Azaroan egiten dute Kultur Elejira Baliarrainen. Adinekoen egunarekin hasi zituzten kultur ekitaldiak. Haurrek zirku tailerra izan zuten, eta baita Eriz magoa ere. Babarrun jatea ere egin zuten Arkaitz elkartean. Martzelino Dorronosoro alkatea «gustura» agertu da kultur ekitaldiek izan duten erantzunarekin. Hamaika adineko animatu zirela gogoratu du bazkarira, «etxetik ateratzea kosta egiten zaie batzuei oraindik». Aurretik, [...]
Ikaztegietako kultur ekitaldien barruan, Ibiur urtegia bisitatu dute. 25 lagun inguru izan dira bisita gidatuan, eta urtegiaren horma eta araztegia ikusi hal izan dituzte barrutik.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Ibiurko urtegiaren ur maila eskasa zela eta, martxan jartzekoa zuen garai bateko herrietako ur bilketa sistema. Hori dela eta, herritarrei tratatu gabeko ura iristeko arriskua zegoela jakinarazi die eskutitzean. Hilabete hasierako euriteak, momentuz, Ibiur urtegia %31,80an bete du, egoera larriari irtenbidea emanez. Ura hornitzeko arazorik ez dute izango, eta ordain agirian iritsi [...]
Ekimen berri bat jarri dute martxan uztaila honetan Alegialdeko bost herritan. Gaztetxoei zuzendutako udalekuak dira, kirola eta abentura uztartzen dituztenak. Bizi Biziki enpresak kudeatzen du udalekua eta Abaltzisketa, Altzo, Amezketa, Baliarrain eta Orendaingo haurrek parte hartzen dute. Bizi Biziki enpresako Ekaitz Zubeltzuk koordinatzen du ekimena. «Horrelako herri txikietan zailtasunak dituzte udalekuak antolatzeko herrian bakarrik. Horregatik, [...]
Baliarraingo frontenis txapelketako irabazlea Iban Zabaleta izan da. Mikel Goitiari partida «bikain» baten ondoren irabazi zion finala, azaldu dute antolatzaileek. Hirugarren Antton Aranburu izan zen eta laugarren Unai Mendia. Nesketan txapeldunak Elena Artieda eta Txus Boubette izan ziren eta azpitxapeldunak Bea Andueza eta Raquel Astiz. Laurek «maila handia» eman zuten.
Baliarraingo IV. Frontenis Txapelketaren irabazleak jakingo dira asteburu honetan, igandean zehazki. Finalak baino lehen, azken kanporaketak larunbatean egun osoan eta igande goizean jokatuko dira. Final zortzirenak 10:00ak inguruan hasiko dira larunbatean. Arratsaldean final laurdenak jokatuko dituzte. Igande goizean finalerdien txanda izango da eta arratsaldean jokatuko dira 3. eta 4. posturako partida eta finala. Hori mutiletan [...]
Euskal Herriko III. Bakarkako Sega Txapelketaren hirugarren eta azken saioa jokatu da Baliarraingo San Joan eremuan. Bertan eskualdeko hainbat segalari izan dira nazioarte eran. Guztira 35 segalari inguru aritu dira, emakumezkoak zein gizonezkoak. Azken saio honen ondoren, erabakita gelditu da zeinek ordezkatuko duten Euskal Herria Europako Txapelketan.
Urtero bezala lagun talde batek, Baliarraingo Udalaren eta Zartagi jatetxe-aterpetxearen laguntzarekin, Frontenis Txapelketa antolatu du. Mutilek banaka jokatuko dute, eta neskek, binaka. Partidak asteburu honetan, hau da bihar eta etzi, eta datorrenean, hilak 25 eta 26, izango dira. Antolatzaileek herritarrei aipatu egunetan pilotalekua ezingo dela erabili gogorarazi nahi izan diete, hortaz, 08:00etatik 21:00ak arte frontoia [...]
Euskal Herriko III. Bakarkako Sega Ligaxkaren hirugarren ekitaldia izango da jokoan, bihar, Baliarraingo San Joan atsedenlekuaren ondoko zelaietan. Ligaxkako hirugarren eta azken ekitaldia izango da, eta bertan erabakiko da Europako Sega Txapelketara joango diren euskal ordezkariak. 18:00etan hasiko da saioa. Guztira 35 segalari inguru ari dira parte hartzen txapelketan, horietatik asko Tolosaldekoak. Besteak beste, Joxe [...]
Bosgarren legealdia hasi du alkate bezala Martzelino Dorronsorok (Baliarrain, 1954). Herritarrek osatutako zerrendak eskuratu zituen bost zinegotziek. Zer aldatu da lehenengo aldiz alkate ardura hartu zenuenetik oraingora? Lasaiago aurkitzen zarela, baina baita ere nekatuagoa. Aldaketa komenigarria da, baina ez da posible izan. Denak aurreneko sarrera horri beldurra diote: Herri txiki batean ordu pila bat sartu behar dituzu, eta bakoitzaren lanarekin uztartu behar duzu. Herritarren aurrean [...]
Kultur ekitaldiak bukatuta, San Lorentzo festak antolatzeko lehen bilera egingo du, bihar, festa batzordeak. Asteartero bezala, 19:30ean elkartuko dira udaletxean, eta festa batzordeak herritar guztiei [...]
Kultur ekitaldiekin bukatzeko, Ikaztegietan, Julian Bereziartua medikua izango da. Bihar, 21:00etatik aurrera medikuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango da udaletxeko aretoan. Herritar guztiak gonbidatuta daude.
Alegiako Jubilatuen tabernak ostiralean egin zuen Gabonetako saskiaren zozketa. Zenbaki saritua 907a izan da. Jubilatuen tabernara gerturatu beharko du txartela duenak.
Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.
Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.
Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.
Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]
Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]