurralde eta Tolosaren aurka ariko dira, eta nagusien mailan, Santxo eta Gorrotxategi bikoteak, Ezkurdia eta Telletxearen aurka jokatuko dute. Finalak, herriko festetan jokatuko dituzte, hilaren 15ean, 22:30etik aurrera.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Kirola, pilota, txapelketa
Bidalita Alegia, Kirola, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Lau t’erdiko Udaberri Txapelketaren finalak jokatu berri dituzte. Intxurre Pilota Elkarteko kideak hiru finaletan izan dira. Gipuzkoa mailan Intxurreko Oriak 22-18 irabazi zion Zegamako Atxari, jubeniletan lehen mailan. Partida gogorra izan zen eta Oriak bere fisiko indartsua baliatu zuen partida irabazteko. Eskualde mailan, jubenilen mailan, Intxurreko bi pilotari lehiatu ziren elkarren artean. Arruek 22-13 irabazi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Intxurre, Kirola, pilota, Udaberri Txapelketa
Bidalita Alegia, Altzo, Ikaztegieta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Intxurre elkarteak Alegiako I. Pilota Txapelketa antolatu du. Finalerdiak eta finalak jokatuko dira eta azken hauek herriko festetan egingo dira. Bi mailetan lehiatuko dira, jubeniletan eta nagusietan. Gaur jokatuko dira lehenengo finalerdiak; datorren ostiralean, hilak 8, bigarrengo finalerdiak izango dira; finalak hilaren 15ean izango dira, partidak Alegiako frontoian jokatuko direlarik. Udalak elkarteari egindako eskakizuna izan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Alegiako I. Pilota Txapelketa, Kirola, pilota
Bidalita Alegia, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Intxurre futbol elkartekoek denboraldi amaierako ohiko afaria egin dute berriki. Bertan banatu ziren talde bakoitzeko jokalari onenaren saria: infantil mutiletan, Andoni Agirrezabala; infantil nesketan, Alazne Garmendia; kadete nesketan, Begoña; kadete mutiletan, Endika Rezola; jubeniletan, Jon Hernandez; eta Preferente mailan, Mikel Ormazabal. Argazki batean, afariko une bat, eta bestean, jokalari sarituak beraien entrenatzaileekin.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, futbola, Intxurre futbol elkartea, Kirola
Bidalita Alegia | Ez dago iruzkinik »
Kargu hartzea egin dute Alegiako udaletxean eta Bildu koalizioko Unai Iraola izendatu dute herriko alkate. Bilduk 638 bozka lortu zituen eta zazpi zinegotzi. EAJk 173 bozka lortu zituen eta bi zinegotzi. Bilkura aretoa jendez gainezka egon da eta txalo zaparrada jo dute Iraolak alkate kargua hartu duenean. Azken lau urteetan alkate izan den Aitor Sarasolak, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, alkate, Bildu, kargu hartzea, udala, Unai Iraola
Bidalita Alegia, Politika | Ez dago iruzkinik »
Eskola Kirolaren ikasturte amaiera ospatu berri dute Alegiako eskolan. Ekitaldia Eskola Kiroleko koordinatzaileak eta guraso elkarteko kiroleko arduradunek bultzatu dute. Jende askok parte hartu du, baita Eskola Kirolean izena eman gabe zeuden eskolako ikasleak ere. Hasteko talde mistoez osatutako areto futboleko partidak jokatu dira. Ondoren geldialdi bat egin da eta umeek eta ez hain umeek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, Eskola Kirola, gizartea, hezkuntza, Kirola
Bidalita Alegia, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Garai Bateko Alegia festarekin bat eginez, herriko hainbat argazki zahar jarri zituzten zintzilik jubilatuen tabernan. Jendearen ikusmina ikusirik, hilaren bukaera arte utziko dituzte, nahi duenak garai bateko bizimoduen berri izateko.
Irakurri gehiago
Etiketak:Alegia, argazkiak, Garai bateko Alegia, gizartea, historia, Jubilatuen taberna
Bidalita Alegia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »