Hamabi etxebizitza tasatu eraikiko dituzte, Altzon. Altzoko Udalak urtarrilaren 31ean egindako Osoko Bilkuran, Altzo Muñon eraikiko diren etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza arautzailea onartu zuen. Hamabi etxebizitza tasaturen jabe izan daitezkeen interesatuen lehenengo zerrenda osatua du Altzoko Udalak. Zerrenda horretan izena emana dutenek, lehentasuna izango dute. Hala ere, udal ordezkariek, bigarren zerrenda bat osatu nahi dute, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Altzo, azpiegiturak, etxebizitza tasatuak, gizartea, Hirigintza
Bidalita Altzo, Azpiegiturak, Gizartea, Hirigintza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Orendaingo Udalak, udaletxearen atzeko aldean erabilera anitza izango duen eraikina egin du. Ia bukatu dute, eta hainbat zerbitzu eskainiko dituzte bertan. Azpiko solairuan kokatu duten haur eskola esaterako, astelehenean jarri zuten martxan. Behe solairuan, momentuz, hirugarren adinekoentzako egokitu dute gela bat, eta helburua beraien kabuz ibiltzeko gai diren adinekoak bertan elkartzeko aukera izatea da. Helduek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, Erabilera anitzeko eraikina, gizartea, Hirigintza, Orendain
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Hirigintza, Orendain, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Albizturko udal barrutiko GI-3042 Argisaingo Santa Marina auzora sartzeko errepidea erabat itxiko dute. Bihar, hilak 19, 09:00etatik 12:00etara izango da. Zeharretarako sekzioa hobetzeko eta bionda hesia jarri behar dute. Lan horiek egiteko auzoko sarreran tamaina ertaineko makineria jarri behar dute, eta errepidea itxi behar dute.
Irakurri gehiago
Etiketak:albiztur, azpiegiturak, errepidea, gizartea
Bidalita Albiztur, Azpiegiturak, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Ikaztegietako kultur ekitaldien barruan, Ibiur urtegia bisitatu dute. 25 lagun inguru izan dira bisita gidatuan, eta urtegiaren horma eta araztegia ikusi hal izan dituzte barrutik.
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, baliarrain, bisita gidatua, ibiur, Ikaztegieta, urtegia
Bidalita Azpiegiturak, Baliarrain, Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Ibiurko urtegiaren ur maila eskasa zela eta, martxan jartzekoa zuen garai bateko herrietako ur bilketa sistema. Hori dela eta, herritarrei tratatu gabeko ura iristeko arriskua zegoela jakinarazi die eskutitzean. Hilabete hasierako euriteak, momentuz, Ibiur urtegia %31,80an bete du, egoera larriari irtenbidea emanez. Ura hornitzeko arazorik ez dute izango, eta ordain agirian iritsi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, baliarrain, Ibiur urtegia, Ingurumena, ura
Bidalita Azpiegiturak, Baliarrain, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Goibegi eraikina bizia hartzen doa pixkana. Beheko solairuan dagoen gimnasioan 35 herritarrek eman dute izena. Makina ugari jarri dituzte bertan: pisuak jasotzekoak, bizikletak, ergometroa eta oinez ibiltzeko edo korrika egiteko uhalak. Bazkide bakoitzak bere giltza du eta ordutegia erabiltzaile bakoitzaren beharretara izaten da. Jon Zubizarreta alkatea gustura dago gimnasioak izan duen erantzunarekin: «Ondo dago 35 [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Abaltzisketa, auditoriuma, azpiegiturak, gimnasioa, Goibegi eraikina, Kirola
Bidalita Abaltzisketa, Azpiegiturak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Amezketako herritar talde batek Ugarte auzotik herrigunera aurreikusita dagoen bidegorriaren proiektua kritikatu du ohar batean. Bidegorriak errepide bazterretik soroetan barrena sei metro zabal hartuko dituela diote eta horren kontra azaltzen dira: «Zertarako hainbeste metro? Edozein herritan erreparatzen baduzue, bidegorriek metro bat, edo bi, izaten dituzte gehienez». Amezketatik Ugarterainoko «soro eta zelairik hoberenak» hartuko dituela diote. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, azpiegiturak, bidegorria, kolektorea
Bidalita Amezketa, Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »
Ikaztegietako udaletxe berria eraikita dago, baina oraindik altzariz hornitzea falta da. Horregatik, legealdia bukatu aurretik ez dute estreinatuko udal ordezkari eta langileek. Izan ere, ekainaren amaierarako espero dituzte altzariak, eta horren ondoren egingo dute udaletxe zaharretik lekualdatzea. Eraikina estreinatzen lehenak eskolako haurrak izan dira. Eskola berritzen ari dira eta, horregatik, haur talde bat udaletxeko balio [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, Ikaztegieta, udaletxea
Bidalita Azpiegiturak, Ikaztegieta | Ez dago iruzkinik »
Zazpi Iturriko ur emaria aspaldidanik erabiltzen da. Egun zentrala dagoen lekuaren inguruan, garai batean bi errota zeuden. Tolosako Udalak errota horiek eta ondoko lurrak erosi zituen 1920 inguruan. Bertan zentrala eraiki zuten, uraren indarra baliatuz energia sortzeko. Zentralak funtzionatzen jarraitu zuen 1970 arte. Energia sortzea baino merkeagoa zela Iberduero enpresari erostea ikusi zuen Tolosako Udalak. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Amezketa, argindarra, azpiegiturak, Tolosa, Zazpi Iturri zentrala
Bidalita Amezketa, Azpiegiturak | Ez dago iruzkinik »
Kirol gune berria «oso eroso» geratu dela azaldu du Tomas Plazaola Orendaingo alkateak. «Herritarrek zein kanpotarrek erabiltzen dute», gaineratu du alkateak. Frontoi ondoan dago gunea. Zabortegia berdindu ondoren, futbolean eta saskibaloian jolasteko gunea egin dute. Obrak 104.000 euroko kostua izan zuen eta hiru erakundek jarri zuten dirua: Espainiako Gobernuak, Zapatero Planaren bitartez, Orendaingo Udalak eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, eraikin balio anitza, etxebizitzak, kirol gunea, Orendain
Bidalita Azpiegiturak, Kirola, Orendain | Ez dago iruzkinik »